Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko martxoaren 30ekoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez natura-ondarea babesteari buruzko ezagutza sortzeko proiektuak egiten dituzten pertsona, elkarte, fundazio eta enpresentzako dirulaguntzak arautzeko oinarriak ezarri eta laguntza horiek emateko deialdia egiten baita 2022. urterako.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 70
  • Hurrenkera-zk.: 1566
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/03/30
  • Argitaratze-data: 2022/04/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Ingurumena; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuaren 11.1 a) artikuluak xedatzen duenez, Euskal Autonomia Erkidegoak eskumena dauka ingurumen eta ekologia gaietan Estatuko oinarrizko legeria garatzeko eta Autonomia Erkidegoaren lurraldean betearazteko.

Aipatutako eskumena Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak gauzatzen du, halaxe xedatzen baitu Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien funtzioak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuak, 8. artikuluan.

Habitat naturalak eta basoko fauna eta flora zaintzeari buruzko Kontseiluaren 1992ko maiatzarean 21eko 92/43/EEE Zuzentarauak, biodibertsitatearen kontserbazioko helburuak betetzeko, ikerkuntza eta lan zientifikoak sustatzeko beharra adierazten du, habitat naturalak edo basoko fauna eta flora kontserbatzeko, eta horien kontserbazio-egoera zaintzeko. Antzeko helburuak ditu Hegazti basatiak babesteari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko azaroaren 30eko 2009/147/EE Zuzentarauak.

Ildo berean, Natura Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko 42/2007 Legeak ezartzen du administrazio publikoek dibertsitate biologikoarekin eta aipatu legearen helburuekin lotutako ikerkuntza-programak garatzea sustatuko dutela.

獴iodibertsitate Estrategia 2030era arte: natura gure bizitzetan berriz ezartzea [COM (2020) 380 azkena] izeneko EBren estrategiak ezagutza, hezkuntza eta gaitasunak hobetzeari buruzko 3.3.4 apartatuan adierazten duenez, biodibertsitatearen galeraren aurkako borrokak irizpide zientifiko sendoak izan behar ditu oinarritzat, eta ikerketan, berrikuntzan eta ezagutza-trukean inbertitzea funtsezkoa da daturik onenak lortzeko eta irtenbiderik onenak garatzeko. Neurri zehatzak aurreikusten ditu jarraipenari eta informazioari buruzko alderdiak hobetzeko, hala nola: biodibertsitateari buruzko epe luzeko ikerketa-plan estrategiko bat eta biodibertsitateari buruzko Ezagutza Zentro berri bat sortzea.

Euskal Autonomia Erkidegoan, 2016an onartutako 2030erako Euskadiko Biodibertsitate Estrategiak naturaren ezagutza eta kultura sustatzea ezartzen du bere lau helburuen artean, eta ekintza nagusietako bat, berriz, Euskadiko Naturari Buruzko Informazio Sistema sustatzea eta sendotzea izango da.

Bere alde batetik, 2014an onartutako 2020rako Euskal Autonomia Erkidegoko Geodibertsitate Estrategiak honako ekintza hau aurreikusten du: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren indarreko dirulaguntza lerroen artean geodibertsitatearen eta ondare geologikoaren azterketa sartzea.

Helburu horiek guztiak betetzeko asmoz, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak dirulaguntza lerro hau sustatzen du.

Dirulaguntza hau Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko martxoaren 17ko Aginduaren bidez onartutako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren 2021, 2022 eta 2023 ekitaldietarako webgunean argitaratutako Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren barruan jasota dago, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8.1 artikuluan xedatzen den bezala, eta arau horretan jasotako edukiaren arabera.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuak emandako eskumenen arabera, zenbait xedapenetan xedatutakoarekin bat etorriz -Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren VI. tituluan eta VII. tituluko III. kapituluan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren oinarrizko araudian, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuan eta laguntzei aplikatu beharreko gainerako xedapeneta-, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren 2022. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 11/2021 Legean aurrekontu-kreditu nahikoa dagoela, honako hau

Lehiaren prozeduraren bitartez dirulaguntzak emateko oinarriak ezartzeko helburua du agindu honek; laguntza horiek jaso ahalko dituzte 2022ko urtarrilaren 1etik 2023ko ekainaren 30era bitartean natura-ondarearen gaineko ezagutza hobetzeko, eta, hortaz, bere kontserbazioa sustatzeko azterlanak eta ikerketa-lanak egiten dituzten pertsona, elkarte, fundazio eta enpresek, Euskal Autonomia Erkidegoan egiten badituzte, betiere.

  1. Diruz lagungarriak izateko, proiektuen xedea natura-ondareari buruzko informazioa eta ezagutza hobetzeko ikerketa aplikatutako azterlan eta ikerketa-lanak egitea izan beharko da; zehazki, gai hauei buruzkoak izan beharko dute:

    1. Natura 2000 Sarea. Natura 2000 Sareko espazioak (Kontserbazio Bereziko Eremuak eta Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuak) izendatzeko dekretuetan zein bertako kontserbazio neurriak onartzeko dekretuetan aurreikusitako azterketak eta lanak.

    2. Natura 2000 Sarearen barruko zein kanpoko Batasuneko intereseko edo eskualde mailako intereseko habitat naturalen eta erdinaturalen gaineko azterketak eta lanak, betiere habitaten kontserbazio egoera hobetzeko baliagarriak direnak, lehentasuna emanez kontserbazio-egoera txarra edo ezezaguna dutenei.

    3. Mehatxatutako basaflora eta basafaunako espezieei buruzko azterlanak eta lanak, bai erkidego-mailan, bai autonomia-erkidegoan, erreferentziatzat hartuta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko azaroaren 30eko 2009/147/EE Zuzentarauaren I. eta II. eranskinak Basa-hegaztiak kontserbatzeari buruzkoa eta Kontseiluaren 1992ko maiatzaren 21eko 92/43/EEE Zuzentarauaren II. eta IV. eranskinak h醔itat naturalak, eta basoko fauna eta landaredia kontserbatzeari buruzkoa, eta Basoko zein Itsasoko Faunaren eta Landarediaren Espezie Mehatxatuen Euskal Katalogoko EP eta VU kategoriei buruzkoa, eta lehentasuna emanez kontserbazio-egoera txarra edo ezezaguna dutenei.

