Datu orokorrak
- Izenburua
- Plazaola
- Deskribapena
- Bizitoki komunitarioak (gizarte-zerbitzuen zorroaren fitxa 2.4.3.), ohiko etxebizitza edo etxebizitza iraunkor gisa edo, hala badagokio, aldi baterako etxebizitza gisa erabiltzeko, Nahasmendu Mental Larria duten eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzat, baldin eta pertsona horiek ezin badituzte behar bezala ase beren arreta-premiak etxebizitza pertsonalean edo familiarrean. Errehabilitazio psikosozialera bideratuta daude, eta pertsonen berreskurapenean eta funtzionaltasunean lan egiten dute, haien bizi-kalitatea hobetzeko. 16 eta 16 plazako bi modulu.
Kokapena
ES
- Posta-kodea
- 20509
- Udalerria
- Arrasate/Mondragón
- Lurraldea
- Gipuzkoa
Ezaugarriak
- Katalogoa
- Buruko gaixotasun kronikoren bat duten pertsonentzako egoitza-zentroak
- Baliabide-mota
- Minibizilekuak - BNGBU
- Publiko hartzailea
- 19 eta 65 urte bitarteko pertsonak, beren funtzionamenduari eragiten dion eta gizarteratzea zailtzen duen nahasmendu mental larri bat diagnostikatuta dutenak. Osasun Mental Publikoko Sareak artatutako pertsonak dira, zentrotik kanpo eguneko jarduerara joan daitezkeenak, bai lanekoak, bai okupaziokoak edo errehabilitazio psikosozialekoak, edo errutina horri eusteko gaitasunik ez dutenak eta zentroan etengabeko laguntza behar dutenak. Baliabidea eskuratzeko unean egoera psikopatologiko egonkorrean dauden pertsonak dira, beren funtzionamendua aldatzen duten drogen edo alkoholaren gehiegizko kontsumorik gabe, eta jokabide-eredu oldarkorrik edo bizikidetzan gatazka larririk ez dutenak.
- Helburu taldea(k)
- Gaixotasun mental larria duten pertsonak
- Kopurua
- 32
- Sarbide-mota
- Deribazioarekin
- Sarbiderako baldintzak
- Osasun Mentaleko Sare Publikoaren bidezko arreta. Nahasmendu Mental Larria egonkorra eta tratamenduan dagoena aurkeztea, eta Osasun Mentaleko Balorazio eta Orientazio Soziosanitarioko Batzordeak balioestea eta onartzea. Mendekotasun-maila I edo handiagoa izatea, mendekotasuna baloratzeko BVD baremoaren arabera. Arreta baliabide horietatik jasotzeko borondatezkotasuna.
- Erabiltzailearen ekarpena
- Koordainketa