Lehendakaritza

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2016ko ekainaren 8koa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, 2016an euskal etxeei emango zaizkien diru-laguntzetara biltzeko deia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 119
  • Hurrenkera-zk.: 2711
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2016/06/08
  • Argitaratze-data: 2016/06/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuaren bitartez (2008ko apirilaren 11ko EHAA), euskal etxeentzako diru-laguntzak emateko araubidea ezarri zen, eta irailaren 9ko 175/2014 Dekretuaren bitartez (2014ko irailaren 17ko EHAA), aldatu egin zen dekretu hura. Martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera, diru-laguntza horietarako deia urtero egingo da Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren pertsona titularraren ebazpen bidez.

Horrenbestez, hauxe

Lehenengoa. Xedea.

Ebazpen honen helburua da 2016. urtean euskal etxeei, etxeon federazioei eta konfederazioei emango zaizkien diru-laguntzetara biltzeko deia egitea, martxoaren 18ko 50/2008ko Dekretuan araututako baldintzetan. Irailaren 9ko 175/2014 Dekretuaren bitartez aldatu zen dekretu hori.

Bigarrena. Diru-laguntza jaso dezaketen jardueren denbora eremua.

Deialdi honetara biltzen diren programa eta jarduerak 2016. urtean gauzatu beharko dira eta abenduaren 31rako amaitu beharko dira.

Hirugarrena. Diru-laguntzaren xede izan daitezkeen gastu eta jarduerak.

  1. Ohiko gastuak eta jarduerak antolatzekoak. IV. kapitulua: diruz lagundu ahal izango dira funtzionamendu gastuak eta baita irabazi asmorik gabeko urteko programa eta jarduera zehatzak ere, honako jarduera eremu hauetan, batez ere:

    1. Gazteria.

    2. Emakumea.

    3. Kanpo irudia eta komunikazioa.

    4. Memoria historikoaren berreskurapena.

      Euskal etxeen funtzionamendu eta mantentze gastuak (langileen soldatak, gizarte segurantza, bidaia gastuak, ura, argindarra, berogailua, zergak, aseguruak, alokairuak eta antzekoak) diruz lagundu ahal izango dira, baina ezingo dira jarduera gastuak baino handiagoak izan eta esleitutako diru-laguntzaren % 50eko muga dute.

  2. Azpiegitura eta ekipamendu gastuak. VII. kapitulua: diruz lagundu ahal izango dira euskal etxeetako azpiegitura eta ekipamendu gastuak, honako hauei lehentasuna emanez:

    1. Katastrofeek eragindako kalteak konpontzeari.

    2. Hesi arkitektonikoak kentzeari.

    3. Euskal etxeen egoitza berriak eraikitzeari.

    4. Gazteentzako guneak egokitzeari.

    5. Gazteen eta emakumeen jarduerak aurrera eramateko teknologiak sartzeari.

  3. Kapitulu bakoitzean esleitzen diren diru-laguntzen gutxieneko kopurua 300 eurokoa izango da. Zenbatekoa zehazteko ezarritako formula erabilita ateratzen den zenbatekoa gutxieneko zenbateko hori baino txikiagoa bada, ez da diru-laguntzarik emango.

    IV. kapitulurako emango diren diru-laguntzen gehienezko kopurua 30.000 eurokoa izango da. Gehienezko kopuru hori ez zaie ezarriko euskal etxeen federazioei.

    VII. kapitulurako emango diren diru-laguntzen gehienezko kopurua 10.000 eurokoa izango da. Gehienezko kopuru hori euskal etxeen federazioei ere ezarriko zaie.

    Laugarrena. Baliabide ekonomikoak.

    Deialdi honetarako gorde diren diru baliabideak zortziehun eta hirurogeita bi mila hirurehun eta zazpi (862.307) euro dira guztira, honela banatuta:

    IV. kapitulurako: 117.346 euro ordainketa-kredituetan eta 664.961 euro konpromiso-kredituetan.

    VII. kapitulurako: 12.000 euro ordainketa-kredituetan eta 68.000 euro konpromiso-kredituetan.

    Bosgarrena. Eskabideak aurkezteko tokia eta epea.

