Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Naturaren egoera Euskadin

Xehetasunak

Naturaren egoera Euskadin

Europako 92/43/EEE Zuzentaraua, Habitatei buruzko Zuzentaraua deritzona, Hegaztiei buruzko Zuzentarauarekin batera (2009/147/EE), Europar Batasuneko biodibertsitatea kontserbatzeko lege-tresna garrantzitsuena da.

Zuzentarau horren 11. artikuluak eskatzen du beren eranskinetan zerrendatutako espezieen eta habitaten jarraipenaestatu kideek beren lurraldeetan egin behar dutela , eta 17. artikuluak eskatzen dio herrialde bakoitzari sei urtean behingo txosten bat egin dezala jarraipenaren emaitzei buruz; izan ere, zuzentarauek babestutako espezieen eta habitaten egoerari eta joerei buruzko kalitatezko ezagutza-oinarri bat izatea funtsezkoa da zuzentarau horiek aplikatu ahal izateko.

17. artikuluaren arabera eskatzen den txostenaren zati nagusi bat Batasunaren intereseko espezieen eta habitaten kontserbazio-egoeraren ebaluazioa da.

Ebaluazio horren oinarria "aldeko kontserbazio-egoeraren" Zuzentarauan ematen den definizioa da, eta eskualde biogeografiko bakoitzerako egin behar da, Europako Batzordeak eta estatu kideek Europako Ingurumen Agentziaren (EEA) Biodibertsitaterako Europako Zentro Tematikoaren (ETC-BD) laguntza teknikoarekin adostutako metodologiari jarraikiz. Erreferentziako atarian (https://cdr.eionet.europa.eu/help/habitats_art17 (leiho berri batean irekitzen da)) , datuen formatu eta jarraibideei, txosten-tresnei eta zehaztapenei buruzko jarraibideak jasotzen dira, bai eta txostena egiteko erreferentziazko materiala ere.

Estatu kideek bidalitako informaziotik abiatuta, ETC-BDk sintesi-txosten bat prestatzen du, Europako ikuspegitik eskualde biogeografikoaren kontserbazio-egoera ebaluatzeko.

Dokumentu honetan, zaintzaren emaitza nagusiei buruzko txostena aurkezten da, Euskal Autonomia Erkidegoko Habitatei buruzko Zuzentarauaren I. eranskineko (D eranskina) habitat-motetarako 17. artikuluaren arabera.

Txosten honek Natura Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko 42/2007 Legearen 47. artikuluan ezarritakoari ere erantzuten dio. Horren arabera, autonomia-erkidegoek Batasunaren intereseko habitat eta espezie moten eta IV. eranskinean zerrendatutako hegazti-espezieen kontserbazio-egoera zaindu behar dute. Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan, txosten hau 2030erako Euskadiko Biodibertsitate Estrategiaren eta 2020rako Lehen Ekintza Planaren diagnostikoaren muina da, haren 1. eta 2. jomugak lortzeko aurrerapausoak aurkezten ditu eta, zehazkiago, 2020rako lehen ekintza-planaren 1., 7. eta 18. ekintzei erantzuten die.

Azkenik, azpimarratu behar da Natura Ondarea Kontserbatzeko Lege-proiektuak, gaur egun Legebiltzarrean izapidetzen ari denak, Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Ondarearen Egoerari buruzko Txostenak egitea arautuko duela. Txosten horiek Natura Ondarea Kontserbatzeko Euskal Estrategia egiteko oinarria izan beharko dute.