Arautegia
Inprimatu430/2024 EBAZPENA, otsailaren 20koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez aldi baterako idazkari funtziotan gaitzen den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan estatutupeko langile izateko hautaketa-probetarako epaimahai kalifikatzailean, Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Fak. Esp. Pediatria Kirurgikoko Mediku kategorian.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 45
- Hurrenkera-zk.: 1094
- Xedapen-zk.: 430
- Xedapen-data: 2024/02/20
- Argitaratze-data: 2024/03/01
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Indarrean dagoen legeriak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz, eta idazkari titularra den María Carmen Matthies Baraibar andreak eta ordezko idazkaria den María Isabel Bilbao Iturribarria andreak aldi baterako ezintasun-egoeran daudela kontuan hartuta, honako hau
Lehenengoa. 2024ko otsailaren 20tik aurrera Iñaki Armentia Arsuaga jauna aldi baterako idazkari funtziotan gaitzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan estatutupeko langile izateko hautaketa-probetarako epaimahai kalifikatzailean, Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Fak. Esp. Pediatria Kirurgikoko Mediku kategorian.
Bigarrena. Ebazpen hau EHAAn argitara dadin agintzea.
Hirugarrena. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren 21. oinarrian ezarritakoaren arabera (hots, oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak arautzen dituen horretan ezarritakoaren arabera), ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 20a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (3)
- Ikus: 352/2023 EBAZPENA, martxoaren 3koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bitartez Fakultatibo Mediko eta Tekniko lanbide-taldeko Kirurgia Pediatrikoko Fakultatibo Espezialista Mediko kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan, estatutupeko langile izateko hautaketa-probetarako epaimahai kalifikatzailea izendatu den.
- Ikus: 1748/2022 EBAZPENA, azaroaren 24koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen diren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Medikua kategorian (Kirurgia Pediatrikoko FEM lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.
- Ikus: 1736/2022 EBAZPENA, azaroaren 24koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen diren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2020/2021/2022 urteetako eta Egonkortzeko deialdietan sartutako hautaketa-prozesuak arautzen dituzten oinarri orokorrak.