EUSKARARTEA
AURKEZPENA:
Eskola giroa aipatzen denean, oso zentzu zabalean aipatzen da. Izan ere, barne hartzen du ikastetxean euskara ikasteko klase emankizun formaletatik kanpora geratzen den baina ikasleak euskara bereganatu, landu, sakondu eta erabiltzeko eragin handia duen une, ekintza eta esparru oro. Eremu urriko hizkuntzen kasuan, soziolinguistikako adituek gero eta garrantzi handiagoa aitortzen diete ikaskuntza akademiko hutsaz aparteko suspergarri eta lagungarriei. Ikasleek euskara erabiltzea dute xede inportanteena arlo honetan antolatzen diren ekimenek.
2026-2027 IKASTURTEA:
DEIALDIA
BARNE EBAZPENA , Euskararen eta Hizkuntzen Ikaskuntzarako Institutuaren zuzendariarena, Hezkuntza Sailaren herri ikastetxeetan eskola eremuan euskararen erabilera bultzatzeko 2026-2027 ikasturterako Euskarartea zuzkidura- deialdia zabaltzen duena.
ESKABIDEA EGITEKO EPEA
Euskarartea 2026-2027 deialdia abuztuaren 31n argitaratu da HERRI IKASTETXEAK DEIALDIAK plataforman, eta deialdian parte hartu nahi duten herri ikastetxeek hilabeteko epea izango dute eskabidea egiteko; irailaren 1etik 30era.
2026-2027 IKASTURTEKO EBAZPENA
Eskabidea egiteko epea amaituta, Euskararen eta Hizkuntzen Ikaskuntzarako Institutuaren zuzendariak dagokion Ebazpena egingo du eta HERRI IKASTETXEAK DEIALDIAK plataforman argitaratuko da.
Izapide guztiak egoitza elektronikoaren bidez egin behar dira.
Jarraibideak eta informazioa ondorengo helbidean: https://educacion.hezkuntza.net/group/deialdiak/euskarartea-2026
Aplikazioan sartzeko arazoren bat edo aplikazioaren funtzionamenduaren gaineko zalantzaren bat izanez gero, jo telefono hauetara:
Zuzenean Zerbitzura: 012 telefonoa.
CAU-Hezkuntza: 945 016 292 edo idatzi hona: cauf09@hezkuntza.net
DEIALDIA
AGINDUA, 2026ko abuztuaren 24koa, Hezkuntzako sailburuarena, itunpeko ikastetxeetan eskola-eremuan euskararen erabilera bultzatzeko EUSKARARTEA dirulaguntza deialdia egiten duena 2026-2027 ikasturterako.
ESKABIDEA EGITEKO EPEA
Euskarartea 2026-2027 deialdia abuztuaren 31n argitaratu da EHAAn, eta deialdian parte hartu nahi duten itunpeko ikastetxeek hilabeteko epea izango dute eskabidea egiteko; irailaren 1etik 30era.
2026-2027 IKASTURTEKO EBAZPENA
Euskararen eta Hizkuntzen Ikaskuntzarako Institutuak, abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 21. eta 22. artikuluen arabera, deialdiaren behin-behineko ebazpenaren proposamena egingo du eskaerak aztertu ondoren. Autonomia Erkidegoaren Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/) argitaratuko da behin-behineko ebazpen-proposamena, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoa jarraikiz. Iragarki-taulan egindako argitalpen horrek jakinarazpen mailako ondorioak izango ditu, argitaratu eta biharamunetik hasita.
Izapide guztiak egoitza elektronikoaren bidez egin behar dira.
Jarraibideak eta informazioa ondorengo helbidean: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0101918
Aplikazioan sartzeko arazoren bat edo aplikazioaren funtzionamenduaren gaineko zalantzaren bat izanez gero, jo telefono hauetara:
Zuzenean Zerbitzura: 012 telefonoa.
CAU-Hezkuntza: 945 016 292 edo idatzi hona: cauf09@hezkuntza.net