      1. Gutxi aztertuta dauden edo informazioa dagoeneko zaharkituta duten taxonen gaineko datu primarioak (banaketa) lortzeko azterketak. Informazio kartografikoa eman beharko da.

      2. c) atal honetako katalogo eta zerrendetan katalogatutako basoko fauna eta flora espezieen kontserbazio-egoerari, kalteberatasunari edo/eta arrisku-mailari buruzko azterketak, Erkidegoan edo estatuan onartutako metodologiak aplikatua.

    4. Natura-ondareko beste elementu batzuk.

      1. Natura 2000 Sarearen koherentzia eta konektibitate ekologikoa lurralde guztian hobetzeko osagaiei buruzko azterketak eta lanak: natura-ondarearen eta paisaiaren elementuak, ibai tarteak, habiten zatiketa, espezieen populazio dinamika eta leheneratze ekologikoa.

      2. Hezeguneei eta beste ekosistema urtar batzuei buruzko azterketak eta lanak: ekosistema urtarrak kudeatzeko oinarriak, men eginez Natura 2000 Sareari lotutako kontserbazio-irizpideei, bai eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000ko urriaren 23ko 2000/60/EE Zuzentarauari lotutako kontserbazio-irizpideei ere (zuzentarau horren bidez, ur-politikaren arloko Erkidegoaren jarduera-esparrua ezartzen da).

      3. Espezie exotiko inbaditzaileen datu primarioak (banaketa) lortzeko azterketak. Informazio kartografikoa eman beharko da.

      4. Flora exotiko inbaditzaileko espezieentzako kontrol-metodoen proposamenak.

      5. Natura-ondareko datu-bilketako metodologiak zehazteko eta harmonizatzeko azterlanak: biodibertsitatea eta geodibertsitatea.

      6. Ekosistemen, flora eta fauna basatiko espezieen ekologiaren eta prozesu geologikoen funtzionamenduaren ulermena eta hedapena errazten duten ikerketa-proiektuak (ereduen sorkuntza, joeren analisia, adierazleak).

      7. Ekosistemak, habitatak edo interes geologikoko lekuak leheneratzeko jarraibideak eta irizpideak zehazteko azterlanak.

  2. Dagoeneko Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzak eskuragarri duen natura-ondareari buruzko informazioa edo ezagutza sortzea planteatzen duten lanak edo azterlanak ezin izango dira diruz lagundu, baldin eta proposamenak ez badu berariaz eta behar bezala justifikatzen eskuragarri dagoen informazioa edo ezagutza hobetu dela.

Natura-ondarea babesteari buruzko ezagutza sortzeko proiektuak egiten dituzten pertsona, elkarte, fundazio eta enpresentzako dirulaguntza-deialdi honetarako aurrekontu-zuzkidura, guztira, ehun eta laurogei mila (180.000) eurokoa izango da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko 2022rako aurrekontu orokorretatik aterako da. Aurrekontu-zuzkidura honela banakatuko da:

Laurogeita hamar mila (90.000) euro 2022ko ekitaldirako.

Laurogeita hamar mila (90.000) euro 2023ko ekitaldirako.

  1. Agindu honetan aurreikusitako dirulaguntzak bateragarriak izango dira funts publiko zein pribatuen kontura helburu bererako eman daitezkeen beste dirulaguntzekin. Ondorengo apartatuan xedatutakoa salbuespena izango da.

  2. Agindu honetan aurreikusitako dirulaguntzak ez dira bateragarriak izango Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko aurrekontuaren kontura eta azterlan edo ikerketa-lan bererako emandako beste dirulaguntza edo laguntza batzuekin, izan dirulaguntza izenduna, zuzena edo ingurumenaren arloko dirulaguntzen aginduen babesean emandako beste edozein laguntza. Zehazki, bateraezintasun horiek honako hauei eragiten diete: irabazi-asmorik gabeko elkarteei ingurumen-boluntariotzako jardueretarako ematen zaizkien dirulaguntzak, eta udalei, mankomunitateei, kontzejuei eta udalerria baino eremu txikiagoko beste edozein toki-erakunderi, kuadrillei, eskualdeei, metropoli-eremuei, toki-erakunde autonomoei, toki-garapeneko agentziei, tokiko enpresa-erakunde publikoei, toki-partzuergoei eta tokiko fundazio publikoei ematen zaizkien dirulaguntzak, betiere natura-garapen iraunkorra sustatzen duten ekintzak egiten badituzte.

  3. Laguntzen zenbateko osoak ezin izango du eragin proiektua gainfinantzatuta egotea. Holakorik gertatuz gero, gaindikinari dagokion zenbatekoa gutxituko zaio deialdi honetan emandako laguntzari.

  1. Agindu honetan aurreikusitako dirulaguntzen onuradun izan ahalko dira izaera pribatuko edozein pertsona fisiko edo juridiko, baldin eta pertsona horrek natura edo natura-ondarea babesten edo aztertzen badu, edo, helburu horri lotutako esperientzietan ibilbide egiaztagarria badu, irabazi-asmoekin edo irabazi-asmorik gabe, eta beren ekintza-eremua Euskal Autonomia Erkidegoa bada.

    Laguntza-araubide honen eremutik kanpo geratzen dira toki-erakundeak, erakunde autonomoak, zuzenbide pribatuko erakunde publikoak eta sozietate publikoak, bai eta sektore publikoko beste erakunde batzuk ere, hala nola fundazioak edo partzuergo publikoak.

    Pertsona juridiko hartzaileek legez eratuta eta dagokien erregistroetan inskribatuta egon beharko dute, urte bateko antzinatasunarekin, gutxienez, agindu hau argitaratzen den eguna aintzat hartuta.

  2. Agindu honetan aurreikusitako dirulaguntzen onuradun izan daitezke boluntariotzako erakundeak, baldin eta Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorrean behar bezala inskribatuta badaude, Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorraren funtzionamendu-araudia onartzen duen eta Boluntariotzari buruzko zenbait alderdi arautzen dituen irailaren 1eko 169/2000 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz.

