Defendatzaileak Babestuz Nazioarteko Jardunaldiak, Giza Eskubideen Aldeko Defentsaren Afrikako Esperientziak
Ekitaldiaren deskribapena
eLankidetzak, Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak antolatuta, “Defendatzaileak Babestuz” nazioarteko jardunaldiak egingo dira 2025eko maiatzaren 6an eta 7an Gasteizen.
Jardunaldi hauen helburua da giza eskubideen aldeko Afrikako defendatzaileen erronkei eta babes estrategiei buruzko gogoeta sustatzea, bai ikuspegi instituzionaletik, bai gizarte zibilak garatutako ekimenen bidez.
Bi egunez, erakundeak, gizarte-eragileak eta Afrikako defendatzaileak bilduko dira esperientziak partekatzeko, egungo testuinguruak aztertzeko eta babeserako mekanismoak aurkezteko, baita elkartasun sareak sendotzeko ere. Programan hitzaldiak, mahai-inguruak eta solasaldiak daude aurreikusita, Afrikako aktibista eta aditu nabarmenen parte-hartzearekin.
Jardunaldiek aldi bereko itzulpena izango dute euskaraz, gazteleraz, frantsesez eta ingelesez; eta bi egunetan bazkari zerbitzua eta parte-hartze ziurtagiriak eskainiko dira.
ERLAZIO DUTEN DOKUMENTUAK
Informazio zehatza
- Ekitaldi-mota:
- Jardunaldiak, kongresuak eta azokak
- Hasiera data - Amaiera data:
- -
- Lekuaren xehetasun gehiago:
- Francisco de Vitoria Auditorioa
Izen-ematea
- Ziurtagiria:
Izen-ematea apirilaren 27ra arte zabalik: Izen-emate orria