  1. Deialdi honetako diru-laguntzetara biltzeko eskabideak I. eranskinean edo www.euskadi.eus/euskaldunak web orrian jasotako eredu normalizatuan egingo dira.

  2. Eskabideak helbide honetara zuzendu eta igorriko dira: Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritza, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia, Nafarroa kalea, 2, 01007 Vitoria-Gasteiz. Euskadik dituen ordezkaritzetara ere zuzendu eta igorri ahal dira, ordezkaritzak dituzten herrialdeetan.

  3. Eskabideak, halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ezarritako edozein eratan aurkeztu daitezke, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak emandako idazketaren arabera.

  4. Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean kontatzen hasita.

    Seigarrena. Ohiko gastuetarako eta jarduerak antolatzeko eskabideak baloratzeko eta aukeratzeko irizpideak.

    Martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuaren 11. artikuluan aurreikusitako Ebaluazio Batzordeak honako irizpide hauek hartuko ditu kontuan eskabideak baloratzeko eta aukeratzeko:

  1. Euskadirekiko eta beste herrialde batzuetan errotutako euskal gizataldeekiko harreman sozial, ekonomiko eta kulturalak indartzea, Aholku Batzordeak onartutako lau urterako Planarekin bat etorriz (30 puntu gehienez):

    1. Inguruko euskal etxeekiko harremanak 10 puntu gehienez.

    2. Euskadirekiko harremanak 10 puntu gehienez.

    3. Beste herrialde batzuetako euskal etxeekiko harremanak 10 puntu gehienez.

  2. Sendotzeko edo indartzeko garrantzia, barne-kohesioa bultzatuz (35 puntu gehienez):

    1. Bazkide kopurua: puntu bat 100 bazkideko 15 puntu gehienez.

    2. Programatutako jardueraren maila, aurkeztutako ekitaldi kopurua eta garrantzia kontuan izanik 20 puntu gehienez.

  3. Erakunde eskatzailearen jardun-ibilbidea (25 puntu gehienez).

    1. Jarduerak kanpoan duen garrantzia edo oihartzuna: komunikabideak, publikoa, etab. 10 puntu gehienez.

    2. Jarduerak aurrera eramateko azpiegituren egokitasun maila (egoitza, web orria, etab.) 5 puntu gehienez.

    3. Azken urterako jardun-kurba 10 puntu gehienez.

  4. Aurrera eramango diren programa, ekintza edo jardunen genero-ikuspuntua (10 puntu gehienez).

    1. Emakumeen parte hartzea zuzendaritza batzordeetan berdintasun baldintzetan 5 puntu gehienez.

    2. Diskriminazio positiboko jardunak 5 puntu gehienez.

  5. Aurkeztutako proiektuaren bideragarritasuna (30 puntu gehienez).

    1. Ibilbide ekonomikoa, kontuan izanik aurreko urteetako espedienteen justifikazio maila 10 puntu gehienez.

    2. Norbere baliabideak 20 puntu gehienez, ondoko epigrafeen arabera (ehunekoak zenbaki oso hurbilenera borobilduko dira):

      0-25 bitarteko autofinantzatzea: 0 eta 5 puntu artean.

      26-50 bitarteko autofinantzatzea: 6 eta 10 puntu artean.

      51-75 bitarteko autofinantzatzea: 11 eta 15 puntu artean.

      76-100 bitarteko autofinantzatzea: 16 eta 20 puntu artean.

      Zazpigarrena. Azpiegitura eta ekipamendu gastuetarako eskabideak baloratzeko eta aukeratzeko irizpideak (VII. kapitulua):

      1. Sendotzeko edo indartzeko garrantzia (30 puntu gehienez):

        1. Bazkide kopurua: puntu bat 100 bazkideko 7,5 puntu gehienez.

        2. Ekitaldiak eta kultura zabaltzea - 7,5 puntu gehienez.

        3. Hartzen duen eremu geografikoaren garrantzia: herria, hiria, eskualdea, herrialdea 7,5 puntu gehienez.

        4. Premiazko konponketak eta abian dauden obra edo ekipamendu proiektuak 7,5 puntu gehienez.

      2. Aurkeztutako proiektuaren bideragarritasuna (35 puntu gehienez).

        1. Ibilbide ekonomikoa ekipamendu eta obretan, kontuan izanik aurreko urteetako espedienteen justifikazio maila 10 puntu gehienez.

