Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko ekainaren 9koa, Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendariarena, zeinaren bidez izendatzen baitira 2022rako natura-ondarea babesteari buruzko ezagutza sortzeko proiektuak egiten dituzten pertsona, elkarte, fundazio eta enpresentzako dirulaguntzen deialdiaren 14. artikuluaren esparruko Balorazio Batzordeko kideak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 120
  • Hurrenkera-zk.: 2836
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/06/09
  • Argitaratze-data: 2022/06/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Ingurumena; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Aztertu da Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko martxoaren 30eko Agindua, natura-ondarea babesteari buruzko ezagutza sortzeko proiektuak egiten dituzten pertsona, elkarte, fundazio eta enpresentzako dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezarri eta 2022rako deialdia egiten duena.

Agindu horren 14. artikuluan xedatzen denez, aurkeztutako eskabideak aztertu, ebaluatu eta hautatzeko, balorazio-batzorde bat eratuko da, eta honako hauek osatuko dute: Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendaria, zeina batzordeburua izango baita; Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzako hiru teknikari, Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendariak izendatuak, eta idazkaritza-zereginak adinez nagusiena den teknikariak beteko ditu.

Ebaluazio hori egiteko, natura-ondarearen kontserbazioan adituak diren teknikarien iritzia jaso ahal izango da.

Balorazio Batzordea izendatzeko ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ere argitaratuko da, aurkeztutako eskabideak baloratzen hasi aurretik.

Horiek horrela izanda, hau

Lehenengoa. Balorazio Batzordeko kideak izendatzea eta batzordearen osaera argitara ematea. Hauek izango dira Balorazio Batzordeko kideak:

Batzordeburua: Adolfo Uriarte Villalba (Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendaria).

Bokalak:

Marta Rozas Ormazabal (Natura Ondarearen Zerbitzuko arduraduna).

Juli醤 Collazo Vega (Natura Ondarearen Zerbitzuko teknikaria).

Maria Mercedes Anasagasti Echeita (Natura Ondarearen Zerbitzuko teknikaria).

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 9a.

Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendaria,

ADOLFO URIARTE VILLALBA.