Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko abenduaren 19koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, horren bidez argitara ematen da agortu egin dela txanda-kontraturako laguntzak finantzatzera 2023ko ekitaldian bideratutako aurrekontu-kreditua. Kontratu horiek, hain zuzen, Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bateginaren (urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onartu duena) 12.7 artikuluan jasotzen dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 2
  • Hurrenkera-zk.: 23
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/12/19
  • Argitaratze-data: 2024/01/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Ogasun eta Ekonomía; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2022ko abenduaren 21eko Ebazpenaren bidez, txanda-kontraturako laguntzen deialdia (2023ko ekitaldia) argitaratu zen. Deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2022ko abenduaren 21eko erabakiaren bidez onartu zen.

Deialdiaren 8.3 artikuluan ezartzen da eskabideak aztertzean aurkezteko hurrenkera hartuko dela kontuan, eta deialdian aurreikusitako eskakizunak eta baldintzak betetzen dituzten hurrenkera berean emango zaizkiela laguntzak. Artikulu horrek ezartzen du, halaber, aurrekontu-zuzkidura agortutakoan, egoera hori EHAAn argitaratuko dela Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, eta geratzen diren eskaerei dirulaguntzak ukatuko zaizkiela.

2023an txanda-kontraturako laguntzen deialdiak 2. artikuluan ezartzen duenez, eman beharreko laguntzen guztizko kopuruak ez du gaindituko aurrekontuan jasotako zenbatekoa, ezta gehikuntzaren baten ondoriozkoa ere (indarreko legeriaren arabera aurrekontu-aldaketak onartzen badira). Horren berri emango da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez.

Era berean, 2. artikulu horretan zehazten da zein den deialdi horrek 2023an izango duen guztirako kredituaren zenbatekoa.

Txanda-kontratuetarako laguntzetara bideratutako baliabide ekonomikoak agortu direnez, honako hau

Lehenengoa. Argitara ematea zein aurrekontu-kreditu ezarri den 2023. urtean Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bateginaren (urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onartu duena) 12.7 artikuluan jasotzen diren txanda-kontratuetarako laguntzak finantzatzeko. Izan ere, laguntza horiek aplikatu behar zaizkie lantokia Euskal Autonomia Erkidegoan dutenek zerbitzuak emateko sinatu dituzten lan-kontratuei. Kreditua 2023ko urriaren 19an agortu da, 11:13an aurkeztutako espedientearekin.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko abenduaren 19a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

FRANCISCO PEDRAZA MORENO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.