  3. Agindu honetan aurreikusitako dirulaguntzen erakunde onuradun izan daitezke Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legean ezarritako baldintzak betetzen dituzten fundazioak. Gainera, ez dute egon behar lege horren lehenengo xedapen iragankorrean aurreikusitako kasuan.

  4. Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak eskatzeko, pertsona, elkarte, fundazio eta enpresek ezin izango dute dirulaguntza eskuratu:

    1. Laguntza publikoak jasotzea eragozten dioten zehapen penalik edo administrazio-zehapenik dutenek, ezta horretarako legezko inolako debekurik dutenek ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean xedatutakoarekin bat.

    2. Ingurumen-legedia ez betetzetik eratorritako falta astun edo oso astunengatik zigortutakoek, beharrezko zuzenketa-neurriak egikaritu eta dagokion zehapena ordaindu arte.

    3. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13.2 eta 3. artikuluan aurreikusten diren egoeraren baten eraginpean daudenek.

    4. DLOren 13.2 eta 3 artikuluan aurreikusitako egoeraren batean dauden beste enpresa batzuen jarraipena edo deribazioa direnean, transformazio, bat-egite edo ondorengotza bidez.

      Gorabehera horiek gertatzen diren ala ez erabakitzeko, aintzat hartuko da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 4. apartatutik 6.era bitartean ezarritakoa, eta gorabehera bakoitzerako ezarritako muga izango dute.

  1. Diruz lagundu daitezkeen gastu ordaindutzat joko dira diruz lagundutako proiektuak gauzatzeko zalantzarik gabe beharrezkoak diren eta agindu honen 17. artikuluan ezarritako epean justifikatzen diren gastu guztiak.

    Diruz lagundu daitezkeen gastuak behar bezala baloratzeko, gastu horiek behar bezala zehaztuta egon beharko dute proiektuaren/azterlanaren fitxa teknikoan eta proiektuaren jarduera bakoitzerako eta gastu mota bakoitzerako banakatuta.

  2. Jarraian zerrendatzen diren gastuak adierazitako ehunekoetan baino ez dira diruz lagunduko:

    1. Langile-gastuak: kontzeptu honetan sartu beharko dira azterlanari edo proiektuari lotutako lan-denborako dedikaziotik eratorritako gastu guztiak.

      Erakunde onuraduneko langileek sortutakoak soilik jotzen dira halakotzat, langileak plantillakoak nahiz proiektua gauzatzeko berariaz kontratatutakoak izan; gastuok, betiere, nominen edo lan-kontratuen bidez justifikatu beharko dira, edo fakturen bidez langile autonomoen kasuan.

      Langile-gastuak proiektuaren gastu osoaren % 45era arte lagundu ahal izango dira diruz. Proiektuaren koordinazio eta zuzendaritzako gastuak ezingo dira emandako dirulaguntzaren % 10 baino handiagoak izan.

    2. Inbertsioak: informatika-ekipamenduak edo beste aktibo finko batzuk erosteari dagozkien gastuak joko dira halakotzat.

      Inbertsioak proiektuaren gastu osoaren % 25era arte lagundu ahal izango dira diruz.

      Ezingo dira diruz lagundu, baldin eta dirulaguntzen programa honen azken 3 deialdietan diruz lagundu badira.

    3. Gastu orokorrak: halakotzat hartuko dira erakunde onuradunaren egiturak egindakoak, proiektua gauzatzeko asmoz (telefonoa, elektrizitatea, posta, fotokopiak, etab.).

      Gastu orokorrak proiektuaren gastu osoaren % 3ra arte lagundu ahal izango dira diruz. Ez da beharrezkoa gastu horiek justifikatzea.

    4. Jardunaldi, mintegi, kongresu eta antzekoetara joatea: kontzeptu horrengatik gehienez 600 euroko dirulaguntza jaso ahal izango da.

  3. Beste gastu batzuk: halakotzat joko dira dietei eta lekualdatzeei dagozkienak, bai eta, beren izaera dela eta, a), b), c) eta d) apartatuetan justifikatu ezin diren gastuak.

  4. Ez dira inola ere diruz laguntzeko moduko gastutzat hartuko zeharkako zergak, baldin eta berreskuratu edo konpentsatu badaitezke, ezta errentaren gaineko zerga pertsonalak ere. Kasu honetan, proiektuaren aurrekontuak zerga-oinarria baino ez du jaso behar.

  5. Diruz lagundu daitezkeen gastuei Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 31. artikulua aplikatuko zaie.

  1. Pertsona hartzaileek gehienez bi proiektu aurkeztu ahal izango dituzte, helburu edo helburu desberdinak izango dituztenak.

  2. Bi proiektu baino gehiago aurkezten dituzten elkarte, erakunde pribatu, boluntariotzako erakunde eta fundazioei, Balorazio Batzordeak Egoitza Elektronikoan aurkeztutako lehen bi eskabideak bakarrik baloratuko dizkie.

  3. Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzak ofizioz egiaztatuko du dirulaguntza eskatzen duen pertsonak ez duela jasotzen deialdi honen helburu bereko edo haren zati bat edo batzuk egiteko dirulaguntzarik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren aurrekontu-zuzkiduren kargura.

Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 6. artikuluan ezarritakoarekin bat onartutako aurrekontuaren % 80 izango da, eta, proiektu bakoitzerako, ezingo du gainditu 20.000 euroko kopurua.

  1. Pertsona eskatzaileek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela egiaztatzeko aurkeztutako dokumentazioa automatikoki egiaztatuko du, behar beste aldiz, organo kudeatzaileak, eta horretarako ez du eskatzaileen baimenik beharko, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren aldaketa aplikatuz. Interesdunek Nafarroako Ogasunean ordaintzen badituzte zergak, zerga-betebeharrak egunean dituztela egiaztatzen duen egiaztagiria aurkeztu beharko dute. Pertsona eskatzaileak modu arrazoituan egin ahal izango du aurka, eta, kasu horretan, ziurtagiria aurkeztu beharko du, Dirulaguntzei buruzko Erregelamendu Orokorraren 22. artikuluan aurreikusitako moduan.

