Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Jardunaldia: "Ekonomia eta enplegua suspertzeko programa Oarsoaldean"

Oarsoaldea Gipuzkoako eskualdea Lehentasunezko Jarduera Eremu (ZAP) gisa definituta dago, eta, plan estrategiko bat dauka inguruko ekonomia suspertzeko, enplegua sortzeko eta garapen sozialean sakontzeko.

Definizio horren esparruan, HUB Oarsoaldea Urdina ekimena garatzen ari gara. Ekimen horren helburua da gune teknologiko lehiakor bat sortzea inguruko enpresekin, ekonomia urdinaren erronkak eta aukerak identifikatzeko. Ekonomia urdinak gure itsasoen babesa eta ezagutza handiagoa bultzatzen ditu, haien ustiapen jasangarriagoa egiteko.

Oarsoaldean itsasoari lotutako ondasun eta zerbitzuen eskaintza dibertsifikatzeko abian jarritako proiektuetako batzuk aurkezteko, eta, horrela, eskualdearen hazkunde ekonomikoa eta lanpostu berrien sorrera bultzatzeko, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak, AZTIrekin elkarlanean, jardunaldi bat egingo du 2023ko urtarrilaren 12an, Arantxa Tapia sailburuaren eta eskualdeko hainbat enpresaren parte-hartzearekin.

EGITARAUA:

• Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko Sailburuaren inaugurazioa.

• Proiektuen aurkezpena:

- AZTI: Offshore industriarako behaketa ozeanografikoko zerbitzuak, itsas jatorriko osagaien instalazio pilotua eta elikagai jasangarri eta osasungarrien ekoizpena bezalako proiektuen aurkezpenak. Rogelio Pozo

- Lasa Naval: Portuak elektrifikatzeko eta deskarbonizatzeko zentro baten garapena. Ander Lasa

- Branka: Tripulatu gabeko gainazaleko ibilgailuentzako itsas robotikako zentro baten garapena. Jon Lasa

- ItsasBalfego: Itsaso zabalean atun gorriaren akuikultura garatzea, kaiola murgilgarrien sistema berritzaile baten bidez. Juan Serrano

Ekitaldi-mota:
Jardunaldiak, kongresuak eta azokak
Hasiera data - Amaiera data:
-
Pasai San PedroGipuzkoa (España)
Jarraibideak:

IZENA EMATEAK