Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2022ko maiatzaren 24koa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2022ko martxoaren 21eko Ebazpenean ezarritako balorazio-batzordearen osaera. Ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan G4, G5 eta G6 gisa sailkatutako landa-eremuen garapenerako eta dibertsifikazio ekonomikorako laguntzak emateko balorazio-batzordeko kideak izendatzen dira (Erein Pribatuak 2022).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 110
- Hurrenkera-zk.: 2538
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2022/05/24
- Argitaratze-data: 2022/06/08
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Nekazaritza eta arrantza; Sailak
Testu legala
2021eko abenduaren 15eko Aginduaren bidez (2021eko abenduaren 30eko EHAA, 261. zk.), «Landa Eremuen Definizio Teknikoa» azterlanaren arabera G4, G5 eta G6 gisa sailkatutako landa-eremuak garatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzen 2022ko ekitaldirako deialdia egin zen.
Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariaren 2022ko martxoaren 21eko Ebazpenaren bidez, deialdi-aginduaren hamargarren artikuluan xedatutakoa betez, balorazio-batzorde honetako kideak izendatu ziren: Euskal Autonomia Erkidegoan G4, G5 eta G6 gisa sailkatutako landa-eremuen garapenerako eta dibertsifikazio ekonomikorako laguntzak emateko balorazio-batzordea (Erein Pribatuak 2022). Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2022ko martxoaren 31n (65. zk.). Bat-batean balorazio-batzorde horren osaera aldatzeko premia sortu denez, eta hamargarren ebazpen-zatian xedatutakoarekin bat etorriz, hau
Lehenengoa. Iker Ortega Ruiz izendatzea balorazio-batzordeko kide eta idazkari, Inma Lacalle Aberasturiren ordez.
Bigarrena. David Gozalo García izendatzea balorazio-batzordeko kide.
Hirugarrena. Agindua ematea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, herritar guztiek jakin dezaten.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 24a.
Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,
JONE MIREN FERNÁNDEZ LANDA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Aldatzen du: EBAZPENA, 2022ko martxoaren 21ekoa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena, zeinaren bidez izendatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko G4, G5 eta G6 gisa sailkatutako landa-inguruneen garapenera eta ekonomia-dibertsifikaziora bideratutako laguntzak esleitzeko balorazio-batzordea osatuko duten pertsonak (Erein pribatuak 2022).
- Ikus: AGINDUA, 2021eko abenduaren 15ekoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baita G4, G5 eta G6 sailkatutako landa-eremuetan ekonomia garatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzen 2022ko ekitaldiko deialdia, entitate pribatuei zuzendua (Erein Pribatuak).