Genero-indarkeriaren emakume biktimei zuzendutako diru-laguntza

LABURPENA
Titulua:
Genero-indarkeriaren emakume biktimei zuzendutako diru-laguntza
Xedea:

Genero-indarkeriaren emakume biktimek laguntza jasotzeko eskubidea dute, baldin eta errenta-maila jakin bat badute eta lana lortzeko zailtasun bereziak badituzte, adina, prestakuntza orokorra edo bereziaren falta eta beste gorabehera sozial batzuk direla eta. Genero-indarkeriaren biktimentzat baliabide ekonomikoak bermatzea da helburua, horiek gizarteratzen laguntzeko asmoz

Diru kopurua:

380.000 euro

Araudia:
  • AGINDUA, 2011ko maitzaren 30ekoa (EHAA Zk. 101/2011)

    AGINDUA, Herrizaingoko sailburuarena, 2011ko maiatzaren 30ekoa, Genero-indarkeriaren aurkako Babes Integraleko Neurriei buruzkoa, abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren 27. artikuluan aurreikusitako genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei diru-laguntza emateko eta ordaintzeko prozedura ezartzen duena.

ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea
Deialdia egiten duen organoa:
EMAKUNDEko Idazkaritza Nagusia
Erakunde erabakigarria:
EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea
Egitura atal ebazlea:
EMAKUNDEko Zuzendaritza
Bertan emandako arreta:

Herritarren arretako bulegoak (Zuzenean):

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera (8:00 - 19:30).

Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntza

  • Bilbo:
    Gran Vía, 81
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
Telefono bidezko arreta:

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.

  • Telefono bidezko arretarako ordutegia:
    Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du astelehenetik ostiralera arte (8:00 - 19:30).
  • Telefono-zenbakia:
    Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
    Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
    Atzerritik: 00 34 945 018000
  • Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntza
    94.607.56.50
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:

Herritarren arretako bulegoak

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz

Itzuli

Herritarren arretako bulegoak

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz

Genero indarkeriaren biktimei laguntzak, hauek gizarteratu daitezen.

Genero-indarkeriaren emakume biktimei zuzendutako diru-laguntza jasotzeko eskubidea du emakume batek, baldin eta errenta-maila jakin bat badu eta lana lortzeko zailtasun bereziak izango dituela susmatzen bada, adina, prestakuntza orokorra edo bereziaren falta eta beste gorabehera sozial batzuk direla eta. Eskubide honek segurtatu nahi ditu genero-indarkeriaren biktimentzat baliabide ekonomikoak, horiek gizarteratzen laguntzeko asmoz.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Genero-indarkeriaren emakume biktima guztiak izan daitezke laguntza honen onuradun, baldin eta, laguntza eskatzen dutenean, beherago zehazten diren baldintzak betetzen badituzte.  

a) Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea, eskabidea aurkeztu baino sei hilabete lehenago. Baldintza hori ez da beharrezkoa izango, baldin eta emakumea Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan erroldaturik egon bada lehenago.

b) Indarrean dagoen lanbide arteko gutxieneko soldataren % 75etik gorako errentarik ez izatea (hilabetero), kontuan izan gabe aparteko bi ordainsarien zati proportzionala.

c) Lana lortzeko zailtasun bereziak izatea, Lanbidek – Euskal Enplegu Zerbitzuak emandako txostenaren bidez egiaztatuko dena.

d) Lehenago jaso ez izana 1/2004 Lege Organikoaren arabera ezarritako laguntza, ez Euskal Autonomia Erkidegoan ezta Estatuko beste erkidego batean ere ez.

e) Hurrengo artikuluan aurreikusi bezala, genero-indarkeriaren egoera egiaztatzea, babesteko neurriak indarrean sartu zirenetik eta laguntzaren eskabide-egunera urtebete baino gehiago pasatu ez bada.

f) Erasotzailearekin ez bizitzea.

Errolda-agirian erasotzailea ere egongo balitz, horretarako nahikoa izango litzateke bertan aurkeztea bajaren eskabidea, nahiz eta oraindik ebatzi gabe egon.

 

PRESTAZIOA
Dotazioa:

Aginduaren 7. artikuluan zehazten da.Dena dela hauek izango lirateke aurten emakumeek jasoko luketena hainbat aldagai kontuan izanda:

 

Emakumea

Pertsona bat bere kargu

Pertsona bi bera kargu

Emakumea desgaitasunik gabe

2.556 €

5.112 €

7.668 €

Desgaitasuna duen emakumea = ala > %33

5.112 €

7.668 €

10.224 €

Desgaitasuna duen pertsona bat bere kargu duen emakumea (= ala > %33)

 

7.668 €

10.224 €

Desgaitasuna duen emakumea = ala > % 65 edo desgaitasuna duen pertsona bat bere kargura = ala > %65

 

10.224 €

10.224 €

Desgaitasuna duen emakumea = ala >  %33 eta desgaitasuna duen pertsona bat bere kargura = ala> % 33

 

10.224 €

10.224 €

Ordainketa modua:

Onuradunak ordainketa bakarrean jasoko du diru-laguntza. 

TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskabideak eta halabeharrezko agiriak
Eskabideak eta halabeharrezko agiriak:
Diru-laguntza eskaera egiteko eskabide-orriarekin batera zehazten den dokumentazioa aurkeztuko da aurrez aurreko bidetik zein tramitazio elektronikoaren bizez. Eskabidea izapidetzean eta agiriak aurkezterakoan, aurrez aurreko kanala edo kanal elektronikoa erabiltzeak ez du behartzen horietaz baliatzera prozeduraren hurrengo izapideetan, izan ere edozein unetan alda baitaiteke. Eskabidearen ondorengo izapideak, kanal elektronikoaren bidez, euskadi.net/nire gestioak izenekoaren bidez egingo dira.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Eskabide-orria (Eskaera)

Eskabide-orria PDF dokumentu bat da, interesdunak PDF hori bete ahal du, inprimatu eta diru-laguntza eskaera aztertu dezagun eskatzen diren beste dokumentuekin batera aurkeztuko du horretarako egokitzen diren tokietan.

