Mugikortasun Jasangarriaren Saila

ICOSOP proiektua. Politika publikoen gizarte-kontrolerako ekimena

Sevillako Pablo Olavide unibertsitateak, DASP ikerketa-taldearen bidez, herritarrek politika publikoen kontrolean eta kudeaketan duten parte-hartzeari buruzko azterlan bat egin du (ICOSOP), Andaluziako Juntako Etxebizitza eta Sustapen Kontseilaritzak eta Europar Batasuneko FEDER funtsek kofinantzatuta.

Andaluziako Etxebizitzaren Behatokiaren plataforma sortzeko proiektua egin da ikerketa-azterlan horren konklusioak aintzat hartu ondoren, eta proiektu horren amaierako aurkezpenera gonbidatua izan da Etxebizitzaren Euskal Behatokia, proiektuaren amaierako konferentzian parte hartzeko. Jardunaldi horretan, jendaurrean aurkeztu zen plataforma, eta bi lan-tailer egin ziren, aurrerapausoak emateko gaur egun teknologiak parte hartzeko ematen dituen aukeren eta horien bidez parte hartzeko dauden egiazko ohitura kulturalen gaineko hausnarketan.

ICOSOP proiektua (PDF, 130 KB) 2015/07/03

Euskal Etxebizitzako Behatokiaren txostena (PDF, 924 KB) 2015/07/03

Azken eguneratzea: 2015/07/03