Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko abenduaren 14koa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez onartzen baita Arabako Foru Aldundiko Ingurumen eta Hirigintza Sailak egindako eskaera Euskal Autonomia Erkidegotik igarotzen den Vasco-Navarro trenbidearen tartea monumentu-multzoaren kategorian babes berezko kultura-ondasun deklaratzeko espedientean alegazioak egiteko eta dokumentuak aurkezteko epea luzatzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 248
  • Hurrenkera-zk.: 5757
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/12/14
  • Argitaratze-data: 2022/12/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Kultura eta Kirola; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2022ko azaroaren 14an, Kulturako sailburuordearen 2022ko azaroaren 7ko Ebazpena argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Ebazpen horren bidez, hasiera ematen zitzaion Vasco-Navarro trenbidearen Euskal Autonomia Erkidegoko tartea monumentu-multzoaren kategoriako babes bereziko kultura-ondasun deklaratzeko espedienteari, eta espedientea jendaurrean eta interesdunen entzunaldian jarri.

Ebazpen horretan, 20 eguneko epea ezartzen da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, alegazioak egin eta egokitzat jotzen diren agiriak aurkezteko.

2022ko abenduaren 14an, Arabako Foru Aldundiko Ingurumen eta Hirigintza Sailak alegazioak egiteko eta dokumentazioa aurkezteko epea luzatzeko eskatu zuen, honako hauek argudiatuta: konplexutasun teknikoa, dokumentazio-bolumen handia eta espedientean aztertu beharreko gaiak.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikuluarekin bat etorriz, epea luzatzeko eskaera aztertu da, eta Administrazioak, kontrakoa agindu ezean, ofizioz edo interesdunek eskatuta, ezarritako epeak luzatu ahal izango ditu, gehienez ere epe horien erdiak, egoerak hala gomendatzen badu eta horrekin hirugarrenen eskubideei kalterik egiten ez bazaie.

Kontuan hartuta eskaera epe barruan aurkeztu dela, eta 39/2015 Legearen 32. artikuluan aurreikusitako inguruabarrak betetzen direla, hau

Lehenengoa. Arabako Foru Aldundiko Ingurumen eta Hirigintza Sailak alegazioak edo agiriak aurkezteko epea luzatzeko egindako eskaera onartzea. Beraz, 10 eguneko epea ematen da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Bigarrena. Espedientea hasteko ebazpen hau hauei jakinaraztea: eraginpeko udalei; Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailari; URAUraren Euskal Agentziari; Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuari eta Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa Departamentuari; Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Departamentuari eta Ingurumen eta Hirigintza Departamentuari; Burdinbidearen Euskal Museoaren Fundazioari eta Javier Suso jaunari.

Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Arabako Aldizkari Ofizialean argitara ematea, herritar oro jakitun egon dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 14a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.