Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko ekainaren 2koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bitartez argitara ematen baita, herritar guztiak jakinaren gainean egon daitezen, 2021ean zer dirulaguntza eman zaizkien ekitaldi horretan EAEko lantokietako edo enpresetako prebentzio-ordezkariak trebatzeko oinarrizko prestakuntza eman duten entitate publiko nahiz pribatuei.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: OSALAN; Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 128
  • Hurrenkera-zk.: 3038
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/06/02
  • Argitaratze-data: 2022/07/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Sailak

Testu legala

Uztailaren 30eko 125/2018 Dekretuaren bidez, EAEko lantokietako edo enpresetako prebentzio-ordezkariak trebatzeko oinarrizko prestakuntza ematen duten entitate publiko nahiz pribatuak diruz laguntzeko programaren oinarri orokorrak ezarri ziren (2018ko abuztuaren 3ko EHAA, 149. zk.).

Eta Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2020ko abenduaren 2ko Ebazpenaren bidez, 2021. urterako dirulaguntza batzuk emateko deialdia egin zen, ekitaldi horretan EAEko langtokietako edo enpresetako prebentzio-ordezkariak trebatzeko oinarrizko prestakuntza ematen duten entitate publiko nahiz pribatuei zuzendua (2020ko abenduaren 28ko EHAA, 259. zk.).

Behin dirulaguntzak esleituta eta ebazpenak entitate onuradunei jakinarazita, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da onuradunen zerrenda, dirulaguntza publikoak ematean jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, hala ezarrita baitago Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluan.

Hori dela eta, honako hau