EHIKA - Aurkezpena
Euskararen eta Hizkuntzen Ikaskuntzarako Institutuaren helburu nagusia da Euskal Hezkuntza Sisteman hizkuntzen ikaskuntza eta irakaskuntza indartzea, euskara ardatz hartuta eta ikuspegi eleaniztun eta kulturartekoa sustatuz.
Helburu horrekin bat etorriz, jarraian aurkezten dira euskara, eleaniztasuna eta kulturartekotasuna sustatzera bideratutako deialdi berriak. Deialdi horien bidez, hezkuntza-komunitatean euskararen erabilera, hizkuntzen ikaskuntza eta kultura-aniztasunaren lanketa indartu nahi dira.