  2. Eskabideek honako aukera hau jaso beharko dute: dirulaguntzak eskatzen dituen pertsonak esanbidez adieraztea aurkakotasuna ematen diola organo kudeatzaileari gainerako datuak edo dokumentuak lortu edo egiaztatzeko, bazter utzi gabe Administrazio Publikoak esleituta dauzkan egiaztatze-, kontrol- edo ikuskatze-ahalmenak.

  3. Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak xedatzen duenez, honako betekizun hauek egiaztatuko dira eskabidearekin batera aurkeztuko den erantzukizunpeko adierazpen baten bidez:

    1. Pertsonak jakinaraztea ea eskatu den helburu berarekin beste edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribatuk emandako dirulaguntzarik, laguntzarik, sarrerarik edo baliabiderik eta, hala bada, ea eskuratu den. Pertsona fisikoek eta enpresek 玬inimis motako dirulaguntzei buruzko adierazpena inprimakia aurkeztu beharko dute, 2020., 2021. Eta 2022. Urteetarako, nahiz eta laguntzarik jaso ez, Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 EE Erregelamenduaren 6.1 artikuluaren arabera.

    2. Eskatzaileak ez duela dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko ezgaitzen duen legezko debekurik, ezta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik gertatu direnak ere.

    3. Pertsona onuradunak ez duela Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 3. artikuluan jasotako debeku hauetako bat ere:

      1. Epai irmo baten bidez dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzera kondenatuak izatea, edo delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.

      2. Borondatezko konkurtsoa deklaratzeko eskaera egin izana, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jo izana, konkurtsoan deklaratuta egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren pean egotea edo desgaituta egotea Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoa kalifikatzeko epaian ezarritako desgaikuntza-aldia amaitu gabe.

      3. Errudun deklaratutako kausaren batengatik, Administrazioarekin egindako edozein kontraturen suntsiarazpen irmoa eragin izana.

      4. Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateetako administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak Estatuko Administrazio Orokorreko goi-karguan aritzea arautzen duen martxoaren 30eko 3/2015 Legean, Herri Administrazioen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean eta Hauteskunde Lege Organikoan (1985eko ekainaren 19koan) edo Hauteskunde Lege Organikoan (ekainaren 5ekoan) ezarritako hautapenezko karguetan sartuta egotea.

      5. Europako Batzordeak laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela erabaki ondoren, pertsona edo erakunde eskatzaileak ez du laguntzak berreskuratzeko agindu bat bete beharko.

      6. Zerga-egoitza erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean izatea.

      7. Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak egunean ez izatea, erregelamendu bidez zehaztutako moduan.

      8. Ebazpen irmo baten bidez zehatua izatea, eta lege honen edo hala ezartzen duten beste lege batzuen arabera dirulaguntzak lortzeko aukera galtzea.

  4. Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua aplikatuz, eskabidean jasotako erantzukizunpeko adierazpen baten bidez, honako baldintza hauek egiaztatuko dira:

    1. Pertsona eskatzailea boluntariotzako erakunde bat den kasuetan, Boluntariotza Erakundeen Errolda Orokorrean izena emanda egotearen ziurtagiria, Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorraren funtzionamendu-araudia onartu eta Boluntariotzari buruzko zenbait alderdi arautzen dituen irailaren 1eko 169/2000 Dekretuan horren inguruan ezarritakoaren arabera.

    2. Elkarteek edo beste erakunde batzuek natura-ondarea babestearekin edo aztertzearekin lotutako esperientzietan izan duten ibilbidea egiaztatzeko, erakundeak onartutako jardueren 2021. urteko memoria aurkeztu beharko da, eta Sailak beharrezko dokumentazio osagarria eskatu ahal izango du, egoki baderitzo.

  5. Pertsona eskatzaileak adieraziko du egiazkoak direla eskaeran eta harekin batera aurkeztutako dokumentuetan agertzen diren datuak, eta betetzen dituela dirulaguntza jasotzeko indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak.

  1. Eskabideak aurkezteko epea 30 egun baliodunekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

  2. Eskabideak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan: (https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1016206).

    Helbide horretan eskuratu ahal izango dira eskabide-orria, eta eskabideak telematikoki aurkezteko eta justifikatzeko informazioa ere.

  3. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan identifikaziorako eta sinadura elektronikorako onartzen diren bitartekoak honako helbide honetan daude eskuragarri: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

  4. Elektronikoki izapidetu ahal izango da, ordezkari baten bidez. Horretarako, ordezkaritza Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren ahalordetzeen erregistro elektronikoan inskribatu ahal izango da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak Ordezkaritza beste persona bati eman behar zaionean jardun dezan, ordezkaritza justifikatu beharko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. eta 6. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

  5. Eskabidearen ondorengo izapideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren egoitza elektronikoko 玁ire karpeta籸en bidez egin eta jakinaraziko dira, https://euskadi.eus/nirekarpeta.

  6. Pertsona eskatzaileak euskaraz edo gaztelaniaz aurkez ditzake eskabidea eta dokumentazioa, aukeran. Era berean, prozedura osoan, eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legeak, Euskararen Erabilera Normalizatzekoak, 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan xedatutakoari jarraituz.

  7. Emandako datuak Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren eta aplikatuko beharreko gainerako araudiaren arabera tratatuko dira.

    Emandako datuen arduraduna Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritza da, eta zuzendaritza horretan gauzatuko dira datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak; horretarako, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Zerbitzu Zuzendaritzara jo beharko da (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Eskabide guztiekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira nahitaez, erakunde eskatzailearen eta egin beharreko jardueraren ezaugarriekin bat etorriz:

  1. 獷skabidea formularioa, agindu honen 15. artikuluko balorazio-irizpideak behar bezala aplikatzeko behar besteko xehetasun-mailarekin.

  2. 玃roiektuaren/azterketaren fitxa teknikoa inprimakia, aurrekontua barne, 15. artikuluko balorazio-irizpideak behar bezala aplikatu ahal.

