Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Animalien Babesari buruzko VIII. Euskal Jardunaldiak

Ekitaldi-deskribapena

Cartel de las VIII Jornadas Vasca de Protección Animal

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak Animalien Babesari buruzko VIII. Euskal Jardunaldiak babesten ditu. Jardunaldi hauek erreferente bihurtu dira Estatu mailan, eta azkenaldiko gairik mediatiko eta eztabaidagarrienetakoa dugu irizpide: `animalien gaineko auzia´ deritzona.

Aurtengo ediziorako oso egitarau erakargarria egin da, adituentzat zein ezjakitunentzat, hiru saiotan bananduta, egunero 19:30ean hasita. Sarrera dohakoa da. 

Egitaraua (pdf formatuan ikusi):

Lehen saioan (hilak 24, asteartea) TTIP (Transatlantic Trade and Investment Partnership) aldebiko Tratatuaren inguruan arituko da (bideohitzaldia). Hauxe dugu une honetan Europar Batasunaren eta Amerikako Estatu Batuen artean negoziatzen ari den tratatua. Aurkariek diotenez, TTIP indarrean jartzeak gizarte eskubideen urraketa esanguratsua ekarriko luke, eta beste hainbat ingurumenari dagokiolarik. Baina badirudi animalien ongizateari kalte haundia eraginko lieke ere bai. Beraz, honen guztiaren gainean hausnartzea zein dokumentatzea merezi omen du.

Bigarren saioak (hilak 25, asteazkena) interesgarria bezain ezezaguna den gaia dakarkigu: "ekofeminismoa" delakoa. Filosofia honek banan banan indar nabaria duten bi errealitate uztartzen saiatzen da: alde batetik, feminismoa; bestetik, ingurumenaren zaintza. Bertatik sortzen da galdera naturala (titulu bihurtuta, izan ere): Zer ekar diezaioke `Ekofeminismoak´ animalien defentsari?

Eta hirugarren saioaren zehar (hilak 26) egun hedabideetan gehien jorratzen denetariko gaia: tauromakia. Eztabaida ireki betean, hizlariak –aipatu arloan bere eskarmentu luzeak lagunduta– honi buruzko iritzia emango digu. Besteak beste, zein izan daitekeen bere ustetan aintinatik datorren jarduera honen etorkizun hurbila. Batzuek bultzatuta, besteek gaitzetsita, debatea dugu mahai gainean.

Saio bakoitzaren hitzaldiaren ostean, parte hartzeko aukera izango du publikoak denboraldi batez, iritzia eman dezan.

Informazio gehiagorako: adpa_adbe@yahoo.es

Informazio zehatza
Antolatzailea:
ADBE - Animalien Defentsa eta Babeserako Elkartea
Ekitaldi-mota:
Jardunaldiak, kongresuak eta azokak
Hasiera data:
Amaiera data:
Ordutegia:
19:30etan
"La Bolsa" Udaltegian
Pelota10
BilbaoBizkaia (España)
Izen-ematea
Prezioa:
Dohakoa