Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko urtarrilaren 24koa, Justiziako sailburuordearena, Indarkeriaren Prebentzio eta Tratamendurako Amikeco elkarteak 2023ko urtarrilaren 4an Justiziako zuzendariaren 2022ko abenduaren 30eko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa baiesten duena. Ebazpen horren bidez, zigortuak birgizarteratzeko proiektu komunitarioak helburu dituzten 2022-2023ko dirulaguntzak norgehiagoka araubidean emateko espedientea ebatzi zen.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 33
  • Hurrenkera-zk.: 821
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/01/24
  • Argitaratze-data: 2023/02/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Justizia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Aztertu dira Indarkeriaren Prebentzio eta Tratamendurako Amikeco elkarteak jarritako gora jotzeko errekurtsoa, Justizia Zuzendaritzaren 2022ko abenduaren 30eko ebazpena, eta kontuan hartu dira honako

Lehenengoa. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2022ko abuztuaren 31ko Aginduaren bidez (2022ko irailaren 20ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua, 180. zenbakia), zigortuak birgizarteratzeko proiektu komunitarioak (2022an eta 2023an egitekoak) helburu dituzten dirulaguntzak arautzen dituzten oinarriak ezarri ziren.

Bigarrena. Dirulaguntza-agindu horren arabera, errekurtsogileak dirulaguntza-eskaria aurkeztu zuen, 2022ko urriaren 19an, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan, «Genero-indarkeriaren ziozko kondenetako tratamendu psikoterapeutikoaren programa» proiektua garatzeko, 17.486,57 eurokoa 2022. urterako eta 43.369,24 eurokoa 2023. urterako. Eskaria aurkezpen-eredu espezifikoan egin zuen eta proiektuaren memoriaren II. eranskina eta 2022 eta 2023ko ekitaldietako aurrekontuen III. eranskina ere aurkeztu zituen.

Hirugarrena. 2022ko urriaren 20an, erakundeak agiri bat gehitu zuen espediente elektronikoan, eredu ez espezifiko edo normalizatuan. Horren bidez, aurkeztutako proiektuaren gaineko aldaketa bat eskatu zuen, Arabako espetxean taldeko esku-hartzea sartzeko. Halaber, proiektuaren aurrekontua aldatzeko ere eskatu zuen, eskatutako zenbatekoei 792 euro gehitzeko 2022an eta 7.167,60 euro 2023an.

Laugarrena. Aurkeztutako proiektuen balorazio-batzordeak, 11.1 eta 11.2 artikuluen arabera jardunez, aurkeztutako azken idazki hori alde batera utzita (ez baitzetorren bat eskabidearen ondorioetarako emandako eredu normalizatuekin), eta 2022ko urriaren 19an aurkeztutako proiektua deialdira aurkeztutako gainerako proiektuekin batera aztertu eta baloratu ondoren, honako hau erabaki zuen: 65 puntuko balorazio-proposamen esleitzea, eta dirulaguntza-eskaria onartzeko proposatzea, zehazki 17.486,57 euro 2022rako eta 43.369,24 euro 2023rako.

Bosgarrena. 2022ko abenduaren 30ean, Justiziako zuzendariak ebazpena eman zuen, erakundeari 17.486,57 euroko dirulaguntza emateko 2022. urterako, eta 43.369,24 eurokoa 2023. urterako.

Seigarrena. Ebazpen hori erakunde eskatzaileari jakinarazi zitzaion, eta erakunde horrek, bere interesekin eta zuzenbidearekin bat ez zetorrela iritzita, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen 2023ko urtarrilaren 4an, argudiatuz programa eta aurrekontuak handitzeko eskaria egin zutela eskabideak aurkezteko epearen barruan, eta, beraz, eskatutako guztia aitortu behar zitzaiela.

Zazpigarrena. Errekurtso hau izapidetzean eta ebaztean, arauzko eta legezko aginduak bete dira.

Lehenengoa. Ekainaren 29ko 474/2021 Errege Dekretuaren eta uztailaren 6ko 169/2021 Dekretuaren arabera (horien bidez espetxe-arloko estatu-legeak betearazteko egitekoak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzea onartu zen), Eusko Jaurlaritzaren urtarrilaren 19ko 12/2021 Dekretuaren 14. artikuluarekin bat etorriz (horren bidez Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen da), Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Justizia Zuzendaritzari dagokio Euskal Autonomia Erkidegoan zigortuak birgizarteratzeko proiektu komunitarioak egiteko dirulaguntzak onartzea.