  3. Formularioa betetzeko, biodibertsitateari buruzko ezagutza sortzeko proiektuak eta horien egiaztapen-zerrenda diseinatzeko gida ere erabili behar da, hemen eskuragarri: https://www.euskadi.eus/dokumentazioa/2019/biodibertsitateari-buruzko-ezagutza-sortzeko-proiektuak-diseinatzeko-gida/web01-a2ingdib/eu/

  4. Proiektua basa-espezieen jarraipenerako programa bat bada, kontuan hartu beharko da Espezieen jarraipen-programak diseinatzeko gida eta proiektuari aplikatutako egiaztapen-fitxa bete beharko da. Hemen eskuragarriak: https://www.euskadi.eus/dokumentazioa/2021/espezieen-jarraipenerako-programak-diseinatzeko-gida/web01-a2ingdib/eu/

  5. Pertsona eskatzaileak onartutako jarduerei buruzko memoria, dirulaguntzaren deialdiaren aurreko urteari dagokiona.

  6. Pertsona eskatzailea boluntariotzako erakunde bat baldin bada, Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorrean inskribatuta ote dagoen automatikoki egiaztatzea posiblea ez balitz, hori agiri bidez egiaztatuko da, dagokion erregistroak emandako egiaztagiriaren bidez.

  7. Pertsona eskatzaileak onura publikoko elkartearen izaera juridikoa badu, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean, ekitaldia amaitu eta sei hilabeteko epean, aurreko ekitaldiko urteko kontuak eta ekitaldi horretan egindako jardueren memoria deskribatzailea aurkeztu izanaren egiaztagiria. Egiaztapena egitea ezinezkoa balitz, interesdunari berari eskatuko zaio baldintzok betetzen dituela agiri bidez egiazta dezala, dagokion erregistroak emandako egiaztagiriaren bidez.

  8. Pertsona eskatzaileak fundazioaren izaera juridikoa badu, urteko azken kontuak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan aurkeztu izanaren agiri bidezko egiaztapena, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 33. artikuluan aurreikusitako kasuetan, urteko kontuen kanpo-auditoretzaren txostena Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzan aurkeztu izanaren agiri bidezko egiaztapena. Egiaztapena egitea ezinezkoa balitz, interesdunari berari eskatuko zaio baldintzok betetzen dituela agiri bidez egiazta dezala, dagokion erregistroak emandako egiaztagiriaren bidez.

  1. Dirulaguntzaren eskabideak ez baditu betetzen aurreko artikuluan eskatutako baldintzak eta aplikatzekoa den legeria espezifikoak salbuetsitakoak, interesdunari eskatuko zaio hamar egun balioduneko epe luzaezinean akatsa zuzentzeko edo nahitaezko agiriak aurkezteko, eta adieraziko zaio, hala egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, deialdia ebazteko eskumena duen organoak horretarako ebazpena eman ondoren.

  2. Eskabidea aurrez aurre aurkezten bada, bitarteko elektronikoen bidez egin behar duenak eskaera zuzentzeko eskatuko dio eskatzaileari, modu elektronikoan aurkeztuta. Ondorio horietarako, eskabidea aurkezteko datatzat hartuko da bide horretatik benetan egin den eguna.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzako Natura Ondare eta Klima Aldaketa zuzendariari dagokio deialdi honetan jasotako laguntzak kudeatzeko eginkizunak betetzea.

  1. Aurkezturiko eskabideak aztertzeko, ebaluatzeko eta aukeratzeko, balorazio-batzorde bat osatuko da, eta honako kide hauek izango ditu:

    1. Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendaria, presidente lanak beteko dituena.

    2. Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzako hiru teknikari, Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendariak izendatuko dituenak. Zerbitzuan antzinakotasun handiena duen pertsonak beteko ditu idazkari lanak.

    3. Proposamenak ebaluatzeko, natura-ondarearen kontserbazioan diharduten beste teknikari edota aditu batzuen iritzia jaso ahal izango da.

  2. Balorazio Batzordea izendatzeko ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, aurkeztutako eskabideak baloratzen hasi aurretik.

  3. Balorazio Batzordeak Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordeari helaraziko dio ebazpen-proposamena, agindu honen 15. artikuluan adierazitako esleipen-irizpideekin eta aurrekontu-mugekin bat etorriz. Proposamen horretan, honako hauek zehaztuko dira, arrazoiak emanez: dirulaguntza jaso dezaketen proiektuak, dirulaguntzaren zenbatekoa, diruz lagundu ezin diren proiektuak, ukatutako eskabideak, ukatzeko arrazoiak eta ebazpena behar duen beste edozein gorabehera.

  4. Ebazpen-proposamenak honako hauek jasoko ditu: erakunde onuradunen zerrenda, diruz lagundutako proiektuen identifikazioa, lortutako puntuazioa eta esleitutako zenbatekoak. Era berean, ebazpen-proposamenean ordezko erakunde eskatzaileen zerrenda jasoko da, erakunde onuradunek uko egiten badiete ere. Ordezko erakunde eskatzaileei dagokienez, proiektuak identifikatuko dira eta dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa adieraziko da.

  1. Agindu honetan jasotako dirulaguntzak 2.1 artikuluan jasotako moduan esleituko dira, norgehiagoka-prozeduraren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 51.4 artikuluarekin bat etorriz.

    Artikulu honetako 2. paragrafoan ezarritako irizpideei jarraiki eta artikulu honetako 3. paragrafoan aurreikusitako puntu gehigarriak batu aurretik ebaluazio-organoak egiten duen balorazio-fasean gutxienez 60 puntu lortzen dituzten proiektuak bakarrik lagunduko dira diruz.

    Eskatutako gutxieneko puntuazioa lortzen duten proiektuen lehentasun-hurrenkerak ez du ekarriko diruz lagundutako proiektu bakoitzeko jaso beharreko zenbatekoa handitzea. Irizpide hori kontuan hartuko da, soilik, balorazio-fasean eskatutako gutxieneko puntuazioa lortzen duten proiektu guztietarako aurrekontu-zuzkidurarik ez badago; lehenik eta behin, puntuazio handiena lortu duten proiektuei emango zaie dirulaguntza.

