14 urtetik beherako seme alaba adingabeak zaintzeko langileak kontratatzeko laguntzak

Deskribapena


Xedea

Laguntzaren helburua familia eta lana bateragarri egiten laguntzea da, etxeko langileen sektorean enplegua sortzea eta legeztatzea sustatuz. Eta, zehazki, hamalau urtetik beherako seme-alabak etxean zaintzeko pertsona bat kontratatzeagatik sortutako gastuak ordaintzen laguntzea.

Diruz lagundu ahal izango dira pertsonak kontratatzea, Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean hamalau urtetik beherako seme-alaba adingabeak etxean zaintzeko ezarritako Etxeko Langileentzako Sistema Berezian alta emanda daudenak.

Diruz lagunduko dira enplegatzaileak Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean ezarritako Etxeko Langileentzako Sistema Berezian sartu dituen kuotak, 2021eko uztailaren 1etik aurrerako atzeraeraginarekin.

Abenduaren 31ra arte laguntza eskatu ahal izango dute 2021eko uztailaren 1etik abenduaren 31ra bitartean 14 urtetik beherako seme-alabak zaintzeko pertsona bat kontratatu zuten familiek.

Aurrekontuko zuzkidura

4.000.000,00 (euro)

Prestazio ekonomikoa

  1. 14 urtetik beherako seme-alaba adingabeak zaintzeko langileen kontratazioa dela-eta, pertsona enplegatzaileak Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean ezarritako Etxeko Langileentzako Sistema Bereziari ordaindutako zenbatekoa hartuko du oinarritzat laguntzak, barnean hartuta pertsona enplegatzailearen kargurako kuota eta pertsona enplegatuarena.
  2. Laguntzaren zenbatekoa familia-errenta estandarizatuaren arabera zehaztuko da; hori kalkulatzeko, berriz, aintzat hartuko dira familia-unitatearen osaera, familia-errentaren maila eta familia-unitateari dagokion baliokidetasun-koefizientea, uztailaren 24ko 154/2012 Dekretuak, familia-politiken eremuan familia-errenta estandarizatzeko sistemari buruzkoakedo ordeztuko duen arauak haiei esleitzen dien irismenarekin.
  3. Familia-errenta estandarizatua 20.000 eurokoa edo txikiagoa bada, pertsona enplegatzaileak zaintzailea kontratatzeagatik Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean ezarritako Etxeko Langileentzako Sistema Bereziari ordaintzen dion zenbatekoaren % 100 lagunduko da diruz.
  4. Familia-errenta estandarizatua 20.000 euro baino handiagoa bada eta 50.000 edo gutxiago  bada, pertsona enplegatzaileak  zaintzailea kontratatzeagatik Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean ezarritako Etxeko Langileentzako Sistema Bereziari ordaintzen dion  zenbatekoaren % 75a lagunduko da diruz.
  5. Familia-errenta estandarizatua 50.000 eurotik gorakoa bada, enplegatzaileak zaintzailea kontratatzeagatik Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean ezarritako Etxeko Langileentzako Sistema Bereziari ordaintzen dion zenbatekoaren % 25a lagunduko da diruz.

Ordainketa-modua:

Emandako laguntzak ordainketa bakarrean ordainduko dira, diru-laguntza emateko ebazpena jakinarazi ondoren.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak


14 urtetik beherako semea edo alaba zaintzeko kontratatutako etxeko langilearen Gizarte Segurantzako kotizazio-dokumentuan etxekoen unitatearen titular gisa agertzen den ama edo aita.

OHARRA: Gizarte Segurantzako kuotak arauzko epean ordaintzen ez badira, automatikoki galduko da laguntza, epe horretan ordaindu gabeko aldiei dagozkien kuotei dagokienez.

