Arautegia

Inprimatu

12/2025 EBAZPENA, urtarrilaren 31koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita erabaki hau argitaratzea: Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berriaren eraikuntza dela-eta 2011-2025eko aldian hainbat ekintza egiteko Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari egindako kudeaketa-gomendioa hamahirugarren aldiz aldatzea baimentzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 27
  • Hurrenkera-zk.: 636
  • Xedapen-zk.: 12
  • Xedapen-data: 2025/01/31
  • Argitaratze-data: 2025/02/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa

Testu legala

Gobernu Kontseiluak, abenduaren 23an egindako bilkuran, erabaki zuen baimena ematea Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berriaren eraikuntza dela-eta 2011-2025eko aldian hainbat ekintza egiteko Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari egindako kudeaketa-gomendioa hamahirugarren aldiz aldatzeko, eta behar bezalako publizitatea emateko, hau

Estatuko Administrazio Orokorrari dagokio autonomia-erkidego bat baino gehiagoren lurraldeak hartzen dituzten interes orokorreko herri-lanen, trenbideen eta lehorreko garraioen gaineko eskumen esklusiboa, hala xedatzen baitute Espainiako Konstituzioaren 149.1.21 eta 149.1.24 artikuluek.

Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen esklusiboa du erkidegoaren intereseko obra publikoen eta Euskal Autonomia Erkidegoa soilik hartzen duten trenbide eta lehorreko garraioen gainean, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera ekonomikoaren sustapen, garapen eta plangintzan, orobat lurraldearen antolamendu eta hirigintzaren gainekoak ere, hala xedatzen baitu Autonomia Estatutuaren 10.25, 31, 32 eta 33 artikuluak.

2006ko apirilaren 24an, lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten Estatuko Administrazio Orokorrak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta Trenbide Azpiegituren Administratzaileak, Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berria («Euskal Y»a) abian jartzeko beharrezkoak diren jarduketak garatzeko, Europako aurreikuspenei jarraikiz. Egun horretan bertan, lankidetza-hitzarmen bat izenpetu zuten sinatzaile horiek beroriek, trenbide-sare berri hori eraikitzeko jarduketa zehatz batzuk Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren gomendio uzteko.

Gobernu Kontseiluak 2006ko ekainaren 27an egindako bilkuran erabaki zuen, interes publikoak lortzeko eraginkorragoa izango zelakoan, Red Ferroviaria Vasca - Euskal Trenbide Sarea ente publikoaren gomendio uztea honako jarduera hauek: EAEko trenbide-sare berriaren («Euskal Y»aren) Gipuzkoako adarrean 2006-2010 epean eraikuntza-proiektuak idatzi, obrak zuzendu, laguntza teknikoa eman, desjabetzearen kudeaketarako bulegoa mantendu eta desjabetze-espedienteen kudeaketa-administratiboan laguntzea. Jarduera horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren gomendio utzi zituzten Sustapen Ministerioak eta Trenbide Azpiegituren Administratzaileak, 2006ko apirilaren 24an sinatutako lankidetza-hitzarmenaren bidez. Kudeaketa-gomendio horren barruan sartutako lanak 2010eko abenduan amaitu ziren.

EAEko trenbide-sare berria eraikitzeko lanak 2016an bukatzea aurreikusten zen.

Beraz, 2006ko apirilaren 24an sinatutako lankidetza-hitzarmenean ezarritako baldintzetan lanean jarraitu ahal izateko, Gobernu Kontseiluak, 2011ko uztailaren 12an egindako bilkuran, Red Ferroviaria Vasca - Euskal Trenbide Sarearen gomendio utzi zuen Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berriaren eraikuntza dela-eta 2011-2016 epean egin beharreko zenbait lan egitea, 141.810.000 euroko guztizko zenbatekoan.

Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berria eraikitzeko bereizitako zatien betetze-mailaren arabera, 2011ko uztailaren 12an onartutako kudeaketa-gomendioan aurreikusitako urteko ordainketak aldatu egin ziren, Gobernu Kontseiluak egun hauetan hartutako erabakiei jarraituz: 2011ko abenduaren 27an, 2013ko abenduaren 30ean, 2014ko uztailaren 29an, 2014ko abenduaren 30ean, 2016ko urtarrilaren 12an eta 2016ko irailaren 20an.

