Arrantzako eta akuikulturako produktuen, ontzien eta aurkezpenen kalitatearen eta balio erantsiaren esparruan merkaturatzea sustatzeko laguntzak 2026

[FEMPA 2026]

Deskribapena


Xedea

Laguntza-lerro honen helburua produktuen merkaturatzea sustatzea eta bultzatzea da, ziurtapen-sistemen bidez produktuen balio erantsia handituz, produktuak eta azpiproduktuak balorizatuz eta elikagaien trazabilitatea eta segurtasuna indartuko duten tresna tekniko eta teknologikoak garatuz.

Azterlanak, analisiak, ebaluazioak, aplikazioak eta garapen teknologiko eta informatikoak ("hardware" eta "software", besteak beste) bultzatu nahi dira, arrantzako eta akuikulturako produktuen kalitatea, elikagaien segurtasuna eta balio erantsia sustatzeko, honako hauen bidez:

a) Ekoizpenaren eta merkatuen gardentasunari eta produktuen trazabilitateari laguntzea.

b) Merkaturatzean teknologia berriak erabiltzea, hala nola online merkataritza.

c) Produktu zehatzen erregistroa eta merkaturatzea sustatzea, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1151/2012 (EB) Erregelamenduaren arabera, edo akuikultura ekologikoko produktuena, 2018/848 (EB) Erregelamenduaren arabera.

d) Arrantzako eta akuikulturako produktu jasangarrien ziurtapena eta merkaturatzea sustatzea, kostaldeko artisau-arrantzako eta operadore txikien akuikulturako produktuak barne. Ziurtagirien kasuan, ziurtagiri horiek berritzeko hasierako ziurtagirian jaso gabeko inbertsio berriak egin behar badira, inbertsio berriak bakarrik lagundu ahal izango dira diruz.

e) Produktuen aurkezpena eta ontziratzea sustatzea.

Nori dago zuzenduta


Laguntza hauen onuradun izan daitezke arrantza- eta akuikultura-sektoreko elkarteak, merkaturatzailea eta eraldatzailea, eta berariaz aipatu ez diren merkaturatze- eta eraldatze-sektoreko operadoreak.

Betekizunak

  • PROIEKTUARI BURUZKO BETEKIZUNAK:

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Arrantzako, Portuetako eta Itsasertzeko Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Arrantzako, Portuetako eta Itsasertzeko Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea

  • Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsa (EIAAF)

Kontaktu-informazioa


Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

E-maila: pescaayudasbilbao@euskadi.eus

Telefonoak: 

Pilar Herrero: 944 03 14 62

Mª Jose Elorrieta: 944 03 14 67

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

12302A7

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Deialdi honetan aurreikusitako laguntzak modu ordenatuan esleituko zaizkie agindu honetan xedatutakoa betetzen duten eskatzaile guztiei, espedientea osorik dagoen unearen arabera eta lehiaketa-teknika erabili gabe. Horretarako, II. eranskinean adierazitako ehunekoak aplikatuko zaizkie, laguntza-modalitatearen arabera, eta betiere laguntza horiei lotutako kreditu-saldorik badago.

Oro har, ez da onartuko hasieran aurkeztutako aurrekontuaren goranzko aldaketarik, ezta inbertsio edo jarduketa berririk ere, laguntza-eskaera erregistratu ondoren. Aurrekoari kalterik egin gabe, eta salbuespen gisa, hasieran aurkeztutako aurrekontuaren zenbatekoaren goranzko aldaketa bakarra onartuko da, baldin eta aldaketa horrek inbertsio berririk ez badakar eta eskabideak aurkezteko epean aurkezten bada, laguntza emateko ebazpena eman aurretik. Ebazpen horren ondoren ez da onartuko goranzko aldaketarik.

Eskatzaileak diruz lagundu nahi dituen inbertsio edo jarduera gehigarriak beste laguntza-eskabide bat aurkeztuz formalizatu beharko dira. Eskabide horrek beste espediente independente bat eragingo du, eta ezin izango dira inola ere gehitu jada aurkeztutako edo ebatzitako espediente bat zabaltzeko. Horretarako, eskatzaile bakoitzak gehienez hiru eskabide aurkeztu ahal izango ditu laguntza-lerro bakoitzeko.

Urte anitzeko espedienteen kasuan, espedientea emakida-ebazpen bidez ebatzi ez den bitartean eta eskabideak aurkezteko epea irekita dagoen bitartean, hasieran aurkeztutako aurrekontuaren aldaketak onartu ahal izango dira, soilik ekitaldi batetik bestera kredituak eskualdatzeko, konpentsatzeko edo birbanatzeko, inbertsio berririk aurreikusi gabe. Emakida-ebazpena eman ondoren, onartutako aurrekontua loteslea izango da urteka, eta ez da onartuko ez eskualdaketarik, ez konpentsaziorik, ez ekitaldi arteko kreditu-birbanaketarik.

Aurrekoa gorabehera, onuradunak ez baditu aurreikusitako jarduketak osorik edo zati batean gauzatzen, dagokion gutxitze-ebazpena eman ahal izango da, eta laguntza ordainduko da benetan justifikatutako gastuaren arabera; nolanahi ere, ezingo da gainditu urte bakoitzerako emandako zenbatekoa, eta exekutatu gabeko kreditua galduko da.

Laguntzaren intentsitatea II. eranskinean ezarritakoa izango da.

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Dirulaguntza emateko eta ukatzeko ebazpena gehienez ere sei hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da, aurkezten den eskabide bakoitza osorik aurkezten denetik zenbatzen hasita. Epe hori igaro eta berariazko ebazpenik eman ez bada, interesdunek eskabideak ezetsitzat jo ahal izango dituzte, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 22.5 artikuluan xedatutakoaren arabera. Aurreikusitako laguntzei buruzko ebazpena banan-banan jakinarazteaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da agindu honen babesean emandako laguntzen onuradun izan diren eskatzaileen zerrenda, zenbatekoak eta diruz lagundutako proiektuaren erreferentzia adierazita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk