Ebaluazio-prozesua
Kanpoko ebaluatzaile batek erakundea ebaluatuko du, indarguneak eta zer-hobetuak identifikatuz. Ebaluazioa ez da prozesuaren bukaera; bertatik jasotako informazioak euskararen presentzian, erabileran eta kudeaketan aurrera egiten lagunduko dio.
- Eskaera elektronikoa egitea.
- Behin eskaera onartua izan eta gero, aurkezpen-dokumentua osatzea eta aplikaziora igotzea.
AURKEZPEN DOKUMENTUA (DOCX, 107 KB)
- Kontrastea prestatzeko aurrelana (ebaluatzaileak).
- Ebaluazio-bilera erakundearekin.
- Ebaluazio-txostena: indarguneak eta hobekuntza-aukerak.
- Ziurtagiria ematea eta ekitaldi publikoan aitortza.
Hizkuntza-kudeaketaren kalitatea ebaluatzeko eta egiaztatzeko sistemak oinarrian duen osagaia Erreferentzia Marko Estandarra (EME) da. EME lanerako markoa da, ez-arauemailea. Grafikoki, laguntza-koadro bat da erakundean hizkuntzaren presentzia eta erabilera zertan gauzatu ohi den adierazten duena modu eskematiko eta ordenatuan, baita erabilera-presentzia horien azpian dauden barne-mekanismoak eta kudeaketa ere.
Erreferentzia Marko Estandarrak bi ardatz ditu:
1) Zerbitzu-hizkuntza: erakundeak irudian eta komunikazioan erabiltzen duena, eta lanpostuari dagozkion zereginak betetzerakoan herritarrekin ahoz, idatziz nahiz euskarri informatikoetan erabiltzen duena.
2) Lan-hizkuntza: erakunde bateko langileak lan jarduketan erabiltzen duen hizkuntza; hau da, erakundeko zereginak eta jarduerak egiteko ahoz, idatziz nahiz euskarri informatikoan erabiltzen duena: pertsonen kudeaketan, sistemen kudeaketan, komunikazio horizontal eta bertikalean, lan-prestakuntzan eta abar.
EME osoa ikusteko, sakatu hemen.
Aplikazio honen bidez ebaluazio-prozesu osoa kudeatzen da: erakundeek aurkezten duten informazioa, ebaluazio-txostena, ziurtagiriak, inkestak, etab.
Aplikazio honek hiru erabiltzaile mota ditu: eskaera egiten duen entitatea, ebaluatzaileak eta Idazkaritza Teknikoa.
Zure erakundeak Harrobi ebaluazioa eskatu badu, sartu hemendik:
Zerbitzu-hizkuntzari dagozkion ondorengo bi elementuetako baldintzak bete beharko ditu:
|
1.Erakundearen irudian: |
ingurune digitalean, errotuluetan, publizitatean, jendaurreko ekitaldietan eta erakundearen irudia osatzen dutenetan euskararen erabilera gutxienez % 25ekoa izatea. |
|
2.Herritarrekin harremanak: |
harrera egiteko eta idatzizko eta ahozko harremanetarako euskararen erabilera bultzatzeko irizpideak izatea, eta elementu hauetan gutxienez % 25ean euskaraz ere eskaintzea. |
Lan-hizkuntzari dagozkion ondorengo elementuetan jasotako baldintzetatik bat bete behar du, gutxienez:
|
3.Barne komunikazioan eta lan-tresnak: |
lanari lotutako hizkuntza paisaian, langileen arteko ahozko eta idatzizko harremanetan, lan-tresna eta aplikazioetan euskara erabiltzeko pausoak ematea. |
|
4.Pertsonen kudeaketa: |
gehien erabiltzen diren dokumentu eta komunikazioetako batzuetan euskara ere erabiltzea. |
|
5.Kanpo harremanetan |
irizpide batzuk izatea administrazioekin eta enpresa pribatuekin (bezero zein hornitzaileekin) euskara erabiltzeko, ahoz eta idatziz, eta harreman hauetan euskara erabiltzea % 15ean, gutxienez. |
|
6.Kudeaketa-sistema: |
erakundeak euskarari lotutako helburuak izatea, irizpideak zehaztuta, ardurak banatuta eta baliabideak aurreikusita. Langileen hizkuntza-gaitasuna hobetzeko ekintzak izatea. |