  2. Aurkeztutako proiektuak baremo honen arabera balioetsiko dira:

    1. Azterlanak zer neurritan egokitzen diren agindu honetako 2.1 artikuluan zerrendatutako gaietara; 40 puntu lortu ahalko dira, gehienez, honela zatikatuta:

    1. ataleko gaiak, gehienez 40 puntu.

    2. ataleko gaiak, gehienez 25 puntu.

    3. ataleko gaiak, gehienez 25 puntu.

    1. eta c) ataletako gaiak honela lehenetsiko dira:

      Kontserbazio-egoera desegokia/txarra; txarra/txarra edo ezezaguna; gehienez 25 puntu.

      Kontserbazio-egoera aldekoa; gehienez 20 puntu.

    1. ataleko gaiak, gehienez 15 puntu.

    1. Proposamenaren kalitate teknikoa, gehienez 40 puntu, honela banakatuta:

      Zer neurritan egokitzen den proiektuaren fitxa teknikora, gehienez 15 puntu.

      Zer neurritan egokitzen den biodibertsitateari buruzko ezagutza sortzeko proiektuak diseinatzeko gidaren arabera, gehienez 10 puntu.

      Zer neurritan egokitzen diren Euskadiko Naturari buruzko Informazio Sistemaren (ENIS) parametro eta edukietara, eta entregagaiak (https://www.euskadi.eus/informazioa/nola-bidali-informazioa-euskadiko-naturari-buruzko-informazio-sisteman-sartzeko/web01-a2ingdib/eu/), gehienez 15 puntu.

    2. Zer neurritan egokitzen den aurrekontua proiektuaren edo azterketaren ekintzetara eta gastu-tipologiara, proiektu/azterlanaren aurrekontua fitxaren banakapena aintzat hartuta, gehienez 20 puntu.

    3. Lanean parte hartzen duten erakunde eta pertsonek zer-nolako gaitasuna, eskarmentua eta curriculuma duten azken 10 urteetan proposatutako azterlanaren antzeko jardueretan, gehienez 10 puntu.

    4. Proiektuak deialdi honetan dirulaguntza jaso dezaketen beste proiektu batzuekin duen koordinazio-maila, edo horiekin koordinatzeko gaitasuna; edo aurreko faseetan egin diren azterlan eta proiektuak garatzeko gaitasuna dirulaguntza-programa honen azken 5 deialdietatik, gehienez 10 puntu.

  3. Euskaraz egiten diren proiektuen eta horiei lotutako entregagaien balorazioari (gehienez 5 puntu) eta/edo irabazi-asmorik gabeko erakundeek egindakoei (5 puntu) 10 puntu emango zaizkie gehienez.

  1. Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak emateko ebazpena Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordeak emango du, ebaluazio-organoak egindako proposamen arrazoitua ikusita, eta gehienez ere sei hilabeteko epean jakinaraziko da, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

    Ebazpen hori jakinarazpen telematiko bidez jakinaraziko zaie interesdunei, Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuaren arabera.

    Adierazitako epea igarota, ez bada jakinarazpenik egin EONALTBren 51.9 artikuluan xedatutakoaren arabera, eskabideak ezetsi egin direla ulertu beharko da, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1.a) artikuluan jasotakoaren ondorioetarako; nolanahi ere, administrazioak bete beharko du lege horrek ezartzen dion ebazteko betebeharra.

    Agindu honetan aurreikusitako laguntzak erakunde onuradunei emateko eta, hala badagokio, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da amaituta egotea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari diren itzulketa- edo zehapen-prozedura guztiak.

  2. Ebazpenak, alde batetik, emandako dirulaguntzak zehaztuko ditu, erakunde onuraduna, finantzatutako proiektua eta emandako zenbatekoa adierazita, urteka banakatuta; ondoren, ordezkapenen zerrenda agertuko da, izaera hori jasota, eta balorazio-fasean lortutako puntuazioaren beheranzko hurrenkerari jarraituz ordenatuta, entitatea, proiektua eta gehieneko zenbatekoa adierazita, bai eta ukatutako eskabideak ere, ukatzeko edo baztertzeko arrazoia adierazita.

  3. Aurreko paragrafoek aipatzen duten ebazpenak ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote interesdunek Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, jakinarazpena espresuki ematen bada, jakinarazpena eman eta hurrengo egunetik aurrera, eta, bestela, balizko egintza eman eta hurrengo egunetik aurrera, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz. Dena den, jendeak horren berri izan dezan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da pertsona onuradunen zerrenda, eman zaien dirulaguntzaren zenbatekoa eta finantzatutako inbertsio-proiektua adierazita.

  1. Pertsona onuradunek 2023ko uztailaren 31 baino lehen justifikatu beharko dute diruz lagundutako ekintza.

  2. Dirulaguntza justifikatzeko, pertsonak onuradunek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, bitarteko elektronikoen bidez, 玁ire karpeta atalean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren egoitza elektronikoan (https://euskadi.eus/nirekarpeta):

    1. Diruz lagundutako ekintzak gauzatu direla azaltzen duen deskripzio-memoria. Han zehaztuko da zein diren jardueraren ezaugarri nagusiak, zenbateraino bete diren jardunaren helburuak eta sortutako entregagaiak.

    2. 獷xekuzioaren memoria inprimakia.

    3. Dirulaguntza hau aplikatzetik sortzen diren lanen ondoriozko dokumentuak, materialak eta datu-baseak emateko unean, 獻ngurumenari buruzko informazioa tratatzeari eta entregatzeari buruzko argibideak agirietan ezarritakoa kontuan hartu beharko da. Agiriak https://www.euskadi.eus/informazioa/ingurumenari-buruzko-informazioa-bidaltzeko-jarraibideak/web01-s2ing/eu/ atarian daude eskuragarri.

