Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Oinarrizko ikastaroa sarean (5. Edizioa) Ekosistemen Zerbitzuak eta Giza Ongizatea Euskadin

logoa

SARRERA

Ba al dakizu zein zerbitzu ematen dizkiguten ekosistemek? Zenbateraino gaude haien mende eta nola murritz dezakegu mendekotasun hori? Zer-nolako banaketa dute Euskadin? Nola laguntzen digute etorkizun iraunkorragoa lortzeko lurraldeari buruzko erabakiak hartzen? Ba al zenekien Euskadi nazioartean aitzindaria dela bere politiketan ekosistemen zerbitzuen kontzeptua aplikatzeari dagokionez?

Galdera horien erantzunak eta are gehiago aurkituko dituzu “Ekosistemen Zerbitzuak eta Giza Ongizatea Euskadin” izeneko oinarrizko sareko ikastaroaren (*) edizio berri honetan. Ikastaro horren helburua da ekosistemen zerbitzuen kontzeptua hurbiltzea eta Euskadiko ebaluazio azpi-globalaren ezaugarri nagusiak ezagutaraztea. Sareko edukiez gain, aurrez aurreko jardunaldi-tailer bat ere egingo da.

Ikastaroa interesa duten eragileentzat pentsatua dago; besteak beste, irakasleentzat, administrazio publikoetako zein enpresa pribatuetako ingurumen-teknikarientzat, interpretazio-zentroetako begiraleentzat, irakasleentzat eta abarrentzat. Ikastaroan, ekosistemen zerbitzuei buruzko hastapenak eta kontzeptu horrek politika publikoetan dituen aplikazioak ikasiko dituzte.

Kurtsoa bai euskaraz bai erdaraz egin ahal izango da.

EZAUGARRI OROKORRAK

  • Gehieneko ikasle kopurua: 30.
  • Modalitatea: sarekoa (moodle plataforma) gehi aurrez aurreko jardunaldi-tailerra (hautazkoa).
  • Iraupena: Ikastaroa osatzeko guztira 15 ordu beharko direla aurreikusten da.
  • Aurrez aurreko jardunaldia: urriaren 26an, 16:30etik 19:00etara, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra etorbidea 3, Bilbo).

(*) Aurtengo azaroan, Euskadiko ekosistemen zerbitzuei eta giza ongizateari buruzko ikastaro aurreratu bat eskainiko da lehen aldiz.

ERLAZIO DUTEN DOKUMENTUAK

Online ekitaldia
Ekitaldi ematen den hizkuntza:
Gaztelania Euskara
Hasiera data - Amaiera data:
-
Prezioa:
10 euro
Izen-emate epea:
2020/09/25 - 2020/10/04
Jarraibideak:

Plazak baino izen-emate gehiago egonez gero, antolatzaileek ikastaroaren helburuetara hobeto egokitzen diren profilak aukeratuko ditu.

Plaza baieztatu eta gero kontu zenbakia emango da ordainketa egiteko.

IZEN-EMATEAREN ORRIA