Justizia eta Giza Eskubideen  Saila

Entretejidas - Sareginak: Narratibak berreraikitzeko tailerrak ikuspegi feministatik eta arrazakeriaren aurkakotik

ENTRETEJIDAS / SAREGINAK proiektuaren laborategi berria martxan jarriko da, Zehar – Errefuxiatuekin erakundeak WikiemakumeOK taldearekin elkarlanean garatua. Prestakuntza-proiektu honek helburu du tresna digitalak eta narratiboak eskaintzea generoaren ikuspegiarekin, arrazakeriaren aurkako ikuspegiarekin eta giza eskubideen ikuspegiarekin, Euskal Herrian bizi diren emakume migratu, errefuxiatu eta/edo arrazializatuentzat.

Programa saio formakuntzaileetan eta asteburu murgiltzaile batean oinarritzen da, Garaion Sorgingunea-n. Ingurune natural horrek hausnarketarako eta ikasteko aukera emango du, eta parte-hartzaileek Wikipedian editatzen eta blogak erabiltzen ikasiko dute, ezagutza partekatzeko, beren erreferenteak bistaratuz eta beren esperientzietatik abiatutako narratiba berriak eraikiz.

Gaur egun, emakumeok Wikipedia-ko edukiaren %20 baino ez gara. Ekimen honek genero-arrakala digital hori murrizten lagundu nahi du, ahots eta ikuspegi berriak espazio digitalera ekarriz.

Parte-hartzea errazteko, haurren zaintza-zerbitzua eskainiko da. Zalantzarik izanez gero edo beharrizan jakin bat badago, harremanetan jar daiteke 688 719 058 telefonoan edo dora.gonzalez@zehar.eus helbide elektronikoan.

ERLAZIO DUTEN DOKUMENTUAK

Antolatzailea:
Zehar Errefuxiatuekin eta WikiemakumeOK
Hasiera data - Amaiera data:
-
Araba/Álava (España)
Lekuaren xehetasun gehiago:
Otaza Auzoa, 2