    4. Aurrekontuan jasotako gastua benetan egin dela egiaztatzen duten fakturak eta ordainagiriak.

    5. Diru-sarreren eta gastuen zerrenda, betiere zehaztuz, hala badagokio, beste dirulaguntza, laguntza edo diru-sarrera batzuk jaso direla helburu bererako; horrez gain, eta hala badagokio, adieraziko da BEZa diruz laguntzeko modukoa den ala ez (eskabidea aurkeztu den diruz laguntzeko moduko programei dagokienez). 獴alantze ekonomikoa eta gastuen justifikazioa inprimakia.

  3. Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzak, aurkeztutako emaitzetan eta egiaztapenetan eta dokumentazioan oinarrituz, dirulaguntzaren likidazioa egingo du, Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendariak emandako ebazpen baten bidez.

  4. Diruz lagundutako jarduera egiteko eta amaitzeko epeari dagokionez, erakunde onuradunaren borondatearekin zerikusirik ez duten kausak daudenean (behar bezala justifikatuta), erakunde horrek hasiera batean aurreikusitako epeak 3 hilabetez luzatzeko eskatu ahal izango du, ezarritako egikaritze-epea amaitu baino hilabete lehenago gutxienez, diruz lagundutako jarduera egiteko.

    Ez da epeak luzatzeko arrazoi justifikatua izango onuradunek kontratazio-prozedurak hasteko atzerapenak izatea.

    Epea luzatzea Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen ebazpen bidez onartu beharko da.

  1. Emandako dirulaguntzak zatituta ordainduko dira, zehazki, bi ordainketa eginez. Honela egingo dira ordainketak:

    1. Lehenengoa, emandako dirulaguntzaren zenbatekoaren % 50ekoa, agindu honen 19.a) artikuluan adierazitako epean, dirulaguntzari berariaz uko egin ez bazaio.

    2. Gainerako zenbatekoa 2023an ordainduko da, pertsona onuradunak diruz lagundutako jarduerak eta jardueron kostuak egiaztatzeko agiriak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko Saileko Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzako Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzari aurkeztu eta gero, baita sortutako dokumentazioa entregatu eta gero ere, betiere aurreko artikuluan ezarritakoaren arabera.

      Dirulaguntzak ordaintzeko, amaituta egon beharko du itzultze- edo zehapen-prozedura orok, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako antzeko dirulaguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetze-aldian badaude. Era berean, ezinbestekoa izango da zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

      Ez da inolako ordainketarik egingo onuradunak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ez baditu, edo itzulketa-ebazpen bidez zordun bada.

  2. Administrazioak dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, erakunde onuradunak Eusko Jaurlaritzaren hirugarrenen erregistro elektronikoan agertu beharko du. Alta emateko edo hirugarren interesdunaren datuak aldatzeko, Eusko Jaurlaritzak emandako Hirugarrenen Erregistro elektronikora jo beharko duzu, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/hirugarrenak

Artikulu hauetan xedatutako betebeharrak bete beharko dituzte agindu honetan araututako dirulaguntzen pertsona onuradunek: Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.2 artikulua, eta dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. eta 46. artikuluak. Zehazki, betebehar hauek bete beharko dituzte:

  1. Emandako dirulaguntza onartzea, eta horrek agindu honetan aipatutako baldintza eta arau guztiak onartzea dakar. Dirulaguntza esleitu izana jakinarazten duen komunikazioa jaso eta 10 eguneko epearen barruan, dirulaguntzaren onuradunak berariaz eta idatziz hari uko egiten ez badio, dirulaguntza onartu duela ulertuko da.

  2. Dirulaguntza zertarako eman den, xede horretarako erabiltzea.

  3. Diruz lagundutako jarduketak eskabideen hitzartutako egunean eta 2023ko ekainaren 30a baino lehen amaitzea.

  4. Dokumentu, argitalpen, prentsa-komunikazio, liburuxka eta, oro har, publizitate guztietan berariaz adierazi behar da gauzatutako jarduerak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak diruz lagundu dituela.

    Jardunari zabalkundea emateko kartel eta materialetan, eta, zehazki, diruz lagundutako lan, ibilgailu edo ekipamenduetan, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren logotipoak agertu beharko dira, Eusko Jaurlaritzaren erakunde-nortasunaren eskuliburuan xedatutakoaren arabera (https://www.euskadi.eus/erakunde-ikurrak-eta-nortasuna/web01-s1ezaleh/eu/), eta, halaber, sail horren babesa aipatuko da.

  5. Proiektuen emaitzak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren euskarri elektronikoen bitartez hedatzea. Hori dela eta, ingurumen informazioaren tratamendu eta entregari buruzko jarraibideen arabera aurkeztu beharko dira agiri guztiak, honako estekan zehaztu bezala: https://www.euskadi.eus/informazioa/nola-bidali-informazioa-euskadiko-naturari-buruzko-informazio-sisteman-sartzeko/web01-s2ing/eu/ Informazioan sortutako agiriez gain, erakunde onuradunek proiektuaren laburpen bat ere aurkeztu beharko dute.

  6. Lortutako lehen mailako datuak Euskadiko Naturari buruzko Informazio Sisteman (INSN) sartu beharko dira oso-osorik.

  7. Azterlan eta argitalpenek berdintasun- eta genero-ikuspuntuak barneratu beharko dituzte, eta, jardueretarako publizitatea edo material didaktikoak baliatzen badituzte, ez dute hizkuntza edo irudi sexistarik erabiliko hedapen-euskarrietan, hala agintzen baitu Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legeak 3. artikuluan. Halaber, sortzen dituzten agirietan, hizkera inklusiboa erabiliko da.

  8. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari lagatzea, dohainik eta ez modu esklusiboan, aurkeztutako dokumentuetan biltzen den informazio teknikoa eta grafikoa, sail horrek erabiltzeko eta haren informazio-sistemetan sartzeko, baita informazio hori hedatzeko eta/edo argitaratzeko bibliografia-arloko, ikus-entzunezkoen arloko, informatika-arloko edo teknikaren erabilerak ahalbidetzen duen edozein baliabide eta formatutan. Nolanahi ere, egile-eskubideak beti errespetatuko dira, apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege Dekretuak, Jabetza Intelektualaren Legearen testu bategina onartzen duenak, xedatutakoaren arabera.

