Euskara-ikastaroak. Justizia.
Ekitaldiaren deskribapena
Prozeduraren xedea
Euskara-ikastaroetan izen-ematea: 2026/27 Deialdi Orokorra eta 2026ko Uda. Justizia Administrazioaren zerbitzura dauden funtzionario eta lan-kontratudunei zuzendua.
Faseak
Prozedurak honako fase hauek ditu:
- Eskaerak aurkeztea: izen-ematea.
- Justizia Administrazioko Zuzendaritzak eskaerak egiaztatzea.
- Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratzea.
- Erreklamazioak aurkezteko epea.
- Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratzea.
Nori zuzenduta dago
- Lanean dauden kudeatzaile, izapidegile, laguntzaile judizial eta auzitegiko medikuak.
- Lanean dauden lan-kontratuko langileak.
Euskara-ikastaroak
- Aurrez aurreko ikastaroak lanorduetan: 2 ordukoak eta 5 ordukoak (edo barnetegia)
- Aurrez aurreko ikastaroak lanorduetatik kanpo: 17:00etatik aurrera (edo 15:30etik aurrera, ordutegi-kontrolean lizentziarik sartu gabe)
- Autoikaskuntza
- Udako barnetegi edo ikastaroak
Informazio gehiago nahi izanez gero:
- Telefono-zenbakia: 945 019 159
- Helbide elektronikoa: euskaradeialdiak@euskadi.eus
Informazio zehatza
- Antolatzailea:
- Justizia eta Giza Eskubideen Saila /Justizia Sailburuordetza > Justizia eta Giza Eskubideen Saileko Justizia Administrazioko Zuzendaritza
- Ekitaldi-mota:
- Ikastaroa
- Hasiera data - Amaiera data:
- -
- Ordutegia:
- Ordutegiak deialdian eta izena emateko eskaeran zehaztu dira.
Izen-ematea
- Izen-emate epea:
- 2026/05/13 - 2026/05/20
- Jarraibideak:
Izen-ematea: nahi beste ikastaro eska ditzakezu, baina ikasturtean zehar bat eta udan beste bat onartu ahal izango zaizu, gehienez ere).
Ikastaroak lanorduetan:
- 2 ordukoak: 8:00-10:00 edo 15:00 eta 17:00 bitartean hasten direnak
- 5 ordukoak edo barnetegia (liberazio osoa)
- Udako barnetegia
Ikastaroak lanorduetatik kanpo:
- 2 ordukoak: 17:00etatik aurrera (edo 15:30etatik aurrera, ordutegi-kontrolean lizentziarik sartu gabe)
- Udako barnetegia*
* Ikastaroa lanegunetan egin ahal izateko, organo edo zerbitzu arduradunak oniritzia sinatu beharko du III. eranskinean, eta eskatzaileak Tramitagunen aurkeztu beharko du eskaerarekin batera.
Izena emateko epemuga: 2026/05/20 (23:59)