Euskara-ikastaroak. Justizia.
Ekitaldiaren deskribapena
Prozeduraren xedea
Euskara-ikastaroetan izen-ematea: 2026/27 Deialdi Orokorra eta 2026ko Uda. Justizia Administrazioaren zerbitzura dauden funtzionario eta lan-kontratudunei zuzendua.
Faseak
Prozedurak honako fase hauek ditu:
- Eskaerak aurkeztea: izen-ematea.
- Justizia Administrazioko Zuzendaritzak eskaerak egiaztatzea.
- Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratzea.
- Erreklamazioak aurkezteko epea.
- Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratzea.
Nori zuzenduta dago
- Lanean dauden kudeatzaile, izapidegile, laguntzaile judizial eta auzitegiko medikuak.
- Lanean dauden lan-kontratuko langileak.
Euskara-ikastaroak
- Aurrez aurreko ikastaroak lanorduetan: 2 ordukoak eta 5 ordukoak
- Aurrez aurreko ikastaroak lanorduetatik kanpo: 15:30etik aurrera.
Informazio gehiago nahi izanez gero:
- Telefono-zenbakia: 945 019 159
- Helbide elektronikoa: euskaradeialdiak@euskadi.eus
Informazio zehatza
- Antolatzailea:
- Justizia eta Giza Eskubideen Saila /Justizia Sailburuordetza > Justizia eta Giza Eskubideen Saileko Justizia Administrazioko Zuzendaritza
- Ekitaldi-mota:
- Ikastaroa
- Hasiera data - Amaiera data:
- -
- Ordutegia:
- Ordutegiak deialdian eta izena emateko eskaeran zehaztu dira.
Izen-ematea
- Izen-emate epea:
- 2026/11/10 - 2026/11/18
- Jarraibideak:
Izen-ematea: nahi beste ikastaro eska ditzakezu, baina ikasturtean zehar bat eta udan beste bat onartu ahal izango zaizu, gehienez ere).
Ikastaroak lanorduetan:
- 2 ordukoak: 8:00-10:00 edo 15:00 eta 17:00 bitartean hasten direnak
Ikastaroak lanorduetatik kanpo:
- 2 ordukoak: 15:30etik aurrera
Izena emateko epemuga: 2026/11/18 (23:59)