Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko urriaren 30ekoa, Turismo eta Merkataritzako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita agortu egin dela «Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza modernizatzeko programaren» laguntzetarako (Funts Teknologikoa) 2023ko deialdiari dagokion aurrekontu-kreditua. Laguntzak Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (Europar Batasunak finantzatua-Next Generation EU) eman behar dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 217
  • Hurrenkera-zk.: 5124
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/10/30
  • Argitaratze-data: 2023/11/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2023ko martxoaren 21eko Aginduaren bidez, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (Europar Batasunak finantzatua-Next Generation EU) sartzen den «Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza modernizatzeko programaren» laguntzetarako (Funts Teknologikoa) 2023ko deialdiari dagokion deialdi publikoa ezarri eta arautu zen.

Aginduaren 3. artikuluan deialdi honi esleitutako kredituaren zenbateko osoa jakinarazten da.

1 artikuluak adierazten du Merkataritza Zuzendaritzako teknikariek aztertu eta ebaluatuko dituztela epe barruan aurkeztu diren eskabideak, ezarritako betekizunak betetzen direla egiaztatuz; gainera, eskabide bakoitza behar bezala ulertzeko eta ebaluatzeko beharrezkotzat jotzen duten dokumentazio eta informazio osagarria eskatu ahal izango diote entitate eskatzaileari, 17. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Agindu horren 20.2 artikuluak xedatzen duenez, dirulaguntza-eskaerei erantzuteko, erreferentzia gisa hartuko dira eskaerari txertatutako azken dokumentuaren erregistro elektronikoaren data eta ordua. Artikulu horrek ezartzen du, halaber, zuzenketa egin behar bada, eskabidea balio osoz osatzeko behar den dokumentazioa aurkeztu den eguna eta ordua hartuko direla erreferentziatzat, eta, kasu guztietan ere, deialdirako kreditu erabilgarriaren mugara arte eta kreditu xedatuaren arabera.

Halaber, 21.1 artikuluak ezartzen du eskaerak ordenan ebatziko direla, espedienteko dokumentazioa osatzen den unetik aurrera. Horretarako, 14. artikuluaren arabera, I. eranskineko inprimakia osorik beteta eduki behar da, eta, horrez gain, aginduaren 15. artikuluan zerrendatutako dokumentazioa ere aurkeztu behar da.

Aipatutako artikuluetan ezarritakoaren arabera, Merkataritza Zuzendaritzako teknikariek epe barruan aurkeztutako eskabide guztiak aztertu eta ebaluatu dituzte, eta eskatutako baldintzak betetzen direla egiaztatu dute. 21.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, lehenik eta behin, 14.1 artikuluaren arabera osoki betetako eskaerak ebatzi dira. Ondoren, 17. artikulua aplikatuz, osatu gabeko eskabideak zuzentzeko eskatu da, 3. artikuluan aipatutako kreditua agortu arte.

Aginduaren 21.4 artikuluak ezartzen duenez, laguntza horiek egotzi beharreko aurrekontuan ez badago kreditu egoki eta nahikorik lortu nahi den helbururako, laguntzak ukatu egingo dira administrazio-ebazpen bidez. Hori dela eta, merkataritza-arloan eskudun den Turismo eta Merkataritza Sailburuordetzaren titularrak administrazio-ebazpen bat emango du, gertaera horren berri emateko. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Lehenengoa. Argitara ematea 2023ko urriaren 30ean agortu dela Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2023ko martxoaren 21eko Aginduan aurreikusitako laguntzak emateko ordainketa-kreditua. Agindu horren bidez, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (Europar Batasunak finantzatua-Next Generation EU) sartzen den «Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza modernizatzeko programaren» laguntzen (Funts Teknologikoa) deialdi publikoa arautzen duten oinarriak ezarri ziren, eta 2023ko irailaren 4ko 11:36an eskabide osoa egiteko espedientea argitaratu zen.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 30a.

Turismo eta Merkataritzako sailburuordea,

JESÚS MARÍA GARCÍA DE COS.