Harreraguneko gizarte eta kirol bitartekotzako zerbitzu espezializatua
Ekitaldiaren deskribapena
Irailaren 29an hasiko da Harreraguneko gizarte eta kirol bitartekotzako zerbitzu berria. Ekimen pilotu honek migratzaileek Bilboko kirol-komunitatean parte har dezaten sustatzea eta kulturarteko bizikidetza bultzatzea du helburu.
Kirolak aukera berezia eskaintzen du bizitza osasungarria indartzeko, euskara eta gaztelania ikasteko, eta hirian topagune eta harremanetarako espazioak sortzeko. Gainera, programak orientazio pertsonalizatua emango du kiroldegietara, klubetara eta kirol-jardueretara jotzeko, haurrei eta gazteei arreta berezia eskainiz.
Langile espezializatuek banakako hitzorduak eskainiko dituzte, interesdunen beharrak eta aurretiko esperientziak ezagutzeko, eta informazioa, aholkularitza eta laguntza emango dute izen-emateko eta instalazioetara sartzeko prozesuetan.
Zerbitzua Harreraguneko erabiltzaileei dago zuzenduta, hau da, Bilboko Etorkinentzako Harrera Egiteko Euskal Zerbitzuari. Informazio gehiago nahi izanez gero, Harreragunera jo daiteke (Colón de Larreategui 3, Bilbo), 944 00 82 00 telefonora deitu edo kirolak@harreragune.eus helbidera idatzi.
ERLAZIO DUTEN DOKUMENTUAK
Informazio zehatza
- Antolatzailea:
- Harreragune
- Hasiera data - Amaiera data:
- -

