Itsasoan eta hondartzetan hondakinen bilketarako laguntzak arrantzaleen parte-hartzearekin 2026

[FEMPA 2026]

Deskribapena


Xedea

Laguntza-lerro honen helburua da biodibertsitatea eta ekosistema urtarrak babesten eta berreskuratzen laguntzea, honako helburu hauek lortzeko laguntzen bidez:

a) Ontziko edo oinezko arrantzaleak, itsaski-biltzaileak barne, konpentsatzea itsasoan edo marearteko hondakinak biltzeagatik, hala nola arte galduak, zaborrak edo bestelako hondakinak.

b) Hondakinak bildu eta kudeatzea, itsaski-biltzaileei eragiten dieten alga-arribazoiak (arribazoiak) barne.

c) Itsasoko zaborra edo galdutako arrantza-tresnak biltzeko tresna edo aparailu espezifikoak diseinatzea, eta ontziak egokitzea, abian jartzeko.

d) Bildutako itsasoko zaborra aurkitu, biltegiratu, maneiatu, sailkatu, karakterizatu, tratatu, kudeatu eta birziklatzeko inbertsioak eta ekintzak ontzian eta lehorrean, galdutako arrantza-aparailuak eta arribazoiak barne, eta ontziko hondakinen kudeaketa zuzena.

e) Lehorrean edo beste azpiegitura batzuetan egindako inbertsioak, instalazio hartzaile egokiak eskaintzeko galdutako arrantza-tresnetarako, itsasoan jasotako beste itsas hondakin batzuetarako edo arrantza-ontziek sortutako hondakinetarako.

f) Portuetan edo bestelako azpiegituretan inbertsioak egitea, instalazio hartzaile egokiak eskaintzeko galdutako arrantza-tresnetarako, itsasoan bildutako itsas hondakinetarako edo arrantza-ontziek sortutako hondakinetarako, bai eta horiek erretiratzeko ere.

g) Garbigune finkoak edo mugikorrak instalatzea eta martxan jartzea.

h) Arte hilak kentzeko kanpaina publikoak.

i) Itsas zaborraren aurkako borrokaren dibulgazio-, sentsibilizazio- eta prestakuntza-jarduerak, eta arrantza-sektoreak borroka horretan duen zeregina sustatzea.

j) Proiektu pilotuak, itsasoko zaborrak eta arte galduak biltzeko sistema berriak garatzeko.

Nori dago zuzenduta


Laguntza hauen onuradun izan daitezke ontzien armadoreak eta jabeak, oinezko arrantzaleak, arrantza-sektoreko elkarteak eta sareak konpontzeko profesionalak, erakunde zientifiko edo teknikoak, teknologikoak edo berrikuntzakoak, irabazi-asmorik gabeko erakundeak, portuko agintariak eta agenteak, eta berariaz aipatu ez diren sektore publikoko erakundeak.

Betekizunak

  • Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/1139 (EB) Erregelamenduan (2021eko uztailaren 7koa, Europako Itsas Funtsa ezartzen duena) ezartzen diren betekizunak, aurrerago, deialdi-aginduan zehaztuko direnak.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Arrantzako, Portuetako eta Itsasertzeko Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Arrantzako, Portuetako eta Itsasertzeko Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea

  • Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsa (EIAAF)

Kontaktu-informazioa


Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

E-maila: pescaayudasbilbao@euskadi.eus

Telefonoak: 

Pilar Herrero: 944 03 14 62

Mª Jose Elorrieta: 944 03 14 67

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1230284

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Deialdi honetan aurreikusitako laguntzak modu ordenatuan esleituko zaizkie agindu honetan xedatutakoa betetzen duten eskatzaile guztiei, espedientea osorik dagoen unearen arabera eta lehiaketa-teknika erabili gabe. Horretarako, II. eranskinean adierazitako ehunekoak aplikatuko zaizkie, laguntza-modalitatearen arabera, eta betiere laguntza horiei lotutako kreditu-saldorik badago.

Oro har, ez da onartuko hasieran aurkeztutako aurrekontuaren goranzko aldaketarik, ezta inbertsio edo jarduketa berririk ere, laguntza-eskaera erregistratu ondoren. Aurrekoari kalterik egin gabe, eta salbuespen gisa, hasieran aurkeztutako aurrekontuaren zenbatekoaren goranzko aldaketa bakarra onartuko da, baldin eta aldaketa horrek inbertsio berririk ez badakar eta eskabideak aurkezteko epean aurkezten bada, laguntza emateko ebazpena eman aurretik. Ebazpen horren ondoren ez da onartuko goranzko aldaketarik.

Eskatzaileak diruz lagundu nahi dituen inbertsio edo jarduera gehigarriak beste laguntza-eskabide bat aurkeztuz formalizatu beharko dira. Eskabide horrek beste espediente independente bat eragingo du, eta ezin izango dira inola ere gehitu jada aurkeztutako edo ebatzitako espediente bat zabaltzeko. Horretarako, eskatzaile bakoitzak gehienez hiru eskabide aurkeztu ahal izango ditu laguntza-lerro bakoitzeko.

Urte anitzeko espedienteen kasuan, espedientea emakida-ebazpen bidez ebatzi ez den bitartean eta eskabideak aurkezteko epea irekita dagoen bitartean, hasieran aurkeztutako aurrekontuaren aldaketak onartu ahal izango dira, soilik ekitaldi batetik bestera kredituak eskualdatzeko, konpentsatzeko edo birbanatzeko, inbertsio berririk aurreikusi gabe. Emakida-ebazpena eman ondoren, onartutako aurrekontua loteslea izango da urteka, eta ez da onartuko ez eskualdaketarik, ez konpentsaziorik, ez ekitaldi arteko kreditu-birbanaketarik.

Aurrekoa gorabehera, onuradunak ez baditu aurreikusitako jarduketak osorik edo zati batean gauzatzen, dagokion gutxitze-ebazpena eman ahal izango da, eta laguntza ordainduko da benetan justifikatutako gastuaren arabera; nolanahi ere, ezingo da gainditu urte bakoitzerako emandako zenbatekoa, eta exekutatu gabeko kreditua galduko da.

Laguntzaren intentsitatea II. eranskinean ezarritakoa izango da.

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Dirulaguntza emateko eta ukatzeko ebazpena gehienez ere sei hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da, aurkezten den eskabide bakoitza osorik aurkezten denetik zenbatzen hasita. Epe hori igaro eta berariazko ebazpenik eman ez bada, interesdunek eskabideak ezetsitzat jo ahal izango dituzte, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 22.5 artikuluan xedatutakoaren arabera. Aurreikusitako laguntzei buruzko ebazpena banan-banan jakinarazteaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da agindu honen babesean emandako laguntzen onuradun izan diren eskatzaileen zerrenda, zenbatekoak eta diruz lagundutako proiektuaren erreferentzia adierazita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk