Arrantza sektorean berrikuntzarako laguntzak 2026

[FEMPA 2026]

Deskribapena


Xedea

Laguntza-lerro honen helburua sektorea etengabe hobetzen eta modernizatzen laguntzea da, bai ekoizpen-prozesuetatik, ekipoetatik eta teknologiatik, bai ingurunearen babesa eta kontserbazioa hobetzetik.

Jarduera mota horren esparruan diruz lagundu ahal izango dira honako helburu hauek dituzten berrikuntza-proiektuetara bideratutako eragiketak:

a) Arrantza-baliabideen kudeaketa iraunkorra hobetzea.

b) Itsasoko baliabide biologikoak eta ekosistemak babestea eta kontserbatzea.

c) Jardueren ingurumen-aztarna murriztea.

d) Produktu eta ekipo berriak edo funtsean hobetuak garatzea eta sartzea, hala nola energetikoki eta/edo selektiboki eraginkorragoak diren arrantza-arteak, -teknikak edo -teknologiak.

e) Hondakinak kudeatzeko prozesu eta teknika berriak edo hobetuak.

f) Segurtasunean eta lan-baldintzetan berriak edo hobetuak diren kudeaketa- eta antolaketa-sistemak.

g) Soluzio digital berritzaileak erabiltzen dituzten lan-metodo berriak.

h) Arrantza-produkzioari balioa eransteko metodo eta/edo teknika berritzaileak, produktuen eraldaketa eta merkaturatzea barne.

Nori dago zuzenduta


Laguntza hauen onuradun izan daitezke arrantza-sektoreko elkarteak, erakunde zientifikoak edo teknikoak eta unibertsitateak, operadore teknologikoak edo berrikuntzakoak, eta berariaz aipatu ez diren arrantza-sektoreko operadoreak.

Betekizunak

  • Finantzatutako eragiketak erakunde zientifiko edo tekniko aitortuek egingo dituzte, edo haiekin lankidetzan. Erakunde zientifiko edo tekniko horrek emaitzak baliozkotuko ditu.
  • Aurkezten diren proiektuetan ikerketa eta garapen esperimentaleko jarduerak sartu ahal izango dira, ekoizpen-prozesu, produktu edo zerbitzu bat modu esanguratsuan sortzeko edo hobetzeko. Proiektuek alderdi teknologiko, prozesu edo tekniko bereizgarri bat erakutsi beharko dute merkatuan daudenekiko.
  • Teknologia- edo berrikuntza-eragileak onuradun izan daitezke teknologiaren garapenak arrantzako produktuen ekoizpenarekin, eraldaketarekin eta merkaturatzearekin lotura duenean. Kontzeptu horien barruan jarduera antolatzea erraztuko duen teknologiaren garapena ulertzen da.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Arrantzako, Portuetako eta Itsasertzeko Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Arrantzako, Portuetako eta Itsasertzeko Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea

  • Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsa (EIAAF)

Kontaktu-informazioa


Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

E-maila: pescaayudasbilbao@euskadi.eus

Telefonoak: 

Pilar Herrero: 944 03 14 62

Mª Jose Elorrieta: 944 03 14 67

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1230293

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Deialdi honetan aurreikusitako laguntzak modu ordenatuan esleituko zaizkie agindu honetan xedatutakoa betetzen duten eskatzaile guztiei, espedientea osorik dagoen unearen arabera eta lehiaketa-teknika erabili gabe. Horretarako, II. eranskinean adierazitako ehunekoak aplikatuko zaizkie, laguntza-modalitatearen arabera, eta betiere laguntza horiei lotutako kreditu-saldorik badago.

Oro har, ez da onartuko hasieran aurkeztutako aurrekontuaren goranzko aldaketarik, ezta inbertsio edo jarduketa berririk ere, laguntza-eskaera erregistratu ondoren. Aurrekoari kalterik egin gabe, eta salbuespen gisa, hasieran aurkeztutako aurrekontuaren zenbatekoaren goranzko aldaketa bakarra onartuko da, baldin eta aldaketa horrek inbertsio berririk ez badakar eta eskabideak aurkezteko epean aurkezten bada, laguntza emateko ebazpena eman aurretik. Ebazpen horren ondoren ez da onartuko goranzko aldaketarik.

Eskatzaileak diruz lagundu nahi dituen inbertsio edo jarduera gehigarriak beste laguntza-eskabide bat aurkeztuz formalizatu beharko dira. Eskabide horrek beste espediente independente bat eragingo du, eta ezin izango dira inola ere gehitu jada aurkeztutako edo ebatzitako espediente bat zabaltzeko. Horretarako, eskatzaile bakoitzak gehienez hiru eskabide aurkeztu ahal izango ditu laguntza-lerro bakoitzeko.

Urte anitzeko espedienteen kasuan, espedientea emakida-ebazpen bidez ebatzi ez den bitartean eta eskabideak aurkezteko epea irekita dagoen bitartean, hasieran aurkeztutako aurrekontuaren aldaketak onartu ahal izango dira, soilik ekitaldi batetik bestera kredituak eskualdatzeko, konpentsatzeko edo birbanatzeko, inbertsio berririk aurreikusi gabe. Emakida-ebazpena eman ondoren, onartutako aurrekontua loteslea izango da urteka, eta ez da onartuko ez eskualdaketarik, ez konpentsaziorik, ez ekitaldi arteko kreditu-birbanaketarik.

Aurrekoa gorabehera, onuradunak ez baditu aurreikusitako jarduketak osorik edo zati batean gauzatzen, dagokion gutxitze-ebazpena eman ahal izango da, eta laguntza ordainduko da benetan justifikatutako gastuaren arabera; nolanahi ere, ezingo da gainditu urte bakoitzerako emandako zenbatekoa, eta exekutatu gabeko kreditua galduko da.

Laguntzaren intentsitatea II. eranskinean ezarritakoa izango da.

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Dirulaguntza emateko eta ukatzeko ebazpena gehienez ere sei hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da, aurkezten den eskabide bakoitza osorik aurkezten denetik zenbatzen hasita. Epe hori igaro eta berariazko ebazpenik eman ez bada, interesdunek eskabideak ezetsitzat jo ahal izango dituzte, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 22.5 artikuluan xedatutakoaren arabera. Aurreikusitako laguntzei buruzko ebazpena banan-banan jakinarazteaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da agindu honen babesean emandako laguntzen onuradun izan diren eskatzaileen zerrenda, zenbatekoak eta diruz lagundutako proiektuaren erreferentzia adierazita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk