Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko azaroaren 23koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariarena, zeinaren bidez dirulaguntzak ematen baitzaizkie Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriei, kuadrillei eta mankomunitateei 2023ko ekitaldian dirulaguntzak emateko deialdiko ordezko erakundeei. Dirulaguntza horiek emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnostikoak egiteko eta/edo berdintasunerako planak prestatu eta ebaluatzeko behar den laguntza teknikoa emateko dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Emakumearen Euskal Erakundea; Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 30
  • Hurrenkera-zk.: 724
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/11/23
  • Argitaratze-data: 2024/02/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariaren 2022ko abenduaren 14ko Ebazpenaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri, kuadrilla eta mankomunitateei dirulaguntzak emateko deialdia egin zen. Dirulaguntzen xedea zen 2023ko ekitaldian emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnostikoak egiteko eta/edo berdintasunerako planak prestatu eta ebaluatzeko behar den laguntza teknikoa ahalbidetzea (abenduaren 29ko EHAA, 248. zk.). Deialdi hori Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariaren 2023ko urriaren 16ko Ebazpenaren bidez ebatzi zen (urriaren 31ko EHAA, 208. zk.).

Eako Udalak eman zitzaion 15 eguneko epean dirulaguntzari uko egin diola ikusita, ukoa onartu da Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariak 2023ko azaroaren 22an emandako ebazpenen bidez. Horrenbestez, soberakin bat dago, ordezko erakundeei eman behar zaiena, hala ezarrita baitago 2022ko abenduaren 14ko Ebazpenaren 13.3 artikuluan.

Halaber, 2022ko abenduaren 14ko Ebazpenaren 13. artikuluan ezartzen denez, eskabideak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariaren ebazpen bidez ebatziko dira, eta ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Azaldutakoa kontuan hartuta, honako hau

Lehenengoa. Hamabi mila hirurehun eta berrogeita zazpi euro eta hamar zentimoko (12.347,10) dirulaguntza ematea 2023ko urriaren 16ko Ebazpenean ordezko izendatutako udalerriei, ondoren ageri diren zenbatekoen arabera:

Esp. 011-0038509 Markina-Xemeingo Udala: 6.872,80 euro.

Esp. 019-0038509 Lekeitioko Udala: 6.330,94 euro.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea.

Hirugarrena. Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, hil biko epean, ebazpena jaso eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 23a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria,

MIREN ELGARRESTA LARRABIDE.