Justizia eta Giza Eskubideen  Saila

Jardunaldiak HUHEZIn: eguneroko arrazakeriaren erronkak hezkuntza-eremuan

Abenduaren 12an ospatuko dira Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean eguneroko arrazakeriari buruzko jardunaldiak. Topaketak ikastetxeetan agertzen diren arrazakeria egoerak eta hezkuntza-komunitateak horiei ematen dizkien erantzunak izango ditu ardatz, ikuspegi kulturarteko eta inklusibo batetik.

Saioa Eskoriatzako campusean izango da, 8:45etik 14:30era. Parte hartzea doakoa da eta plazak mugatuak direnez, izena ematea nahitaezkoa da. Egitarau osoa eta izen-ematea lotura honetan kontsulta daitezke.

Jardunaldian itzulpen simultaneoa egongo da euskara eta gaztelania artean; horretarako, komeni da Telegram aplikazioa eta entzungailuak eramatea.

Antolatzailea:
Mondragon Unibertsitatea
Hasiera data - Amaiera data:
-
Ordutegia:
8:45 a 14:30