Bilboko Emakume Migratuen Komunitatearen II. Jardunaldia
Ekitaldiaren deskribapena
Irailaren 26an, ostirala, 9:00etatik 14:00etara, Bilboko Bat B Accelerator Tower espazioan (Gran Vía 1) egingo da Bilboko Emakume Migratuen Komunitatearen II. Jardunaldia.
Topaketak hiru ardatz nagusi izango ditu:
-
Eskubide kulturalak: “Kultura eta sustraiak: gure eskubideak, gure adierazpenak”.
-
Feminismoak: “Feminismoak sarean: elkarri entzutea elkarrekin aurrera egiteko”.
-
Belaunaldi arteko elkarrizketa emakume migratuen artean: “Denboren eta ahotsen artean”.
Ekimenak hausnarketarako, elkarrizketarako eta topaketarako gune bat sortzea du helburu, eskubideen aitortzan aurrera egiteko, laguntza-sareak eraikitzeko eta Bilboko emakume migratuen esperientziak ikusarazteko.
Izen-ematea egiteko, beharrezkoa da mezu bat bidaltzea helbide honetara: inmigracion@bilbao.eus.
ERLAZIO DUTEN DOKUMENTUAK
Informazio zehatza
- Ekitaldi-mota:
- Jardunaldiak, kongresuak eta azokak
- Hasiera data - Amaiera data:
- -
- Iraupena (orduetan):
- 5
- Ordutegia:
- 9:00 a 14:00
