Justizia eta Giza Eskubideen  Saila

FEDAIBek jardunaldi bat antolatu du migratzaile eta errefuxiatuentzako estrategiak indartzeko

2025eko maiatzaren 30ean, ostirala, “Europarako zubiak: migratzaileentzako eta errefuxiatuentzako estrategiak indartzen” jardunaldia egingo da Bilbon, Bizkaiko Etorkinen Elkarteen Federazioak (FEDAIB) antolatuta, Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Bilboko Hesperia hotelean izango da jardunaldia, 9:30etik 18:00etara, eta Afrikako, Latinoamerikako eta Asiako herrialdeetako kontsulatu eta enbaxadetako ordezkariak bilduko ditu, Euskadin eta Estatuan ordezkaritza dutenak. Helburua da elkarrizketa eta hausnarketa gunea sortzea, migratzaile eta errefuxiatuek aurre egin behar dieten erronkei eta aukerei buruz.

Jardunaldian lau lan-mahai egingo dira:

  • 1. Mahaia: Erronka diplomatikoak. Enbaxaden rola Espainiako komunitate migratzailearen integrazioan eta parte-hartzean.

  • 2. Mahaia: Migrazio-ibilbideak. Hitzarmenak, erronkak eta eskubideak Espainiarako igarobidean.

  • 3. Mahaia: Gizarteratzeko lurraldeak. Ekintzailetza eta haur migratzaileen babesa.

  • 4. Mahaia: Horizonte partekatuak. Zahartze aktiboa eta belaunaldien arteko erronkak.

Elkarteen, erakundeen eta komunitate migratzaileen arteko elkarrizketaren bidez, inklusioa, dokumentazioaren legeztapena eta nazioarteko lankidetza sustatuko duten estrategiak garatzea da helburua, migrazio segurua eta duina lortzeko bidean.

ERLAZIO DUTEN DOKUMENTUAK

Hasiera data - Amaiera data:
-
Ordutegia:
9:30-18:00
Campo Volantín, 2
BilbaoBizkaia (España)