        2. Norbere baliabideak 15 puntu gehienez, ondoko epigrafeen arabera (ehunekoak zenbaki oso hurbilenera borobilduko dira):

          0-25 bitarteko autofinantzatzea 0 eta 3 puntu artean.

          26-50 bitarteko autofinantzatzea 4 eta 7 puntu artean.

          51-75 bitarteko autofinantzatzea 8 eta 11 puntu artean.

          76-100 bitarteko autofinantzatzea 12 eta 15 puntu artean.

        3. Egoitza mota: jabegoan,10 puntu; edo alokairuan, 5 puntu.

      3. Proiektuaren premia eta egokitasuna (35 puntu gehienez).

        1. Obra edo ekipamenduaren premia maila 20 puntu gehienez.

        2. Premia horri aurre egiteko, aurrekontuaren egokitasun maila, aurrekontuak duen oreka baloratuz euskal etxeak oro har duen garrantziaren arabera 15 puntu gehienez.

          Zortzigarrena. Ebaluaketa Batzordea.

          Ebaluaketa Batzordeak honako kide hauek izango ditu:

          Asier Vallejo Itsaso jauna, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria, batzordearen lehendakaria.

          Andoni Martin Arce jauna, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiko teknikoa, bokala.

          Benan Oregi Iñurrieta jauna, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiko teknikoa, bokala.

          Isabel Etxabarria Perez andrea, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusikoa, batzordearen idazkaria.

          Bederatzigarrena. Prozedura ebaztea.

          Ebaluaketa Batzordeak egindako proposamena kontuan hartuta, deialdia ebatziko du Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariak.

          Hamargarrena. Diru-laguntzaren justifikazioa.

          Erakunde onuradunek diru-laguntza jaso duen jarduerak sortutako gastuak justifikatzeko agiriak errazago aurkez ditzaten, eta ahal den neurrian erakunde horiei argibideak eskatzen ibili behar ez izateko eta esleitutako diru-laguntzaren azkeneko ordainketa ez atzeratzeko, informazio-orri baten eredua jaso da II. eranskinean; hor adierazi beharko dira aurkeztutako gastuen faktura eta frogagiriak, behar bezala zenbakituta, identifikatuta eta sailkatuta.

Ebazpen honetan aurreikusten diren diru-laguntzak Europako Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 (CE) Araudiaren menpe egongo dira (2013ko abenduaren 24koo EBAO, L 352. zk.); araudi hori Europar Batasuneko Itunaren 107. eta 108.artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa da. Diru-laguntzok minimis laguntzen barruan daude, pertsona juridiko edo fisiko zehatz bati emandako diru-laguntza osoak ez duelako 200.000 eurotik gora egiten, hiru zerga-ekitalditan zehar. Uste da muga horren azpitik diru-laguntzek ez diotela merkataritzari eragiten edota ez dutela lehia desitxuratzen; beraz, ez dira EBren Itunaren 107.1 artikuluaren aplikazio-eremukoak.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Ebazpen honetan aurreikusita ez dagoen guztian, honako lege-xedapen hauek aplikatuko dira: euskal etxeentzako diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duen martxoaren 18ko 50/2008 Dekretua irailaren 9ko 175/2014 Dekretuaren bitartez aldatu zen dekretu hura, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartu zuen testu hori.

AZKEN XEDAPENETATIKBIGARRENA

Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du; hala ere, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesatuek Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiari hilabeteko apean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko apean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA

Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 8a.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia,

MARÍA ÁNGELES ELORZA ZUBIRÍA.

(Ikus .PDF)