Lehendakaritza

EBren berreskurapena

EUSKADIREN IKUSPEGIA:

2020ko maiatzaren 9an, Robert Schuman-en Adierazpenaren 70. urteurrenaren harira, Iñigo Urkullu Lehendakariak adierazpen instituzionala eman zuen “ikuspegi zabala” eskatuz COVID-19 pandemiaren erronkei eta horren ondorio ekonomiko eta sozialei aurre egiteko, eta, aldi berean, hazkunde ekonomiko iraunkorra eta inklusiboa berreskuratzearen alde, baita demokrazia liberala eta gobernu "deszentralizatuak eta herritarrengandik hurbil daudenak" defendatzearen alde ere.

Lehendakariak aditzera eman zuen Euskadiren ekarpena aurkeztu duela "Europar Batasuna Lehengoratzeko Plana”ri, “Europaren etorkizuneko ikuspegia”rekin egin zuen moduan. Giza Garapen Jasangarrian oinarritutako hazkunde humanistarako, sozialerako eta inklusiborako proposamena egingo du.

Euskadik konpromisoa hartzen du aurrerabidearen eta justizia sozialaren printzipioetan oinarritutako Europarekin, Europaren etorkizunak zehaztuko baititu Euskadiren etorkizuna eta biharko munduan izango dugun posizioa.

Europar Batasuna Lehengoratzeko Plana-ri Euskadiren ekarpena (PDF, 646 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

EB-REN BERRESKUPEN PLANA:

2020ko apirilaren 23an egindako Europar Batasuneko Kontseiluan, EBko estatuburuek eta gobernuburuek, konfinamendu-neurriak altxatzeko Europako ibilbide-orri bateratuaz gain, Susperraldirako ibilbide-orria: Europa erresistenteago, jasangarriago eta justuago baterantz ibilbide-orriaren alde egin zuten, zeinak printzipio garrantzitsu batzuk ezartzen baititu, hala nola elkartasuna, kohesioa, konbergentzia, malgutasuna eta inklusioa; eta lau jarduera-eremu giltzarri definitzen ditu: Merkatu bakar eta erabat funtzional eta biziberritua, aurrekaririk gabeko inbertsio-ahalegina, jarduketa globala eta gobernantza-sistema funtzional bat.

Goi-bilera horretan, EBko agintariek apirilaren 9ako Eurotaldearen akordioa berretsi zuten, 540.000 milioi euroko hiru segurtasun-sareri buruzkoa, langileentzat, enpresentzat eta estatuentzat, ekainaren 1erako martxan egon beharko dutenak. Eta, bestalde, beharrezkoa eta premiazkoa den errekuperazio edo suspertze funts bat martxan jartzea hitzartu zuten. Funts horrek behar besteko tamaina izan beharko du, eta Europako sektore eta eremu geografiko kaltetuenei zuzenduta egon beharko du, baina ez zen erabaki zenbateko osoa, ezta itzuli beharreko maileguekin edo itzuli beharrik gabeko laguntzekin bideratuko den ere.

Agintariek Batzordeari agindu zioten lehenbailehen aurkez zezala suspertze-funtsaren proposamen bat, epe luzerako aurrekontu berritu batean oinarritua, 2021-2027 urte anitzeko finantza-esparruaren (MFP) proposamena berrikusiz, eta berreskuratze-lanek eskatzen dituzten egoera berrietara egokitu beharko dena.

Apirilak 23ko Europar Batasuneko Kontselua (PDF, 137 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Honela, maiatzaren 27an Europako Batzordeak bere berreskuratze Plan sakonaren proposamena aurkeztu zuen (Europako unea: kalteak konpontzea eta hurrengo belaunaldirako etorkizuna prestatzea), susperraldia jasangarria, zuzena, inklusiboa eta bidezkoa izan dadin EBko estatu kide guztientzat. Batzordeak berreskuratze Tresna edo Funts berri bat sortzea proposatu zuen, Next Generation EU izenekoa, 750.000 milioi eurokoa. Funts hori Europako Erkidegoaren 2021-2027 epe luzerako aurrekontuan edo urte anitzeko finantza-esparruan (MFF) integratuko da, eta 1,1 bilioi euro aurreikusten dira horretarako. Batzordeak proposatzen duen zuzkidura, guztira, 1,85 bilioi eurokoa da: 750.000 milioi euro Next Generation EU Tresnatik + 1,1 bilioi 2021-2027 MFFtik. Era berean, Batzordeak 2020rako egokitutako lan-programa doitu du, Europaren susperraldia eta erresilientzia bultzatzeko beharrezko ekintzak lehenetsiko dituena.

Batzordearen proposamena, 2021-2027 Urte Anitzeko Finantza esparruan integratutako Berreskuratze Funts bat sortzeko (PDF, 591 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

2020ko ekainaren 19ko Europar Batasuneko Kontseilu telematikoan, EBko estatuburuek eta gobernuburuek Batzordeak maiatzaren 27an aurkeztutako proposamena aztertzen dute: 2021-2027 Urte Anitzeko Finantza Esparrua (MFP) eta "Next Generation EU" (2021-2024) izeneko suspertze edo berreskuratze Funts berria -zein MFP berrian sartuko litzatekeen-.

Estatu kideen arteko lehen ikuspegi trukaketa horren ondoren, Charles Michel presidenteak Kontseilu Europarraren ezohiko bilera fisikoa deituko du uztailaren 17 eta 18an Bruselan, MFPren eta Berreskuratze Funtsaren gaineko konpromiso orokorra lortzeko.

Ekainak 19ko Europar Batasuneko Kontseilua (PDF, 286 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Uztailak 17-21eko Europar Batasunaren Kontseilua

Uztailaren 17an, EBko 27 estatu kideetako estatuburuek eta gobernuburuek Europar Batasuneko Kontseiluaren aurrez aurreko lehen bilera egin zuten 2021-2024 Berreskuratze-funtsari buruz eta Erkidegoko hurrengo aurrekontuari edo 2021-2027 Urte Anitzeko Finantza Esparruari buruz (MFP) eztabaidatzeko. Lau egun eta gaueko negoziazioen ostean, EBko buruzagiak akordio batera iristen dira, uztailaren 21ean. Azkenik, Berreskuratze Funtsak 390.000 milioi euro banatuko ditu diru-laguntzetan eta 360.000 maileguetan, eta datozen zazpi urteetarako Europar Batasunaren aurrekontua 1,074 bilioi eurokoa izango da.

Uztailak 17-21eko EBko Kontseiluaren balorazioak (PDF, 148 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

EBko Kontseiluaren ondorioak (PDF, 148 KB) (PDF, 967 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Azken aldaketako data: