Lana eta familia bateragarri egiteko laguntzak, seme alaba adingabeak zaintzeko langileak kontratatzeko

Deskribapena


Xedea

Lana eta familia bateragarri egiten laguntzea eta etxeko langileen sektorean enpleguaren sorrera eta legalizazioa sustatzea.

Dekretu honetan arautzen diren laguntzak 2010eko apirilaren 1etik aurrera garatzen diren diruz laguntzeko moduko ekintzei aplikatuko zaizkie.

Dekretu honetan araututako laguntzak (Lana eta familia bateragarri egiteko laguntzei buruzko dekretua aldatzen duen martxoaren 17ko 31/2015 Dekretuak emandako testuarekin) 2015eko apirilaren 1etik aurrera baliatutako diruz laguntzeko moduko jardunei aplikatuko zaizkie.

Aurrekontuko zuzkidura

295.000,00 (euro)

Prestazio ekonomikoa

  1. Seme-alaba adingabeak zaintzako langileen kontratazioa dela-eta, pertsona enplegatzaileak Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean ezarritako Etxeko Langileentzako Sistema Bereziari ordaindutako zenbatekoa hartuko du oinarritzat laguntzak, barnean hartuta pertsona enplegatzailearen kargurako kuota eta pertsona enplegatuarena.
  2. Laguntzaren zenbatekoa familia-errenta estandarizatuaren arabera zehaztuko da; hori kalkulatzeko, berriz, aintzat hartuko dira familia-unitatearen osaera, familia-errentaren maila eta familia-unitateari dagokion baliokidetasun-koefizientea, uztailaren 24ko 154/2012 Dekretuak, familia-politiken eremuan familia-errenta estandarizatzeko sistemari buruzkoakedo ordeztuko duen arauak haiei esleitzen dien irismenarekin.
  3. Familia-errenta estandarizatua 20.000 eurokoa edo txikiagoa bada, pertsona enplegatzaileak zaintzailea kontratatzeagatik Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean ezarritako Etxeko Langileentzako Sistema Bereziari ordaintzen dion zenbatekoaren % 100 lagunduko da diruz.
  4. Familia-errenta estandarizatua 20.000 euro baino handiagoa bada, pertsona enplegatzaileak zaintzailea kontratatzeagatik Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean ezarritako Etxeko Langileentzako Sistema Bereziari ordaintzen dion zenbatekoaren % 75a lagunduko da diruz.

Ordainketa-modua:

Emandako laguntzak ordainketa bakarrean ordainduko dira, diru-laguntza emateko ebazpena jakinarazi ondoren.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Betekizunak

  • Onuradunak etxekoen unitatearen titular gisa azaldu beharko du etxeko langilearen Gizarte Segurantzako kotizazio-dokumentuan.
  • Eskaera aurkezten denean eta diruz laguntzeko moduko jardunak irauten duen bitartean, onuradunak Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan bizi eta erroldatuta egon beharko du. Horretaz gain, eskaera aurkeztu aurreko urtean etenik gabe bizi behar izango du, edo gutxieneko epe hori betetzen ez bada, aurreko hamar urteetatik segidako bost urtean.
  • Onuradunak eta kontratatutako langileak zainduko duen seme-alabek bizileku berean bizi eta bertan erroldatuta egon beharko dute diruz laguntzeko moduko jardunak irauten duen bitartean.
  • Familia-unitatea osatzen duten aitak eta amak ordainduriko jardueraren bat gauzatu beharko dute ?bai besteren kontura, bai norberaren kontura?, edo, bestela, lan egiteko erabateko ezintasun iraunkorra izan beharko dute, gutxienez.
  • Familia-unitatea osatzen duten aitaren eta amaren lanaldiaren iraupena beren jarduera-sektorearen lanaldi osoari dagokiona izango da. Familia ugariak salbuetsita daude; izan ere, gurasoetako batek lanaldia murriztuta izan dezake.
  • Etxeko langilearen kontratuak egutegiko 59 eguneko gutxieneko iraupena izango du.

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Baztertuta geratuko dira estatu-mailako laguntza-erregimenen barruan legez kontrako edo bateraezintzat jo diren laguntza hauetako bat jaso duten erakundeak, laguntza bera eta dagozkion interesak kontu blokeatu batera bueltatu edo sartu ez badituzte: Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99), Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00), Bizkaia I, Bizkaia II, Bizkaia III (CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00).

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Enplegua eta Gizarte Politikak / Gizarte Politiketako Sailburuordetza > Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Enplegua eta Gizarte Politikak / Gizarte Politiketako Sailburuordetza > Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0079104

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


Hasierako eskaera aurkezteko epea hasten da eskatzaileak gutxienez 59 eguneko epea bete duenean

Urtero hasierako eskaera bat aurkeztu daiteke, edo hasierako eskaera bat eta jarraitzeko eskaera batzuk, betiere aurreko baldintzak betetzen baldin badira.

Eskaera eskatzeko epearen amaiera: dirulaguntza jasotzeko egoeran egoten den egun bakoitza 365 egun igaro baino lehen eskatu beharko da.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa (PDF, 75 KB)

Eskabidea bete baino lehen argibide hauek irakurtzea garrantzitsua da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Jarraipen-eskaera


Hurrengo eskabideak —laguntzaren jarraipenerako eskaerak— aurkezteko, emandako aurreko diru-laguntzaren eskaera egin zenetik gutxienez lau hilabete igaro beharko dira. Diru-laguntza jasotzeko egoeran egoten den egun bakoitza 365 egun igaro baino lehen eskatu beharko da. Gutxieneko aldi hori ez da bete beharko diruz laguntzeko moduko jarduna amaitu den kasuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.


Jarraitzeko eskaeraren formularioa interesdunak (pertsonak eta/edo entitateak) inprimatu, bete eta zehaztutako lekuetan aurkeztu dezakeen inprimakia da.

Jarraipen-eskaerako formularioa

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Beste tramite batzuk