  9. Aurkeztutako dokumentuen bertsio osoa entregatzea, eta adieraztea bertsio horien zein atal egon daitezkeen uztailaren 18ko 27/2006 Legearen (Ingurumenaren gaian informazioa eskuratzeko, publikoki parte hartzeko eta justiziara jotzeko eskubideak arautzen dituenak) 13. artikuluan aurreikusitako salbuespenen eraginpean (2003/4/EE eta 2003/35/EE Zuzentarauak jasotzen ditu).

    Era berean, agirien bertsio laburtu bat emango da, 13. artikuluko salbuespenek uki ditzaketen alderdiak baztertuz, jendaurrean jartzeko.

  10. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak hala erabakitzen badu, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak antolatutako jardunaldietan parte hartzea, diruz lagundutako jarduerekin lotutako emaitzak zabaltzeko edo esperientziak trukatzeko.

  11. Dirulaguntza eman duen organoak egin beharreko egiaztapen-jarduerak onartzea, bai eta onuradunari Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak, laguntzen zertarakoa fiskalizatzeko dituzten eginkizunak betez, eskatzen dioten informazio guztia emateko betebeharra ere.

  1. Dirulaguntza emateko kontuan hartu diren baldintzak aldatzen badira, betiere dirulaguntzaren helburua betetzat jotzen bada, eta, hala badagokio, beste edozein erakunde publiko edo pribatutatik beste laguntza edo dirulaguntza batzuk jasotzen badira, aldez aurretik jakinarazi beharko da, Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzak berariaz onar dezan. Aldaketa horien ondorioz, dirulaguntza emateko ebazpena aldatu ahal izango da, dirulaguntza arautzen duen araudian ezarritakoaren arabera, betiere agindu honetan onuradun izateko ezarritako gutxieneko baldintzak betetzen badira. Ondorio horietarako, eta bidezkoa denean, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordeak dagokion likidazio-ebazpena emango du, emandako dirulaguntzaren zenbatekoak doitzeko, edo, hala badagokio, jasotako gehiegizko zenbatekoak eta berandutze-interesak itzultzeko.

  2. Aldaketak ezin izango dio inola ere jardueraren izaerari eragin, eta, onartzeko, erakunde onuradunak txosten bidez justifikatu beharko du aldatutako proiektuaren eragina hasieran diruz lagundutako proiektuaren baliokidea edo handiagoa dela.

  3. Dirulaguntzaren erakunde onuradunak justifikazioan adierazten duenean dirulaguntza emateko kontuan hartu diren baldintzetan aldaketak gertatu direla, eta aldaketa horien ondorioz ebazpena aldatu egin dela, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 49.12 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, baldin eta onartu aurretik administrazio-baimena emateko izapidea egin ez bada, dirulaguntza eman duen organoak aurkeztutako justifikazioa onartu ahal izango du, hirugarrenen eskubideei kalterik egiten ez bazaie.

  4. Dirulaguntza eman duen organoak egiaztapen-egintzan aldaketak onartzeak ez du erakunde onuraduna legokiokeen zehapenetatik salbuesten.

  1. Baldin eta erakunde onuradunak ez badu Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren dirulaguntza erabili eskatu eta eman zen xede espezifikorako, ez badu dirulaguntza eragin zuen jarduera egiten, ez badu justifikatzen dirulaguntza eskatu zen helburu zehatzetarako erabili izana, edo, oro har, ez badu betetzen organo eskudunak ezarritako edozein baldintza, azaroaren 17ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 53. artikuluan jasotakoa, eta azaroaren 11ko, azaroaren 17ko eta azaroaren 11ko 37ko Lege Orokorraren 53. artikuluan jasotakoa, interesdunari entzun ondoren, dirulaguntza jasotzeko eskubidea galdu dela deklaratuko da, eta, hala badagokio, dagokion zenbatekoa Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzultzeko betebeharra ere deklaratuko da, bai eta dirulaguntzen arloan aplikatu beharreko berandutze-interesak ere, proportzionaltasun-printzipioari jarraikiz eta honako hauetan ezarritakoen arabera: azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 53. artikulua, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena; Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. Artikulua, eta azaroaren 17ko 38/2003 Legearen Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 91. artikulutik 93. artikulura bitartean, eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretu Orokorra, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako dirulaguntzen bermeen eta itzulketen araubide orokorra arautzen duena eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, araubidea eta betebeharrak ezartzen dituena.

  2. Erakunde onuradunaren betetze-maila nabarmen hurbiltzen bada guztiz betetzera, eta erakunde onuradunak argi eta garbi egiaztatzen badu bere konpromisoak betetzera bideratutako jarduera bat egin duela, dirulaguntza emateko erabilitako irizpideetara egokitzeak zehaztuko du itzuli beharreko zenbatekoa.

  3. Laguntza justifikatzeko erabilitako dokumentuen azterketa teknikotik ondorioztatuko da zati batean betetzen dela. Halaber, itzulketa partziala egiteko, emandako laguntza kalkulatzeko kontuan hartutako irizpideei behar bezala aplikatu beharko zaie.

  4. Halaber, beste laguntza edo dirulaguntza batzuekiko bateragarritasunaren muga gaindituz gero, onuradunak itzuli egin beharko du dirulaguntza honen helburu den jardueraren kostutik gora jasotako dirua, agindu honen 4. artikuluan adierazitakoaren arabera. Hala ere, hori guztia ez da eragozpen izango zehapenak ezartzeko, ez eta kalte eta galerengatiko kalte-ordainak edota, hala badagokio, erantzukizun penala eskatzeko ere. Zenbateko horiek diru-sarrera publikotzat joko dira dagozkien legezko ondorioetarako.

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bi hilabeteko epean.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan aipatzen diren dirulaguntzak honako lege hauetan xedatutakoari lotuta daude: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea; Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legea; Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren VI. titulua eta VII. tituluaren III. kapitulua (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen); eta 838/2003 Errege Lege Orokorrean jasotako oinarrizko araudia.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 30a.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MAR虯 ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.