Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko urriaren 16koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriei, kuadrillei eta mankomunitateei dirulaguntzak ematen baitzaizkie, 2023. urtean emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko diagnostikoak egiteko edo berdintasunerako planak egin eta ebaluatzeko behar den laguntza teknikoa ahalbideratzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Emakumearen Euskal Erakundea; Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 208
  • Hurrenkera-zk.: 4946
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/10/16
  • Argitaratze-data: 2023/10/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariaren 2022ko abenduaren 14ko Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen 2023ko ekitaldian Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriei, kuadrillei eta mankomunitateei dirulaguntzak emateko, 2023. urtean emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko diagnostikoak egiteko edo berdintasunerako planak egin eta ebaluatzeko behar den laguntza teknikoa ahalbideratzeko.

2022ko abenduaren 14ko Ebazpenaren 13. artikuluan ezartzen da eskaerak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariak ebatziko dituela, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ebazpen baten bidez, deialdiaren 9. artikuluan horretarako izendatutako aukeraketa-batzordearen proposamenaren arabera.

Aurreko guztiagatik, hau

Lehenengoa. Dirulaguntzak ematea I. eranskinean aipatutako udalei, kuadrillei eta mankomunitateei, bat etorriz aukeraketa-batzordearen proposamenarekin. Laguntzaren zenbateko osoa bostehun mila euro (500.000,00) izango da, eta eranskinean daude zehaztuta udalerriak, kuadrillak eta mankomunitateak, lortutako puntuazioa eta diru-kopuru zehatzak.

Bigarrena. II. eranskinean aipatutako udalak eta mankomunitateak ordezko izendatzea, adierazitako zenbatekoetan.

Hirugarrena. Laguntzak ukatzea III. eranskinean aipatutako entitateei, bertan azaltzen diren ukatze-arrazoiak direla eta, atzera egindakoak barnean hartuta.

Laugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Bosgarrena. Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari; beraz, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke zuzenean administrazioarekiko auzietarako dagokion epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 16a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria,

MIREN ELGARRESTA LARRABIDE.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)