ED50-tik ETRS89-ra Datum aldatzea
Kartografia bektoriala, ortoargazkiak eta goraguneen eredu digitalak, lehengo ED50 Datum Erreferentziazko Sistema Geodesikotik ETRS89 berrira eraldatzeko programa.
Programa hau kartografia bektoriala, ortoargazkiak, goraguneen eredu digitalak eta ascii koordenatu-fitxategiak, lehengo Datum edo ED50 izeneko Erreferentziazko Sistema Geodesikotik ETRS89 berrira eraldatzeko aukera ematen du.
OSO GARRANTZITSUA: Programa honek erabiltzen duen ED50 eta ETRS89-ren arteko transformazio sarea, IGNk publikatutako lehenengo bertsioa da. “sped2et.gsb” izeneko artxiboa da eta NTV2 formatua dauka.
Duela gutxi, IGNk transformazio sare honen bertsio berri bat publikatu du, eta Penintsularako R2009V9.gsb izena jarri diote .Beraz, sped2et.gsb (C:\Archivos de programa\ED50ETRS89\) artxiboa ezabatzea beharrezkoa izango da eta bertsio berri honekin ordezkatu beharko da, aurretik berriro izena emanez.
IGN webgunean transformazio beste tresna batzuk deskargatzea posiblea da. Tresna honen abantaila fitxategi bektorialak eta rasterrak formatu ezberdinetan aldatzea da, eta ez bakarrik koordenatu puntuak.