Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko martxoaren 24koa, Turismo eta Merkataritzako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita agortu egin dela Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza modernizatzeko programaren laguntzetarako deialdian (Funts Teknologikoa), Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (Europar Batasunak finantzatua-Next Generation EU - FTEC laguntza-programaren bidez) ezarri den aurrekontu-kreditua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 65
  • Hurrenkera-zk.: 1623
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/03/24
  • Argitaratze-data: 2023/04/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2022ko azaroaren 29ko Aginduaren bidez, oinarriak ezarri eta deialdi publikoa egiten dira Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza modernizatzeko programaren laguntzetarako (Funts Teknologikoa), Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (Europar Batasunak finantzatua-Next Generation EU).

Aginduaren 3. artikuluan deialdi honi esleitutako kredituaren zenbateko osoa jakinarazten da.

Era berean, 21. artikuluko 1. puntuan xedatzen da eskabideak ordenan ebatziko direla, espedienteko dokumentazioa osatzen den unetik aurrera. Horretarako, 14. artikuluaren arabera, I. eranskineko inprimakia osorik beteta eduki behar da, eta, horrez gain, agindu honen 15. artikuluan zerrendatutako dokumentazioa ere aurkeztu behar da.

Aipatutako deialdiaren 20. artikuluak xedatzen duenez, dirulaguntza-eskaerei erantzuteko, erreferentzia gisa hartuko dira eskaerari txertatutako azken dokumentuaren erregistro elektronikoaren data eta ordua. Artikulu horrek ezartzen du, halaber, zuzenketa egin behar bada, eskabidea balio osoz osatzeko behar den dokumentazioa aurkeztu den eguna eta ordua hartuko direla erreferentziatzat, eta, kasu guztietan ere, deialdirako kreditu erabilgarriaren mugara arte eta kreditu xedatuaren arabera. 3. artikuluan ezarritako aurrekontu-zuzkidura agortuz gero, eten egingo da laguntza berrien emakida, eta ezetsi egingo dira ebazteke dauden eskabideak. Hori dela eta, ebazpena eman duen organoak kreditua agortu dela jakinaraziko du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ebazpen baten bidez.

Azaldutako guztiagatik, eta 2022ko deialdiari dagokion aurrekontu-kreditua agortu denez, Euskal Autonomia Erkidegorako Funts Teknologikoaren merkataritza modernizatzeko programaren esparruan, Europar Batasunak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan, honako hau

Lehenengoa. Argitara ematea 2023ko martxoaren 24an agortu dela Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2022ko azaroaren 29ko Aginduan aurreikusitako laguntzak. oinarriak ezarri eta deialdi publikoa egiten dira Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza modernizatzeko programaren laguntzetarako (Funts Teknologikoa), Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (Europar Batasunak finantzatua-Next Generation EU). Eskaera-espedientea 2023ko urtarrilaren 19an osotu da, 22:04an.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 24a.

Turismo eta Merkataritzako sailburuordea,

JESÚS MARÍA GARCÍA DE COS.