Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Zigor-arloko jurisdikzio buruzko online ikastaroa

Prozeduraren xedea:

Prozeduraren helburua EAEko Justizia Administrazioko Zuzendaritzak antolaturiko Zigor-arloko jurisdikzio online ikastaroa behar bezala kudeatzea da. 

Faseak:

Prozedurak honako fase hauek ditu:

  • Eskabideak aurkeztea
  • Justizia Administrazioko Zuzendaritzak eskaerak egiaztatzea.
  • Ikastaroa egiteko onartutako eta baztertutako pertsonen Ebazpena. 

Ebazpena:

Deialdia Justizia Administrazioko Zuzendariaren behin behineko Ebazpen bidez ebatziko da. Ebazpen horren aurka, alegazioak aurkeztu ahal izango dira, 5 egun balioduneko epean.

Behin-betiko Ebazpena:

Deialdia Justizia Administrazioko Zuzendariaren behin betiko Ebazpen bidez ebatziko da. Ebazpen horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Justiziako Sailburuordearen aurka, hilabeteko epean.

Nori zuzenduta dago:

Ikastaroa Justizia Administrazioko Prozesu eta Administrazio Kudeaketako, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko kidegoetako lan-poltsetako kideei zuzenduta dago, aldez aurretik lan-esperientziarik izan gabe.

 

 

Antolatzailea:
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila/Justizia Sailburuordetza > Justizia Administrazioko Zuzendaritza
Ekitaldi-mota:
Ikastaroa
Online ekitaldia
Ekitaldi ematen den hizkuntza:
Gaztelania
Hasiera data - Amaiera data:
-
Iraupena (orduetan):
20
Ordutegia:
2024/05/06 (14:00) - 2024/05/20 (08:00)
Izen-emate epea:
2024/04/15 - 2024/04/23
Jarraibideak:

Ikastaroan izen-ematea 

Izen-ematea: 2024/04/15– 2024/04/23 08:00ak arte.

Tramitazioarekin jarraitzeko eta espedientearen egoeraren jarraipena egiteko, Nire karpeta erabiliko da.