Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Ingurumen-baimen bakarra: ingurumen-baimen guztiak bateratzen dituen figura berri bat

10/2021 Legeak Administrazioak industria-jarduerentzako lau araubide desberdin ezartzen ditu.

Horien artean dago ingurumen-baimen bakarrarena, ingurumen-baimen guztiak bateratzen dituen figura berria, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko araudiak IPPC izeneko jardueretarako egiten duenaren antzera.

Euskal Autonomia Erkidegoan, 1.000 jarduera baino gehiago dira 3 urteko epean ingurumen-baimen bakarra lortu beharko dutenak, batez ere hondakinak kudeatzeko instalazioak.

Dauden instalazioetarako, arauaren xedapen iragankorrek prozedura bat ezartzen dute, eta, bertan, ingurumen-baimen bakarra zuzenean lor daiteke, erantzukizunpeko adierazpen bat egin ondoren, instalazioak funtzionamendurako gaitzen duten tituluak baditu.

Bestalde, izapide konbentzionalean, eskaerarekin batera, udalak emandako hirigintza-bateragarritasunari buruzko txostena aurkeztu beharko da.

Ze kasutan onartu ahal da instalazio batek erantzukizunpeko adierazpen bidez eskaera bat egin ahal izateko behar dituen gaikuntza-tituluak dituela? Zer gertatzen da izapideren bat egiteke badago?

Zer ondorio ditu hirigintza izapideren bat egiteke egoteak?

ERLAZIO DUTEN DOKUMENTUAK

Ekitaldi-mota:
Topaketak (Gazteinformazioa)
Hasiera data - Amaiera data:
-
Ordutegia:
Parte-hartzaileen harrera: 09:45ean. Topaketa-Kontsulta: 10:00etatik 11:30era
Eusko Jaurlaritza. Euskaldun Berria Aretoa
Donostia-San Sebastián, 1
Vitoria-GasteizAraba/Álava (España)
Izen-emate epea:
2024/02/23 - 2024/03/20
Jarraibideak:

Izen-ematea eskatzeko bidali e-maila zure datuekin helbide honetara: sistemasnorte@apd.es