Zinema eta solasaldia etxeko langileen nazioarteko egunean
Ekitaldiaren deskribapena
Tabakalerak, Elías Querejeta Zine Eskolak, Bidez Bide elkarteak eta Maitelan kooperatibak gonbidatzen zaituztegu ANTUCA pelikularen proiekzioan parte hartzera, baita martxoaren 30eko ospakizunen esparruan, Etxeko Langileen eta Zainketen Nazioarteko Egunean, antolatu dugun ondorengo solasaldira ere.ANTUCAk Peruko herri bateko emakume nekazari baten historia kontatzen du. Emakume hau barne-etxeko langile gisa Lima hiriburura eraman dute. Lan horietan bereizkeria egoerak bizi ditu emakume eta langile gisa. Filma hau Elias Querejeta Zine Eskolako ikasleek zaharberritu dute, "María Barearen eta Warmi, Cine y video kolektiboaren (Peruko zineman lehen emakume-kolektiboa) filmen kontserbazioa" proiektuarekin lankidetzan.Emanaldiaren ondoren, Euskal Herrian etxeko langile diren emakume migratuen egoerari buruzko solasaldi bat izango dugu Bidez Bide elkarteko kide diren Soraya Ronquillo eta Katia Reimbergekin, eta Maitelan kooperatibako Onix Karla Cerdarekin; zinemako ekoizlea, errealizatzailea eta kultur kudeatzailea den Diana Castro Sánchez-en moderazioaren laguntzaz.
Informazio zehatza
- Ekitaldi ematen den hizkuntza:
- Gaztelania
- Hasiera data - Amaiera data:
- -