Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Ibilgailu-alternatiben arteko ingurumen-alderaketa Elektrikoa, hibridoa eta konbustiokoa

Xehetasunak

Txosten honek ibilgailu mota batzuen (konbustiokoak, hibridoak eta elektrikoak) ingurumen-inpaktuak laburbiltzen ditu, ibilgailuon bizi-ziklo osoa kontuan hartuta eta inpaktuak bizi-zikloaren analisien bitartez zenbatetsita1. Analisia egitean ibilgailuak tamainaren, ibilbide motaren (hiri barnekoa, errepidekoa edo mistoa) eta geografiaren arabera (Espainia, Britainia Handia, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko eta Brasil) desberdindu dira.