Eranskina I (Laguntza emateko dokumentua)

Eskabide-orriarekin batera, eta beharrezkoa den dokumentuekin batera, Eranskina I aurkeztuko du interesdunak diru-laguntza eskatzeko.

Dokumentazioa:
  • a) Eskatzailearen NANa, pasaportea edo baliokidea eta kargura dituen senideena edo hartutako adingabekoena ere. Tramitazioa bide elektronikotik egingo balitz ez da agiri hau agertu behar.

    b) Genero-indarkeriaren egoera egiaztatzen duen dokumentua, Agindu honen 3. artikuluan aurreikusitako terminoetan.

    c) Bizilagun guztien zerrenda duen erroldatze-agiria. Hilabeteko antzinakotasunekoa gehienez.  

    d) Familia-liburua edo, bestela, zaintza, babesa edo tutoretza egiaztatzen duen agiria.

    e) Eskatzaileak edo ardurapeko pertsonek % 33ko ezintasun maila edo handiagokoa onartuta badute, eskumeneko erakundeak egindako indarreko ezintasun-egiaztapena.

    f) Eskatzailearen eta bere ardurapeko bizikidetza-unitateko kideen Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren azken aitorpena edo, hala badagokio, Foru Ogasunean aitorpena egiteko beharra ez izatearen ziurtagiriaren kopia.

    g) Enplegagarritasun-txostena (Lanbiden eskatu).

    h) Eskatzailearen edo lan egiteko adina duten bizikidetza-unitateko kide guztien lan-bizitza (Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorra).

    i) Familia-unitatean lan egiteko adina duten pertsona guztien langabeziko txartela edo, hala egokituz gero, ikasten egotearen ziurtagiria.

    j) Eskatzailearen eta bere ardurapeko pertsonen kontuen eta bankuko tituluen egoerari buruzko bankuko agiriak.

    k) Hirugarrenaren alta
    Erregistratzeko edo Ekonomia eta Ogasun Saileko Hirugarrenaren Erregistroan dauden bankuko datuak aldatzeko, bi bide dituzu:

    - Aurrez aurrekoa, honako inprimakia beteta

    - Bide elektronikoa

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:
Eskabideak eta halabeharrezko agiriak.

Eskabide-orria tramitazio elektronikoarekin lotuko zaitu. Horretarako agiri elektronikoren bat erabiliko duzu:

  • Pertsona fisikoek: NANa, ONA, edo Herritarraren Agiria
  • Pertsona juridikoek: Entitatearen agiria

Eskabiderakin batera, ondoren agertzen diren dokumentu zein inprimakiak agertuko dira. Gomendatzen da behar dituzun agiri horiek tramitazio  hasi aurretik prest izatea, era berean bete behar diren inprimakiak betetzea eta ordenagailuan gordetzea.

  • Eskabide horriarekin batera Eranskina I bete ezazu eta bidali iezaguzu bestelako dokumentazioarekin batera.
  • Gainera ondorengo dokumentuak agertu behar dituzu:

a) Genero-indarkeriaren egoera egiaztatzen duen dokumentua, Agindu honen 3. artikuluan aurreikusitako terminoetan.

b) Bizilagun guztien zerrenda duen erroldatze-agiria, laguntzaren eskabidea aurkeztu baino hilabete baino tarte laburrago bat lehenago egina.

c) Familia-liburua edo, bestela, zaintza, babesa edo tutoretza egiaztatzen duen agiria.

d) Eskatzaileak edo ardurapeko pertsonek % 33ko ezintasun maila edo handiagokoa onartuta badute, eskumeneko erakundeak egindako indarreko ezintasun-egiaztapena.

e) Eskatzailearen eta bere ardurapeko bizikidetza-unitateko kideen Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren azken aitorpena edo, hala badagokio, Foru Ogasunean aitorpena egiteko beharra ez izatearen ziurtagiriaren kopia.

f) Enplegagarritasun-txostena.

g) Eskatzailearen edo lan egiteko adina duten bizikidetza-unitateko kide guztien lan-bizitza (Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorra).

h) Familia-unitatean lan egiteko adina duten pertsona guztien langabeziko txartela edo, hala egokituz gero, ikasten egotearen ziurtagiria.

i) Eskatzailearen eta bere ardurapeko pertsonen kontuen eta bankuko tituluen egoerari buruzko bankuko agiriak.

j) Hirugarrenaren alta
Erregistratzeko edo Ekonomia eta Ogasun Saileko Hirugarrenaren Erregistroan dauden bankuko datuak aldatzeko, bi bide dituzu:

Bide elektronikoa



Elektronikoa
Aplikazioak:


Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak Aurkeztea
Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Epea Luzatzea
Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Interesdunak eskubidea izango du, bere eskabidea egin ondoren, ebazpena edonoiz eman arte du atzera egiteko. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak berari babesten dizkion eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Errekurtsoa Berraztertzea
Errekurtsoa Berraztertzea:
Errekurtsoa aurkeztuko da errekurritutako egintza eman duen organo berberean. Administrazio bidea amaitzen duten egintzen aurka jarriko da.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Errekurtsoa Berraztertzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2011/05/31 - 2014/12/31
Ebazteko epea:

Sei hilebete eskaera jaso ondoren.

Isilbidearen ondorioak:
Baiespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  EMAKUNDEko Zuzendaritza.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: Hilabete 1.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.