2017ko abenduaren 27an, Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berria eraikitzeko 2006ko apirilaren 24ko hitzarmenaren aldaketa sinatu zuten Estatuko Administrazio Orokorrak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta ADIF eta ADIF-Abiadura Handia enpresa-erakunde publikoek, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berria eraikitzeko zenbait lan egiteko emandako kudeaketa-gomendioari buruzko 2006ko apirilaren 24ko hitzarmenaren aldaketa ere.

2017ko abenduaren 27an sinatutako kudeaketa-gomendioaren hitzarmena aldatuta, eguneratu egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berria eraikitzeko 2006ko apirilaren 24an sinatutako hitzarmenaren bosgarren klausula, eta barnean hartu zituzten Bergara eta Lezoren arteko zatia gauzatzeko kostuen gainean onartu eta aurreikusitako kontratu-gorabehera guztiak, horren barruan Astigarraga-Oiartzun-Lezo zatia eta Donostiako sarbidea Donostiako geltokia barne hartzen duen zatia sartuta. Horrez gain, Ezkioko geltokia eta Astigarragako geralekua eraikitzeko jarduketa berriak ere gehitu ziren, bai eta Bergara-Lezo zatiko hainbat lan ere (besteak beste, zati horretako tuneletan larrialdietako irteera berriak egitea, eta mendi-mazelak egonkortzeko zein dauden iturburuetan izandako eraginengatik egin beharreko lehengoratze-lanak). Hori horrela, aurreikusitako kostua handitu zen, 2.343,36 M-raino (BEZa barne).

Azaldutako aldaketa horiek guztiak direla-eta (2017ko abenduaren 27ko hitzarmen-aldaketetan jasota daude), zazpigarrenez aldatu behar izan zen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak Red Ferroviaria Vasca - Euskal Trenbide Sareari emandako kudeaketa-gomendioa, eta aldaketa hori 2018ko martxoaren 6an onartu zen. 2018ko abenduaren 26an, 2020ko apirilaren 14an eta 2021eko ekainaren 1ean, Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berria eraikitzeko proiektu eta obren bilakaera ikusita, aipatutako gomendioaren zortzigarren, bederatzigarren eta hamargarren aldaketak baimendu ziren.

2021eko abenduaren 23an, Estatuko Administrazio Orokorrak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta Trenbide Azpiegituren Administratzaileak 2006ko apirilaren 24an sinatutako eta 2007ko abenduaren 27an aldatutako hitzarmenaren bigarren aldaketa eta luzapena sinatu zuten: Astigarraga-Oiartzun-Lezo tarteko obrak egitea baztertu, indarreko hitzarmena beste 4 urtez luzatu, eta exekuzio-kostuak eguneratu ziren.

2021eko abenduaren 23an sinatutako bigarren aldaketa eta luzapena kontuan hartuta, eta Red Ferroviaria Vasca/Euskal Trenbide Sareak planteatutako oharrekin bat etorriz, 2022ko uztailaren 26an, Gobernu Kontseiluak baimena eman zuen hamaikagarren aldiz aldatzeko Euskal Trenbide Sareari egindako kudeaketa-gomendioa, Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berriaren eraikuntza dela-eta 2011-2025eko aldian hainbat ekintza egitekoa.

Era berean, zenbait dokumentu aintzat hartuta, hala nola ETSk Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berriaren egoerari buruzko txostena (Gipuzkoako adarra), 2023ko apirilaren 17ko eguneratzea, eta 2022ko abenduaren 31n aurkeztutako azken «Obren hiruhileko txostena» eta erakunde horrek 2023ko abuztuaren 29an adierazitako oharrak, Gobernu Kontseiluak gomendio hori hamabigarren aldiz aldatzeko baimena eman zuen, urteka beste banaketa bat egiteko eta indarrean zegoen aurrekontua eguneratzeko.

2024ko abenduan, Estatuko Administrazio Orokorrak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta Trenbide Azpiegituren Administratzaileak hirugarrenez aldatu zuten 2006ko apirilaren 24an sinatutako hitzarmena, 2007ko abenduaren 27an aldatua, eta 2021eko abenduaren 23an bigarrenez aldatua eta luzatua: Ezkioko geltokiko obretatik egiteke zegoen zatia eta Astigarragako geralekuko obra guztiak kendu zituzten, eta hitzarmenean jasota zeuden jarduketen gutxi gorabeherako aurrekontua eguneratu zuten.

