Atzerritartasunari buruzko Erregelamenduaren erreformari buruzko informazio-saioak (1155/2024 ED)
Ekitaldiaren deskribapena
Azaroaren 19ko 1155/2024 Errege Dekretuan aurreikusitakoaren arabera, maiatzaren 20an sartuko da indarrean Atzerritartasunari buruzko Erregelamenduaren erreforma (Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoa).
Horrek dakartzan ondorioak ezagutzeko, prestakuntza-saio batzuk eskainiko ditugu, erantsitako koadroan adierazten diren herrietan eta egunetan. Horietakoren batean parte hartu nahi duenak izena eman dezake, esteka honi jarraituz. Komeni da aldez aurretik atzerritartasunari buruzko gutxieneko ezagutza izatea, araudi berriak dakartzan aldaketetan oinarrituko baitira saioak. Edukiera mugatua den heinean, erakunde bakoitzeko inskripzio bi baino ez dugu onartuko; gainontzeko inskripzio itxarote-zerrendan geldituko direlarik.
ERLAZIO DUTEN DOKUMENTUAK
Informazio zehatza
- Antolatzailea:
- Gobierno Vasco
- Hasiera data - Amaiera data:
- -
Izen-ematea
- Ziurtagiria:
Saioetan parte hartu ahal izateko, aurrez izena eman behar da ondorengo estekan: https://labur.eus/Ref_LOEX
Gomendagarria da atzerritartasunari buruzko oinarrizko ezagutza izatea, saioek araudi berriak dakartzan aldaketetan jarriko baitute arreta. Leku-kopurua mugatua denez, erakunde bakoitzeko gehienez bi pertsona onartuko dira; gainerakoak itxaron-zerrendan geratuko dira.