Betekizunak

  • Onuradunak etxekoen unitatearen titular gisa azaldu beharko du etxeko langilearen Gizarte Segurantzako kotizazio-dokumentuan.
  • Eskaera aurkezten denean eta diruz laguntzeko moduko jardunak irauten duen bitartean, onuradunak Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan bizi eta erroldatuta egon beharko du. Horretaz gain, eskaera aurkeztu aurreko urtean etenik gabe bizi behar izango du, edo gutxieneko epe hori betetzen ez bada, aurreko hamar urteetatik segidako bost urtean.
  • Onuradunak eta kontratatutako langileak zainduko duen seme-alabek bizileku berean bizi eta bertan erroldatuta egon beharko dute diruz laguntzeko moduko jardunak irauten duen bitartean.
  • Familia-unitatea osatzen duten aitak eta amak ordainduriko jardueraren bat gauzatu beharko dute bai besteren kontura, bai norberaren kontura, edo, bestela, lan egiteko erabateko ezintasun iraunkorra izan beharko dute, gutxienez.
  • Familia-unitatea osatzen duten aitaren eta amaren lanaldiaren iraupena beren jarduera-sektorearen lanaldi osoari dagokiona izango da. Baldintza horretatik salbuetsita geratzen dira honako kasu hauek:

  • Etxeko langilearen kontratuak egutegiko 59 eguneko gutxieneko iraupena izango du.

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Baztertuta geratuko dira estatu-mailako laguntza-erregimenen barruan legez kontrako edo bateraezintzat jo diren laguntza hauetako bat jaso duten erakundeak, laguntza bera eta dagozkion interesak kontu blokeatu batera bueltatu edo sartu ez badituzte: Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99), Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00), Bizkaia I, Bizkaia II, Bizkaia III (CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00).

  • Etxeko langilearen kontratuak egutegiko 59 eguneko gutxieneko iraupena izango du, etenak izan daitezkeenak. OHARRA: Inola ere ez da diruz lagunduko onuradunaren ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen kontratazioa.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak / Gizarte Politiketako Sailburuordetza > Familia eta Haurren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak / Gizarte Politiketako Sailburuordetza > Familia eta Haurren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0079104

Hasierako eskabidea


Hasierako eskaera aurkezteko epea hasten da eskatzaileak gutxienez 59 eguneko epea bete duenean

Urtero hasierako eskaera bat aurkeztu daiteke, edo hasierako eskaera bat eta jarraitzeko eskaera batzuk, betiere aurreko baldintzak betetzen baldin badira.

Eskaera eskatzeko epearen amaiera: Etxeko langilearen kotizazio bakoitzari dagokion laguntza Gizarte Segurantzari ordaindu eta urtebete igaro baino lehen eskatu behar da.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Isiltasunaren esanahia negatiboa da Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 51.9 artikuluaren arabera (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen testu bategin hori), 2021eko otsailaren 16tik aurrera sartu diren espedienteei aplikatzen zaie. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 24. artikuluaren arabera, honela interpretatu behar da: ? Hilabete igaro eta berariazko ebazpenik jakinarazi ez bada, interesdunak edo interesdunek dirulaguntza eskaria administrazio-isiltasunez ezetsi dela ulertu ahalko du/dute. ? Hala ere, epe hori igaro bada ere, Administrazioak ebazteko betebeharra du, eta baldintzak betetzen baditu, ebazpena baiezkoa izango da.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Jarraipen-eskabidea


Hurrengo eskabideak —laguntzaren jarraipenerako eskaerak— aurkezteko, emandako aurreko diru-laguntzaren eskaera egin zenetik gutxienez lau hilabete igaro beharko dira. Diru-laguntza jasotzeko egoeran egoten den egun bakoitza 365 egun igaro baino lehen eskatu beharko da. Gutxieneko aldi hori ez da bete beharko diruz laguntzeko moduko jarduna amaitu den kasuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.


Jarraitzeko eskaeraren formularioa interesdunak (pertsonak eta/edo entitateak) inprimatu, bete eta zehaztutako lekuetan aurkeztu dezakeen inprimakia da.

Dirulaguntza kobratzeko ezinbestekoak diren banku-datuak


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Beste tramite batzuk