Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko urtarrilaren 14koa, Euskadiko Prezioen Batzordeko lehendakariarena, 2021eko abenduaren 14ko Ebazpeneko hutsak zuzentzekoa. Ebazpen horren bidez onartzen dira auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoa emateko Euskal Autonomia Erkidegoko udal batzuek 2022. urterako aurkeztutako tarifak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Euskadiko Prezioen Batzordea; Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 16
  • Hurrenkera-zk.: 379
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/01/14
  • Argitaratze-data: 2022/01/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.1 artikuluan xedatzen denez, dokumenturen bat edukiari eragiten dion edo zalantzak sor ditzakeen huts edo omisioren batekin argitaratzen bada, zuzenketak egin eta berriro argitaratuko da, osorik edo beharrezkoa den zatia bakarrik.

Bestalde, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2. c) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Horrelako hutsak atzeman dira Euskadiko Prezioen Batzordearen 2021eko abenduaren 14ko Ebazpenaren testuan (2021eko abenduaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 260. zk.). Ebazpen horren bidez, onartzen dira auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoa emateko Euskal Autonomia Erkidegoko udal batzuek 2022. urterako aurkeztutako tarifak. Beraz, dagokion zuzenketa eta ongitzea egiten da ondoren:

  1. 2021/6428 (6/2) orrialdean, erabakiaren lehenengo apartatuaren 2. puntuan, hau dio:

    1. Andoain, Astigarraga, Lasarte eta Usurbileko Udalak, Buruntzaldeko eskualdekoak:

    Baina hau esan behar du:

    1. Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte eta Usurbilgo udalak, Buruntzaldeko eskualdekoak:

  2. 2021/6428 (6/2) orrialdean, erabakiaren lehenengo apartatuaren 4. puntuan, hau dio:

    1. Beasain, Ordizia eta Zegamako Udalak, Goierri eskualdekoak.

    (Ikus .PDF)

    Baina hau esan behar du:

    1. Beasain, Ordizia, Segura eta Zegamako Udalak, Goierriko eskualdekoak:.

    (Ikus .PDF)

  3. 2021/6428 (6/3) orrialdean, erabakiaren lehenengo apartatuaren 5. puntuan, hau dio:

    1. Deba, Eibar, Elgoibar, Mendaro, Mutriku eta Soraluzeko Udalak, Debabarrena eskualdekoak:

      (Ikus .PDF)

      Baina hau esan behar du:

    1. Deba, Eibar, Elgoibar, Mendaro, Mutriku eta Soraluzeko Udalak, Debabarrena eskualdekoak:

      (Ikus .PDF)

    1. 2021/6428 (6/3) orrialdean, erabakiaren lehenengo apartatuaren 6. puntuan, hau dio:

    1. Hondarribia eta Irungo Udalak, Bidasoa eskualdekoak:

      (Ikus .PDF)

      Baina hau esan behar du:

    1. Hondarribia eta Irungo Udalak, Bidasoa eskualdekoak:

      (Ikus .PDF)

    1. 2021/6428 (6/3) orrialdean, erabakiaren lehenengo apartatuaren 7. puntuan, hau dio:

    1. Azpeitia eta Beizamako Udalak, Urola Erdia eskualdekoak:

    Baina hau esan behar du:

    1. Azpeitia, Azkoitia eta Beizamako udalak, Urola Erdiko eskualdekoak:

  1. 2021/6428 (6/4) orrialdean, erabakiaren lehenengo apartatuaren 10. puntuan, hau dio:

    1. (Ikus .PDF)

      Baina hau esan behar du:

    1. Tolosa, Alegia eta Billabonako Udalak, Tolosaldea eskualdekoak:

      (Ikus .PDF)

    1. 2021/6428 (6/5) orrialdean, erabakiaren lehenengo apartatuaren 11. puntuan, hau dio:

    1. Donostiako Udala:

      (Ikus .PDF)

      (Ikus .PDF)

      (1) Tarifa hau lanegunetan aplikatuko da, 21:00etatik 07:00etara.

      (2) Era berean, II. tarifa 7:00etatik 21:00etara aplikatuko da Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian finkatutako larunbat, igande eta jaiegunetan, eta, gainera, Donostiako Aste Nagusian (abuztuaren 12, 13, 14 eta 16an) eta abenduaren 21, 24 eta 31n, ostiraletako 22:00etatik eta jaiegunen bezperetatik larunbateko edo hurrengo jaieguneko 07:00etara izan ezik.

      (3) Tarifa hau ostiraletako eta jaiegunetako bezperetako (igandeak barne) 22: 00etatik larunbatetako eta jaiegunetako 07: 00etara aplikatuko da.

    Baina hau esan behar du:

    1. Donostiako Udala.

      (Ikus .PDF)

      (Ikus .PDF)

      (1) Tarifa hau lanegunetan aplikatuko da, 07:00etatik 22:00etara.

      (2) Era berean, II. Tarifa aplikatuko da larunbatetan, jaiegunetan eta gauez, 22:00etatik 7:00etara, bai eta Donostiako Aste Nagusian (abuztuaren 16, 17, 18 eta 19an) eta abenduaren 21, 24 eta 31n ere.

      (3) Tarifa hau ostiral eta jai-bezperetako 22:00etatik hurrengo larunbat edo jaieguneko 07:00etara aplikatuko da.

    Ebazpen honek 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak, Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat udalek aurkeztutako auto-taxietako bidaiarien hiri-garraioaren zerbitzu publikoaren tarifak onartzen dituen Euskadiko Prezioen Batzordearen 2021eko abenduaren 14ko Ebazpenaren 3. paragrafoan ezarritakoaren arabera.

    Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 14a.

    Euskadiko Prezioen Batzordeko lehendakaria,

    JESÚS MARÍA GARCÍA DE COS.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.