Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

EKOIZPEN ERAGINKORRA: MATERIALAK ETA HONDAKINAK MINIMIZATZEKO JARDUNBIDE EGOKIAK TRUKATZEA

Ekitaldi-deskribapena

Hondakin Arriskutsuak  Gutxitzeko Azterketak funtsezko tresna dira  Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko EAEko 2020rako Planean ezarritako helburua lortzen laguntzeko; horri jarraikiz, sortzen diren hondakinen kopuruaren % 10 gutxitu nahi da.

Helburu hauek lortu nahi dira jardunaldi honen bidez:

  • Enpresen jardunbide ekoeraginkorrak balioestea.
  • Enpresen benetako ezagutza transferitzea, beste batzuetan aplikatu ahal izan dadin.
  • Euskal enpresen arteko harreman-egitura sendoa sortzea, sinergiak eta harreman berriak sortzeko; hartara, lehiakortasuna hobetuko dute.

Jardunaldia honakoei zuzenduta dago:  mekanizazioa eta mozketa, aluminioaren eraldaketa, hidrokarburo-hondakinen kontzentrazioa, koipegabetzeko prozesuak, fosfatatzea eta gainestaltzea, produktu kimikoen kudeaketa, etab. sortutako hondakinak eta materialen kontsumoa murrizteko asmoa duten ETEetako zuzendari teknikariei, ekoizpeneko zuzendariei eta ingurumeneko arduradunei, edota antzeko arazoak dituzten sektoreetakoei.

Aurreikusitako dinamikari jarraikiz, beren Hondakin Arriskutsuak  Gutxitzeko Azterketetan ezarri eta jaso dituzten jardunbide egoki transferigarriengatik aukeratutako 10 enpresa baino gehiagok gutxitzeko neurri horiei dagokienez bizi izan duten esperientzia aurkeztu eta azalduko dute. Geroago, 8 parte-hartzailerentzako mahai txikietan irekiko dira foroak; ildo horretatik, enpresa bakoitzak  eztabaida-foro horietatik 3 aukeratu ahal izango ditu, esperientzia aurkeztu duen adituarekin ahalik eta harreman hurbilena eta komunikazio  arinena lortzeko. Horrela, modu sakonean ezagutu ahal izango dira parte-hartzaile bakoitzari interesatu ahal zaizkion alderdiak.

EGITARAUA

  • 09:30  Hasiera
    • Ingurumen eta Lurralde Politika Saila. Confebask
  • 09:45  Hondakinak Prebenitzeko Plana eta hondakin arriskutsuak minimizatzeko azterlanak 2015eko Modelo berria
    • Maribel Martinez, Ingurumen Sailburuordetza, Hondakinen Arriskutsuen Zerbitzua, Eusko Jaurlaritza
  • 10:00  Industriako jardunbide egokien aurkezpen laburra
    • Jardunbide egokiak dituzten industrietako ordezkariak
  • 10:30  Jardunbide egokiak transferitzeko eta trukatzeko mahaien lehen txanda (8 parte-hartzaile mahai bakoitzean)
    • Jardunbide egokiak dituzten industrietako ordezkariak
  • 11:00  Kafea
  • 11:30  Jardunbide egokiak transferitzeko eta trukatzeko mahaien bigarren txanda
    • Jardunbide egokiak dituzten industrietako ordezkariak
  • 12:10  Jardunbide egokiak transferitzeko eta trukatzeko mahaien hirugarren txanda
    • Jardunbide egokiak dituzten industrietako ordezkariak
  • 12:45  Transferentzia-mahai bakoitzean ateratako ondorioak
    • Jardunbide egokiak dituzten industrietako ordezkariak
  • 13:30  Amaiera
Informazio zehatza
Hasiera data:
Amaiera data:
Bizkaia Aretoa
Abandoibarra3
BilbaoBizkaia (España)
Izen-ematea
Izen-emate epea:
2016/10/17 - 2016/10/20
Jarraibideak :

Plazak mugatuak direnez, jardunaldi horretan parte hartzeko interesik izanez gero, hobe duzue ahalik eta lasterren ematea izena.

Izena emateko formularioa