Alderdi horiek guztiek erreferentziako gomendioaren hamahirugarren aldaketa eskatzen dute, aldaketa horiek jasotzeko eta urtekoak birdoitzeko, hitzarmenean jasota geratzen diren jarduketen gutxi gorabeherako aurrekontu berriaren arabera.

Lehendakariaren 18/2024 Dekretuak, ekainaren 23koak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituenak eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituenak, 16. artikuluan esleitu dizkio Mugikortasun Jasangarriaren Sailari trenbideei dagozkien egitekoak.

Ondorioz, Mugikortasun Jasangarriko sailburuaren proposamenez, eta 2024ko abenduaren 23an egindako bilkuran aztertu ondoren, Gobernu Kontseiluak erabaki hau hartu du:

ERABAKIA

Lehenengoa. Puntu hauek aldatzea Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari egindako kudeaketa-gomendioan, Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berriaren eraikuntza dela-eta 2011-2025eko aldian hainbat ekintza egitekoan: 1. Aurrekariak, 4. Erreferentziako dokumentuak eta planteamendu orokorra, 5. ETSk egin beharreko lanak eta 6. Egindako lanak baloratzea eta ordaintzea. Kudeaketa-gomendio hori 2011ko uztailaren 12an onartu zuten, bai eta gerora aldatu ere 2011ko abenduaren 27an, 2013ko abenduaren 30ean, 2014ko uztailaren 29an, 2014ko abenduaren 30ean, 2016ko urtarrilaren 12an eta irailaren 20an, 2018ko martxoaren 6an eta abenduaren 26an, 2020ko apirilaren 14an, 2021eko ekainaren 1ean, 2022ko uztailaren 26an eta 2023ko abuztuaren 29an.

Bigarrena. Erabaki honen eranskinean jasota datoz aipatutako kudeaketa-gomendioaren aldaketa egiteko baldintza zehatzak.

Hirugarrena. Kudeaketa-gomendioaren aldaketa hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

  1. Aurrekariak.

    Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, 2024ko azaroan, lankidetza-hitzarmen honen hirugarren aldaketa sinatu zuen: Estatuko Administrazio Orokorrarekin eta Trenbide Azpiegituren Administratzailearekin (ADIF) 2006ko apirilaren 24an sinatua (2017ko abenduaren 27an aldatua, eta 2021eko abenduaren 23an bigarren aldiz aldatua eta luzatua). Hitzarmen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren gomendio utzi zuten Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berria eraikitzea Bergara-Irun tartean.

    2011ko uztailaren 12ko Erabakiaren bidez, Eusko Jaurlaritzak ETS Euskal Trenbide Sarea ente publikoari agindu zion Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berria eraikitzeko zenbait jarduketa egitea. 2011-2025 aldirako kudeaketa-gomendio horrek bata bestearen ondorengo aldaketak izan ditu.

    Gaur egun, EAEko trenbide-sare berria eraikitzeko obrei amaiera emateko, 2006ko apirilaren 24ko gomendio-hitzarmenaren hirugarren aldaketaren babesean (hitzarmen hori 2017ko abenduaren 27an aldatu zuten lehenengo aldiz, eta 2021eko abenduaren 23an bigarren aldiz, bai eta luzatu ere), Eusko Jaurlaritzaren asmoa da ETSren alde egindako gomendioari jarraipena ematea, eta ETSren gomendio uztea 2017ko abenduaren 27ko aldaketan sartu ziren jarduketa berrietako eraikuntza-proiektuak idaztea, obrak zuzentzea, desjabetzeei buruzko laguntza ematea eta obrak egikaritzea, kanpoan utzita Astigarraga-Oiartzun-Lezo tartea egiteko obrak, eta Ezkioko geltokian egiteke dauden obrak kenduta Adif-Alta Velocidadek alde bakarretik hartuko ditu bere gain, bai eta Astigarragako geralekuko obra guztiak ere. Hori guztia, ETS sortzeko 6/2004 Legearekin bat etorrita, ente horren funtzioen artean aurreikusi baitu «Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrean trenbideen gaian eskumenak dituen sailarekiko lankidetza teknikoa trenbide-garraioko azpiegituren plangintzan eta programazioan».

