Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2022ko martxoaren 21ekoa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena, zeinaren bidez izendatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko G4, G5 eta G6 gisa sailkatutako landa-inguruneen garapenera eta ekonomia-dibertsifikaziora bideratutako laguntzak esleitzeko balorazio-batzordea osatuko duten pertsonak (Erein pribatuak 2022).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 65
- Hurrenkera-zk.: 1445
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2022/03/21
- Argitaratze-data: 2022/03/31
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Nekazaritza eta arrantza; Sailak
Testu legala
Ikusi da 2021eko abenduaren 15eko Agindua (2021eko abenduaren 30eko EHAA, 261. zk.), zeinaren bidez deialdia egiten baita 2022ko ekitaldirako «Landa-eremuen definizio teknikoa» azterlanean G4, G5 eta G6 gisa sailkatutako landa-eremuen ekonomiaren garapenerako eta ekonomia-dibertsifikaziorako laguntzak emateko.
Aintzat hartu da agindu horren hamargarren puntuan aurreikusitakoa, non xedatzen baita balorazio-batzorde bat eratuko dela aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko. Balorazio-batzordeak hiru kide izango ditu, landa-garapenaren arloko eskumena duen Zuzendaritzako hiru teknikari, alegia, Zuzendaritza horretako titularrak ebazpen bidez izendatuak. Ebazpenean zehaztuko da nor izango den batzordeko idazkaria eta nor batzordeburua.
Horrenbestez, honako hau
Lehenengoa. Balorazio-batzordea osatuko duten pertsonak izendatzea eta haren osaera jakinaraztea:
Batzordeburua:
Ibon Arbaiza Ugarte.
Batzordekideak:
Inma Lacalle Aberásturi, idazkaria ere izango dena.
Iker Ortega Ruiz.
Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan eta jende guztia jakinaren gainean egon dadin.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 21a.
Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,
JONE MIREN FERNÁNDEZ LANDA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Aldatutakoa: EBAZPENA, 2022ko maiatzaren 24koa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2022ko martxoaren 21eko Ebazpenean ezarritako balorazio-batzordearen osaera. Ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan G4, G5 eta G6 gisa sailkatutako landa-eremuen garapenerako eta dibertsifikazio ekonomikorako laguntzak emateko balorazio-batzordeko kideak izendatzen dira (Erein Pribatuak 2022).
- Ikus: AGINDUA, 2021eko abenduaren 15ekoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baita G4, G5 eta G6 sailkatutako landa-eremuetan ekonomia garatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzen 2022ko ekitaldiko deialdia, entitate pribatuei zuzendua (Erein Pribatuak).