Era berean, Eusko Jaurlaritzaren urtarrilaren 19ko 12/2021 Dekretuaren 5.f) artikuluak Justiziako sailburuordeari ematen dio Justiziako zuzendariak hartutako ebazpenen aurka jarritako errekurtsoak ebazteko eskumena.

Bestalde, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan, gora jotzeko errekurtsoak ebazteko eskumena eta prozedura jasotzen dira.

Bigarrena. Aztertzen ari garen espedientea aztertuta, egiaztatu da interesdunak, 2022ko urriaren 19an dirulaguntza-eskaria garaiz eta behar bezala egin ondoren, idazkia aurkeztu zuela proiektua eta aurrekontua handitzeko, 2022ko urriaren 20an.

Egia da handitzeko eskariak ez duela behar bezalako forma proiektuak baloratzeko orduan kontuan har dadin, 2022ko abuztuaren 31ko dirulaguntza-aginduaren beraren 11.1 eta 11.2 artikuluen arabera; egia da, halaber, espediente elektronikoaren bidez bideratu zela eskaria epe barruan, eta, beraz, agindu bereko 12. artikuluaren eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluaren arabera, 10 eguneko epean eskatu behar zitzaiola interesdunari bere eskaria zuzentzeko, aurkeztutako dokumentazioak aintzat hartzeko eskatzen ziren baldintzak betetzen ez zituela egiaztatu ondoren.

Kasu honetan, organo izapidegileak ez zuen eskaria zuzentzeko fasea burutu, eta, beraz, jarduketak ordura arte atzera eraman beharko lirateke, dirulaguntzen espedientea ebaztean kontuan hartzeko.

Edonola ere, proiektu teknikoa behar bezala baloratu zen, 2022ko urriaren 19an espedientean jasotako informazioaren arabera. Zehazki, 65 puntu lortu zituen. Interesdunak 2022ko urriaren 20an planteatutako aldaketa teknikoak eta aurrekontu-aldaketak kontuan hartuta, puntuazioa ez zen aldatuko. Hori dela eta, laguntzen ebazpenean aintzat hartutako zenbatekoak kontuan hartuta eta interesdunak 2022ko urriaren 20ko idazkian eskatutako zenbatekoak gehituta, bidezkoa da diruz lagun daitekeen aurrekontua 18.278,57 eurora handitzea 2022rako, eta 50.536,84 eurora 2023rako, eta, beraz, bidezkoa da zenbateko horiek ematea «Genero-indarkeriaren ziozko kondenetako tratamendu psikoterapeutikoaren programa» proiektua garatzeko.

Aipatutako aurrekariak, legezko aginduak eta aplikatzekoak diren gainerako arauak ikusita, hauxe

Lehenengoa. Baiestea Indarkeriaren Prebentzio eta Tratamendurako Amikeco elkarteak 2023ko urtarrilaren 4an Justiziako zuzendariaren 2022ko abenduaren 30eko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez, zigortuak birgizarteratzeko proiektu komunitarioak helburu dituzten 2022-2023ko dirulaguntzak norgehiagoka araubidean emateko espedientea ebatzi zen. 00031-ISL-2022 espediente honetan dirulaguntza aitortzen da «Genero-indarkeriaren ziozko kondenetako tratamendu psikoterapeutikoaren programa» proiektua garatzeko, zehazki, 18.278,57 eurokoa 2022. urterako eta 50.536,84 eurokoa 2023. urterako.

Bigarrena. Ebazpen hau interesdunari jakinarazteko agintzea, eta adieraztea administrazio-bidea agortzen duela (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 114.1.a) artikulua), eta haren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakeela Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, 14.1 artikuluarekin lotuta, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, aipatutako Legearen 46.1 artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

Hirugarrena. Espediente honetan azkenean emandako zenbatekoen aldaketa EHAAren bidez argitaratzeko agintzea, hirugarrenei horren berri emateko, dirulaguntzen arloan azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duenak) 49.2.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 24a.

Justiziako sailburuordea,

ANA AGUIRRE ZURUTUZA.