Bilboko Udalak euskara ikasteko dirulaguntzak herritar guztientzat eskainiko ditu 700.000 euroko poltsarekin
Ekitaldiaren deskribapena
Orain arte, udalak gurasoei, aisialdiko eta kiroleko begiraleei, eta deialdietan ezarritako mugatik beherako diru-sarrerak dituzten familietako kideei eskaintzen zizkien laguntzak.
Erroldatuta egotea, gutxienez azpimaila bat gainditzea, % 60ko asistentzia betetzea, eta entitate publikoekin zorrik ez izatea dira dirulaguntza eskuratzeko bete beharreko betekizunak, harik eta poltsa bete arte.
Malgutze honen bidez, udalak euskararekin daukan konpromisoa indartzen du, ikaskuntzaren bidez, euskararen erabilera eta normalizazioa sustatuz, euskara bilbotarren eguneroko bizitzan komunikazio-hizkuntza gisa transmititzen laguntzeko.
Informazio gehiago Bilboko Udalaren Web orrrian.
Informazio zehatza
- Hasiera data - Amaiera data:
- -