Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

EAEko sektore publikoko gobernu-estrategia adimen artifizialaren inguruan

2025eko urriaren 23an, Eusko Jaurlaritzaren IKT Batzorde Estrategikoak Adimen Artifizialaren inguruan Gobernu Estrategia onartu zuen.

Eusko Jaurlaritzak AAko gobernantza, kudeaketa etikoa eta onartze arduratsua zenbait tresna estrategikotan sartu ditu, hala nola ARDATZ 2030en, IKTen 2021–2024 Plan Estrategikoan, EAEko sektore publikoko Datuen Gobernantza Estrategian eta Euskadiko Eraldaketa Digitalerako Estrategia 2025en. Erakundeen apustuaren oinarria da teknologia hori arduraz onartzea EAEko sektore publikoan, eta adimen artifiziala erabiltzea efizientzia handitzeko, zerbitzu publikoak pertsonalizatzeko eta datuetan oinarritutako erabakiak hartzeko.

Agertoki horretan, estrategia hau beharrezko tresna bat da AAren hedapena antolatzeko eta koordinatzeko eta hari koherentzia emateko euskal sektore publikoko erakundeetan, bermatzeko egokitzen dela indarrean dauden arau-esparruetara, eta modu etikoan, seguruan eta interes orokorrera bideratuta onartzen dela.