Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

Migrazioa eta Giza Eskubideak: Enplegua eta etxebizitza eskuratzea ikuspegi feministatik eta antirrazistatik saioa ospatuko da

Azaroaren 11n ospatuko da Barakaldoko Clara Campoamor Gizarte Etxean Aniztasunaren Eskolaren baitako saio berria, Gizarte Kohesio eta Aniztasunaren Kudeaketa Arloak antolatuta.

Katia Henríquez Domínguez izango da hizlaria: feminista antirrazista, ekonomian lizentziaduna eta Baliabide Naturalen Kudeaketan maisutza ikasketak egina. Euskadin aholkularitza juridiko-laboralean eta migrazio garaikidearekin lotutako argazki-proiektuetan aritu da.

Saioan enplegua eta etxebizitza eskuratzeko aukerak ikuspegi feministatik eta antirrazistatik aztertuko dira, giza eskubideei eta egiturazko desberdintasunei buruzko gogoeta partekatua sustatuz.

ERLAZIO DUTEN DOKUMENTUAK

Hasiera data - Amaiera data:
-
Iraupena (orduetan):
1:30
Ordutegia:
18:30 - 20:00
Clara Campoamor Gizarte Etxea, Barakaldo
Gernikako Arbola, 41
San Vicente de BarakaldoBizkaia (España)
Ziurtagiria:

Parte hartzea doakoa da, baina izena aurrez eman behar da amekadi@gmail.com helbidean edo 670 745 032 (WhatsApp) zenbakian. Ludoteka zerbitzua eskainiko da.