  1. Erreferentziako dokumentuak eta planteamendu orokorra.

    Estatuko Administrazio Orokorrak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta Trenbide Azpiegituren Administratzaileak (ADIF) Euskal Autonomia Erkidegoan trenbide-sare berria eraikitzeko sinatutako lankidetzarako esparru-hitzarmenaren aldaketaren eta gomendio-hitzarmenaren hirugarren aldaketaren arabera, Eusko Jaurlaritza honako hauetaz ari da arduratzen: eraikuntza-proiektuak idazteaz Gipuzkoako adarreko euskal «Y»aren plataformari dagokionez (Bergarako 9+000 KP-tik Lezoraino), Donostiarako sarbideari dagokionez (barnean hartuta geltoki berria egungo iparraldeko geltokian egitea), eta mendi-mazelak egonkortzeko zein dauden iturburuetan izandako eraginengatik egin beharreko lehengoratze-lanei dagokienez, baita horiek guztiak eta tuneletako larrialdi-irteerak egiteaz ere. Kupotik deskontatuz finantzatzen ditu.

    Gipuzkoako adarreko obretarako aurreikusitako kostua, 2011-2025 aldirako, 2.048,97 da (milioi eurotan, BEZa barne):

    (Ikus .PDF)

    ETSk, Eusko Jaurlaritzaren gomendio honi jarraikiz, Euskal Autonomia Erkidegoko Trenbide Sare Berriaren Gipuzkoako adarreko eraikuntza-proiektuak idazteko eta obrak zuzentzeko jarduerak egingo ditu, hirugarren aldiz aldatu den lankidetza-hitzarmenaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari agindu zaizkionak, bai eta honako obra hauek egiteko lanak ere:

    1. Donostiako hirian sartzea, eta hiriko geltokia egungo Iparraldeko geltokian.

    2. Bergara-Lezo tartean jarduketa berriak egitea:

      Tuneletako larrialdietako galeriak, Europar Batasunaren 2014ko azaroaren 18ko 1303/2014 Erregelamenduaren arabera.

      Jarduketa gehigarriak: mendi-mazelak egonkortzea eta dauden iturburuetan izandako eraginengatik berrezartzea.

      Era berean, Hernani-Astigarraga tarterako behar diren obra guztiak egiteaz arduratuko da horietako batzuk indarrean daude Eusko Jaurlaritzak sinatutako kontratuan, nahiz eta beste batzuk hutsaltzearen xede izan diren, bai eta obra horiekin lotura duen beste edozein obra egiteaz ere.

  2. ETS-k egin beharreko lanak.

    Puntu honetatik kanpo geratzen dira, E) Obrak egitea atalaren barruan, d) Ezkioko geltokia eraikitzea eta e) Astigarragako geralekua eraikitzea ADIFek kudeatutako zabalera iberikoko sarean.

  3. Egindako lanak baloratzea eta ordaintzea.

    Gomendioan emandako lanen balorazioa, BEZa barne, 130.915.032,92 eurokoa da (horren barruan sartzen da proiektuak idaztea, obrak zuzentzea eta proiektu eta obrak zuzentzen laguntzea); eta hamabost urteko epea aurreikusi da horiek burutzeko, erantsita datorren taulan jasotako kontzeptu eta urteko ordainketen arabera.

    Mandatu honen ondorioz egiten diren lanak hilero ordainduko dira, egindako lanak justifikatu ondoren betiere. Faktura aurkeztu eta Administrazioak fakturarekiko adostasuna agertutakoan egingo dira ordainketa guztiak.

    (Ikus .PDF)

    Obrak egitea dela eta gomendioan emandako lanek, BEZa barne, 233.669.785,84 euroko balorazioa dute, eta zortzi urteko epea aurreikusi da horiek burutzeko, erantsita datorren taulan jasotako kontzeptuen eta urteko ordainketen arabera.

    Mandatu honen ondorioz egiten diren lanak hilero ordainduko dira, egindako lanak justifikatu ondoren betiere. Faktura aurkeztu eta Administrazioak fakturarekiko adostasuna agertutakoan egingo dira ordainketa guztiak.

    (Ikus .PDF)

    Gomendioan emandako lanei lotutako konpromiso-kredituak, bai proiektuak idazteko, obren zuzendaritzetarako eta proiektu eta obren zuzendaritzei laguntzeko, bai obrak exekutatzeko, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarearen aurrekontuetan daude. Aurrekontu horiek, ETS zuzenbide pribatuko ente publikoa denez, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan sartzen dira, eta lege bidez onartzen dira aurrekontu-ekitaldi bakoitzerako.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.